Ingurumenaren kudeaketan dagoen gauzarik garrantzitsuena da naturgune guztiak egokiro eta era seguruan elkarri lotuta egotea. Horrela, fauna segurtasunez mugituko da lurraldean barna, eta hori oso garrantzitsua da lurraldean bizi diren aleen arteko harremanak ziurtatzeko.

Eguesibarren, konexio hori ez dago bermatua, hainbat arrazoi direla medio: horien artean, hiri-garapenak eta bide-azpiegiturak dira arrazoi nagusiak.

Gure kasuan, ibarreko Ingurumen Zerbitzuan bi taldeez arduratzen gara, ugaztunez eta anfibioez, hain zuzen, eta horien bidez, gainerako animalien eskakizun ekologikoak betetzen ditugu.

Izan ere, ugaztunek korridoreak behar dituzte lurraldean barna mugitzeko eta haien artean harremanak izateko. Gure kasuan, lurraldea Ibarra da. Nagusiki, bi mehatxu dituzte: bide-azpiegiturak, eta egitura lineal zuhaizturik ez izatea lurraldearen barne konexiorako. Bada, bi horietan ari  gara jardunean, ugaztunen mugikortasuna bermatzeko. 

Anfibioen ugalketa ingurune urtarrari lotua dago. Beraz, hezeguneak behar dituzte, hedatuko badira eta elkarren artean loturik egonen badira. Ibarraren alde bat oihan-eremua da, eta bestea, nekazaritza-eremua. Bietan ere, lehenago baziren eremu hezeak, baina nekazaritza eta abeltzaintza lanen eraginez, drainatu dira. Ingurumen Zerbitzuak hezeguneak sortzeko lanak egiten ditu, jarraipena emateko, bai eta anfibioak lurraldean barrena hedatzeko eta elkarren artean lotzeko ere. Gainerako animaliak (hegaztiak, ugaztunak…) eremu horietara joaten dira ura edatera.

Deskargatu hemen Eguesibarko Animalien Oinatzen eta Seinaleen Gida
Tamaina: 14 MB Formatua: PDF

IKUSI UGAZTUNAK

IKUSI ANFIBIOAK