Zerbitzua eratu da Eguesibarko Udalaren eta Iruñeko Abokatuen Elkargoaren artean sinatutako lankidetza hitzarmenari esker.

NORK ERABILTZEN AHAL DU ZERBITZUA?

Ibarrean erroldatutako guztiek.

caf6-egues

ETXEBIZITZARI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA

Zerbitzuak etxebizitzari buruzko aholkuak eta laguntza eskaintzen ditu, horren erabiltzaileek zailtasunak izaten baitituzte gehienbat alokairuaren kuotak eta horri loturiko beste gastu batzuk (komunitatearen gastuak, etab.) ordaintzeko eta hipotekaren maileguari aurre egiteko. Nagusiki, beren ohiko etxebizitza galtzeko arriskuan dauden pertsonendako antolatu da (ohiko etxebizitza iraunkor baten maizter edo jabe diren pertsonak).

KONTSUMOARI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA

Pertsona partikularrek kontratatzen dituzten ondasun eta zerbitzuak anitz direnez, gaur egun gai hau oso korapilatsua da. Horregatik, hain zuzen, abiarazi dugu zerbitzua, kontsumitzaileek gaiaz zer eskubide eta zer betebehar dituzten jakiteko.

FAMILIARI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA

2011. urtean eratua, udal zerbitzu honek familia zuzenbideari loturiko gaien gaineko aholkuak eskaintzen ditu (banantzeak, hitzarmenak, herencias, adopciones, acogimientos, etab.).

Gomendioak: Zerbitzu egokia emate aldera, komenigarria da finkatutako hitzordura ahal den informazio eta dokumentazio zabalena eramatea, egoera behar den bezala argitzeko: alokairu-kontratuak, hipoteka kontratuak…

ZER EGIN BEHAR DUT ZERBITZUAZ BALIATZEKO?

Nagusiki, eskatu hitzordua FAZen. Tel.:  948 165651, irailetik aitzina.

Asteazken goizetan ematen da.Egokiena da aldez aurretik hitzordua FAZen eskatzea. Tel.: 948 165651, irailetik aitzina.

Familiari buruzko aholkularitza zerbitzua, ostegunetan, goiz-arratsaldez.