EGUESIBAR LET ‘S GO! GAZTE KANPALDIAN IZEN EMATEAK IREKIAK

 Hemen: Izen-emateak, JUVENTUD, Udala

Gazteentzako jarduera anitzeko hiri-kanpamentua, aisialdirako alternatibak sortzeko aire librean, ingurumenarekiko errespetuzko kirol eta kultura jarduerekin, gure bailarako herri eta txokoetan zehar.

  • 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

 

Txandak:

  1. Txanda euskaraz: uztailaren 27tik 31ra
  2. Txanda gaztelaniaz: abuztuaren 24tik 28ra

*Txanda osoan eman dezakezu izena, edo interesatzen zaizkizun egun solteetan bakarrik. Nahiago duzun moduan.

  • Jarduerak astelehenetik ostiralera, goizez edota goizez eta arratsaldez (jardueraren arabera)

Ordutegia:

  • 09:30etik 14: 00etara – Goizeko jarduerak
  • 16:00etatik 21: 00etara – Arratsaldeko jarduerak
  • 09:30etik 17: 00etara – Egun osoko jarduera
  • Jardueren ordutegia egokitu daiteke.

Plangintza:

  1. EGUNA: ORIENTAZIO-RAIDA: orientazio-zirkuitua Eguesibar barrena, puntu estrategikoetan izkutatutako balizak bilatu beharko dituzue. Egun osoko jarduera.
  2. EGUNA – BTT IRTEERA: mendi bizikleta ibilaldia bailarako bidezidorretatik, hainbat kontzeju eta bide ezagutzeko aukera emanez. Egun osoko jarduera.
  3. EGUNA – INGURUMEN LASTERKETA TALDEKA: taldekako lasterketa bat planteatzen da, eta lasterketa horretan parte hartzeaz gain, bidean dauden hainbat hondakin bilduko ditugu gure ingurumena zaintzeko. Egun osoko jarduera
  4. EGUNA – OUTDOOR ESCAPE ROOM KULTURALA: joku honetan misterio bat ebatzi beharko duzue pentsatzeko frogen bidez. Proba horiek bailarako puntu estrategikoetan kokatuko dira, tokiko kultura eta ohiturak ezagutzeko. Goizeko edo arratsaldeko ordutegia aukeran.
  5. .EGUNA – ERRELEBO LASTERKETA EGUESIBARREKO HERRIZ HERRI: taldekako proba. Binaka, bailarako puntu batetik bestera joan beharko duzue, lekukoa taldekideei pasatzeko. Goizeko edo arratsaldeko ordutegia aukeran.

* Egun osoko jardueretarako, bazkaltzeko ogitartekoa ekarri beharko duzue etxetik, eta egunean zehar jango dugu.

Dinamizatzailea: Sportmadness

Prezioa:

Txanda:

  • Erroldatutako pertsonak: 70 euro
  • Erroldatu gabeko pertsonak: 90 euro

Egun soltea:

  • Erroldatutako pertsonak: 15 euro
  • Erroldatu gabeko pertsonak: 20 euro

 

IZEN-EMATEAK: Ekainaren 19tik 30era honako estekan:

https://valledeeguesparticipa.com/participa/eguesibar-lets-go/

Leku  mugatuak!