HAURREN AISIALDIRAKO GUNEA

 Hemen: FAZ, Udala

Urriarekin batera Aisialdi Gunea ere iritsi zaigu!

Ikasturte honetan FAZ-ean Haur Aisialdi Gunearekin aurrera jarraitzen dugu, egoera berri honetara adaptatzeko hainbat berrikuntzekin.

Aurten hiruhilabete osorako izen-emate bakarra izango dugu, talde finkoa osatuz. Ostiralero 16:30etik 18:30era,  6-12 urte bitarteko haurrentzat bideratutako jarduera atsegin eta dibertigarriekin disfrutatzeko aukera izango dugu, osasun neurri guztiak betez prestatuak.

Anima  zaitez, eman izena, eta urriaren 16an ikusiko dugu elkar!

Izen-emateak 948165651 telefono zenbakira deituz. Leku mugatuak.

Lekuak mugatuak izanen dira, eta gure zerbitzu eta jarduera guztiak COVID-19aren araudira egokituko dira.  Aurrez aurre ematen ahal ez badira, telematikoki gauzatzeko hainbat aukera eskainiko dira.

EGUESIBARREN ERROLDATUTAKOEK IZANEN DUTE LEHENTASUNA.

Argibide gehiago: caf@egues.es     948 165651

tic-ninos-eguescampaa-comercio-egues