Prestakuntza eta topaketa guneak dira, bizipenak eta esperientziak hainbat gairi buruz elkarri kontatzeko: seme-alaben heziketa, bikotekidearekiko harremanak, familia, adinekoen zainketa…, bai eta bizitzan zehar izan daitezkeen krisiak eta aldaketak ere.

Badira hainbat modalitate:

  • Aita, ama, seme eta alaben arteko jarduerak dira, hazkuntza aroetan esperientziak eta kezkak elkarri kontatzeko, elkarrekin jolasteko, lotura indartzeko, etab.
  • Familia eskolak. Seme-alabak haurtzaroan eta nerabezaroan hezteari buruzko gaiak lantzeko tailerrak dia: arauak eta mugak, komunikazio afektiboa, sexualitatea, hezkidetza, kudeaketa emozionala, etab.
  • Berariazko gaiei buruzko ekintzak. Hainbat formatu eta egituratako talde jarduerak dira, bizitzan gertatzen ahal zaizkigun egoera jakin batzuei nola erantzun jakiteko: amatasuna/aitatasuna, bikote harremana, bilobak zaintzea…
  • Beste ekintza batzuk. Informazio-hitzaldiak, belaunaldien arteko jarduerak, jardunaldi bereziak, etab.
caf3-egues

NORENTZAT?

Familia mota eta eredu guztietako etapei nahiz bizitzari lotutako esperientziak eta bizipenak elkarri kontatu, azaldu eta horien bidez ikasi eta aberasteko gogoz dabiltzan Eguesibarko jende guztiarentzat.

Nola har dezaket parte?

Aldizka, jarduera-programazioak eginen dira.

Gai interesgarriei buruzko proposamenak egiteko edo parte hartzeko, aski da FAZera joan edo deitzea (Tel. 948 165651).