Ekintzailetza eta berrikuntza jardunaldia

 Hemen: Berriak
  • Ehun ekintzailea suspertzeko, ezagutza sustatzeko eta sinergiak sortzeko jardunaldi bat, Nafarroako enpresa-sektorerako erreferentziazko enklabeetako batetik.
  • BlaBlaCar edo Electromaps bezalako enpresa erreferenteak izango dira ekitaldian.
  • Abenduaren 2an izango da, 9:30etik 13:15era, Sarrigurengo Multimedia Aretoan – Salestarren Gela Nagusian.

Sarriguren, 2021eko azaroaren 22a · Eguesibarko Udalak datorren abenduaren 2an egingo den ekintzailetza eta berrikuntza jardunaldia aurkeztu du, bailarako ekintzailetza-ehuna suspertzeko, ezagutza sustatuz eta sinergiak sortuz Nafarroako enpresa-sektorerako erreferentziazko enklabeetako batetik.

Ekitaldian nazioan erreferente diren enpresek hartuko dute parte, hala nola BlaBlaCarrek edo Electromapsek, baita tokiko ekintzailetzaren adibide garrantzitsuek ere: Rypples, FSGroup Engineering, KoalaLifter, Creato eta Nahikari zentro psikohezitzailea. Era berean, jardunaldian enpresa eta ekintzaileei zuzendutako hitzaldi motibazionala izango da.

Amaya Larraya Eguesibarko alkatea eta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta enpresarialeko kontseilaria ere izango dira.

Izen-emateak Udalaren webgunean https://valledeeguesparticipa.com/participa/hub/ egin daitezke.

Cartel Programa Ok
Tamaño : 62.3 kB Formato : PDF

cartabeneficios-de-la-calistenia