Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This event has passed.

UDAKO ZINEMA “Señor, dame paciencia”

02/08/2019 @ 22:00

Gregorio banku-gizon oso kontserbadorea da, Real Madrid zale amorratua eta arras marmartia. Halako batean, emaztea hiltzen da, eta senarrak haren azken borondatea bete beharko du: asteburu bat pasatzea seme-alabekin eta haien bikotekideekin Sanlúcar de Barrameda herrian, Guadalquivir ibaian emaztearen errautsak barreiatzeko. Orduantxe hasiko zaizkio arazoak Gregoriori, alaba Sandra katalan culé porrokatu batekin ezkondua baitago, eta ez zaio jasangarri. Beste alaba, Alicia, Leorekin ateratzen da, hippy anti-sistema horietako batekin. Gregoriok seme bat ere badauka, Carlos, seme txikia, baina sei hilabete darama harekin hitz egin gabe. Carlos Eneko mutil-lagunarekin agertuko da. Eneko euskalduna da, jatorriz senegaldarra.

Komedia 91´.

Eguraldi txarra egiten badu, film-emanaldia Jesús Górriz aretoan eginen da.

Ez da gomendagarria 12 urtetik behekoentzat

Prezioa: doakoa

XEHETASUNAK

Data:
02/08/2019
Ordua:
22:00
Event Categories:
, ,
Event Tags:
,

Lekua

Pista polideportiva (Badostáin)
C/ Huarte 2
Badostain, Navarra 31486 España
+ Google Map
hotel-transilvania-3proyecto-rampage