HARTU BIZIKLETA ETA PARTE HARTU IRRINTZI PROGRAMAN

 Hemen: Kultura

Landarte Programaren helburua da artea landa eremuetara hurbiltzea, eta, hura oinarri harturik, Iosu Zapata artista buru belarri ari da Eguesibar xede duen proiektu batean. Uztailaren 16tik aitzina bere “bizi-irratia” harturik Ibarreko herri guztietan barna ibiliko da, herrietako testigantzak eta soinuak bilduz.

Hartu bizikleta eta zatoz gurekin, ibilbide labur batzuk egin baitira, arras xamurrak eta familiako guztiendako antolatuak.

Proiektu artistiko horren protagonista izateaz gain, irratiak nola funtzionatzen duen ezagutu, paisaia interesgarriak aurkitu eta bizipen berezi bat partekatzen ahalko duzu.

Uztailaren 16tik 30era hantxe duzu hitzordua. Gainera, “Soinu galduaren bila” lehiaketan parte hartzeko aukera izanen duzu. Izan ere, sarri jasoko duzu horren gaineko informazio gehiago.

Uztailak 16 18:00-20:00 OLATZ-SARRIGUREN
Uztailak 17 18:00-20:00 SARRIGUREN-BADOSTAIN
Uztailak 18 18:00-20:00 BADOSTAIN-ARDANATZ
Uztailak 21 18:00-20:00 ARDANATZ-GORRAITZ
Uztailak 22 18:00-20:00 GORRAITZ-EGUES
Uztailak 23 18:00-20:00 EGUES-SAGASETA
Uztailak 24 18:00-20:00 SAGASETA-EGULBATI
Uztailak 25 18:00-20:00 EGULBATI-ELKANO
Uztailak 28 18:00-20:00 ELKANO-ALTZUZA
Uztailak 29 18:00-20:00 ALTZUZA-IBIRIKU
Uztailak 30 18:00-20:00 IBIRIKU-ELIA

Informazio gehiago: http://www.landarte.es