Espainiako areto arku-tiroko txapelketa

 Hemen: Kirola, Udala

Martxoaren 25etik 28ra Oropesa de Mar-en egin ziren kategoria guztietako Espainiako areto-txapelketak amaituta, lorpen berriak gehitu behar dizkiogu Eguesibarko Lakarri Klubari.

Leire Garcia Ezpeletak, gure eskolan forjatu den arkulari juniorrak, brontzea lortu zuen arku kurbatuaren kategoria absolutuan.

Era berean, Jorge Daban kadetea eta Jone Gaztelu juniorra talde mistoko finalerdietaraino iritsi ziren, Balearretako faborito nagusiak gaindituz, baina ezin izan zuten dominen borrokan errematatu eta azkenean laugarren izan ziren.

whatsapp-image-2021-04-09-at-12.14.00Gimkana