Hemen barnebildurik daude herritarren, taldeen eta Udalaren arteko analisiak, eztabaida, deliberoa eta erabaki partekatuak hartzera bideratzen diren ekintza eta jarduketa guztiak, bai eta herritarren, taldeen eta Udalaren barnekoak ere.

Barnebildurik daude, era berean, herritarren partaidetza bideratu eta egiazki gauzatzeko organoak.

transparencia-participacion6-egues

Parte hartu nahi duzur? Partaidetzarako organoak.

“LOREA”

“Lorea” lan-egitura berritzailea da. Esperientzia pilotu gisa jarri zen abian Partaidetzarako Plan Estrategikoa prestatzeko. Hortik aurrera, erreferentziazko egitura da udalerrian, herritarrek parte hartzeko.

Herritarrak, teknikariak eta ordezkari politikoak daude sarturik eta, petaloen bidez, sektoreetako eta lurraldeko gaiei erantzun nahi die.

transparencia-participacion2-egues

ERDIGUNEA:

Egitura zentrokidea da, eta erdiko gunean hiru erdigune daude: bitartekaritza sarea, alorren arteko mahaia eta talde politikoa.

transparencia-participacion3-egues-eus

PETALOAK:

Intereseko gai baten inguruan osatzen diren lan taldeak dira. Talde horietako bakoitzak Udalaren administrazio-antolaketaren alor batekin dauka zerikusia, eta behar bezalako munta dute herritarrak, entitateak eta taldeak mobilizatzeko.

Petalo bakoitzak herritarren eta teknikarien ordezkaritza dauka bitartekaritza sarean.

Hona hemen taldeak:

  • Identitatea eta Kontzejuak.
  • Berdintasuna.
  • Euskara.
  • Bizikidetza.
  • Bizi-kalitatea.
  • Ingurumena.
  • Toki-garapena.
  • Haurrak eta gazteria.