Herritarrek parteko hartzeko tresna interaktibo berria: “www.valledeeguesparticipa.com”

 Hemen: Parte-hartzea

Eguesibarko Udalak plataforma anitzeko tresna berria zabaldu du, herritarren parte-hartzea bultzatzeko.

Plataforma erabiltzeko moduan dago www.valledeeguesparticipa.com webgunearen bidez, aplikazio bati esker smartphone eta tabletetara egokiturik. Eguesibarko auzokideek aukera izanen dute Udalak hemendik aurrera irekiko dituen partaidetza prozesuetan izena emateko eta horietan parte hartzeko.

Auzokideek parte hartzeko tresna berri bat izateko beharra agertzen da Eguesibarko Partaidetzarako Plan Estrategikoan (2018-2022), indarrean gaur egun.

Tresna berria gaztelaniaz eta euskaraz erabiltzen ahal da, eta parte hartzeko prozesuak erraztuko ditu. Hain zuzen ere, prozesu horiek proiektu zehatzetan xehaturik eta zortzi gai nagusitan antolaturik daude: Identitatea eta Kontzejuak; Berdintasuna; Euskara; Toki Garapena; Bizitza Kalitatea; Bizikidetza; Ingurumena eta Plangintza; eta Haurtzaroa eta Gazteria, guztiak kolore bizien bidez irudikaturik.

Izan ere, www.valledeeguesparticipa.com plataforma berriaren irudi korporatiboa zortzi hosto koloreduneko lorea da, eta kolore horiek Udalaren partaidetza alorrak irudikatzen dituzte.

Gainera, kanpainaren tresna zabaltzeko hainbat kartel eta lau iragarki egin dira. Eguesibarko gizarte eta kultur alorretako auzokide dozena bat baino gehiago agertzen dira irudi horietan. Alor horietako pertsona ezagunak eta esanguratsuak dira, eta herritarrak gonbidatzen dituzte prozesuetan parte hartzera eta tresna berria erabiltzera. Izan ere, tresna hura Google Play bidez deskargatzen ahal da (aurki App Store aplikazioan egonen da Appleren gailuetarako).