ZER DA?

Gardentasuna da gure Udalaren jarduerak oinarri izan behar duen funtsezko printzipioetako bat. Helburua da udala osatzen duten organo guztiek beren kudeaketari buruzko informazioa agerraraztea herritarrei, betiere zorroztasunez, egiazkotasunez eta objektibotasunez.

ZERGATIK?

Herritarrek kontu publikoen berri izateko eta nola kudeatzen direnjakiteko eskubidea dutelako. Izan ere, Udalak zer pauso ematen dituen zehatz jakinik soilik ebaluatzen ahalko dute herritarrek haren jarduna eta horri buruz duten iritzia osatu. Eragiten dieten erabakiak nola hartzen diren eta diru publikoak nola erabiltzen diren dakitenean soilik parte har dezakete herritarrek fidagarritasunez gai publikoetan.

Udal honen eguneroko jarduerak duen zutabeetako bat baita, eta herritar guztienganaino eraman nahi du.

NOLA?

Gardentasunaren Atari honen bidez. Izan ere, Udalaren kudeaketari buruzko informazio garrantzitsu eguneratu guztia argitaratuko da etengabe Atarian.

Atala berariaz diseinatu da herritarrek informazioa erraz eskuratzeko; esate baterako, Udalak sinatutako hitzarmenak eta kontratuak; diru-laguntzak, aurrekontuaren egoera, gobernu-organoen osaera, etab.

Atarian argitaratuko da Gardentasunari, Informazio Publikoa eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeak ezarritako informazioa, bai eta Udalak erabaki eta herritarrek eskatzen dituzten agiriak ere.  

Ez baduzu Atarian aurkitu bilatzen duzun informazioa, baduzu huraxe eskatzeko eskubidea atari honetan bertan eskura dagoen galdetegiaren bitartez.

INFORMAZIO ESKAERA

Herritar guztiek dute informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Izan ere, herritar orok du informazio publikoa eskuratzeko eskubidea, bai bere izenean, bai legez eraturiko erakundeen izenean eta haien ordezkari delarik. Legean aurreikusitakoak izanen dira eskubide horrek dituen muga bakarrak, eta ez da eskaera arrazoitu beharrik.

Informazio publikotzat jotzen dira Gardentasunari, Informazio Publikoa eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legeari lotuta dauden subjektuen eskuetan dauden edukiak eta dokumentuak, edozein delarik ere haien formatua edo euskarria, baldin eta subjektuen eginkizunen barnean prestatu edo eskuratu badira. 

Informazioa eskuratzeko eskubidea doakoa izanen da oro har, eta ahal bada, herritarrek eskatutako moduan eta formatuan jarriko da informazioa eskura.

    1. Arduraduna: Eguesibarko Udala

    2. Xedea: Herritarrei informazioa eskuratzeko eskubidea erraztea, betiere Gardentasunari eta Gobernu Onari buruzko araudiak xedatzen duenarekin bat.

    3. Legitimazioa: Herritarrei informazioa eskuratzeko eskubidea erraztea, betiere Gardentasunari eta Gobernu Onari buruzko araudiak xedatzen duenarekin bat. - Gardentasunari eta Gobernu Onari buruzko 5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa.

    4. Hartzaileak: Ez zaio beste inori daturik ere emanen, legezko betebehar batengatik ez bada edo datu horiek xedea betetzeko eman behar badira.

    5. Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea izateaz gain, beste eskubide batzuk ere badituzu, informazio gehigarrian adierazten den bezala.

    6. Informazio osagarria: Esteka honetan datuak babesteari buruzko informazio osagarria eta pribatutasun politika ikusten ahal dituzu: Pribatutasun politika

    Al usar este formulario accedes al almacenamiento y gestión de tus datos por parte de esta web.