DESESKALATZEAREN AURRERAKETA EGUES IBARREKO LIBURUTEGIETAN

 Hemen: Covid19, Kultura, Liburutegia, Udala

Datorren astelehena, ekainak 15 etik aurrera normaltasun berrirantz pausu bat gehiago emango dugu eta bai Sarriguren zein Olazko liburutegien ikasketa gelak irekiko ditugu.

Arauak jarraituz, eserlekuen edukiera  murriztu egingo da:

  • 6 eserleku Sarrigurenen
  • 13 eserleku Olazen

Eserlekuen erreserba honela egin beharko da:

Sarriguren: bibiloteca-liburutegiasarriguren@egues.es edo tlf: 948788926

Olaz: biblioteca-liburutegiaolaz@egues.es  edo tlf: 948337974

  • Erreserbatu nahi den astea baino aste bat lehenago eskaria egin, astelehenetik ostegunera.
  • Behar izanez gero, ostiralean zozketa egingo da eskaria egiten duten pertsonen artean. Eserlekua konfirmatzeko liburutegiko langileak eskaera egiten duen pertsonarekin harremanetan jarriko dira.
  • Erreserba tanda bi egongo dira. Tanda baten edo bietan apuntatu daiteke eta nahi den egunetan.
Lehenengo tanda Bigarren tanda
Sarriguren 8:30 etatik 11:30 etara 12:00etatik 14:30 etara
Olaz 8:00 etatik 11:00 etara 11:30etatik 15.00 etara

 

  • Egunero eserlekuak libre egongo balira eskatzen diren nehurrian betetuko dira.
  • Lehenengo eta bigarren tanden artean garbitasun lanak egingo dira eta gela utzitu beharko da. Eserlekuak libre utzi behar dira objektu edo material guztiak kenduz.
  • Sartzerakoan maskarilla eramatea eta gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitzea gomendatzen  da. Liburutegiko langileek temperatura nehurtuko dute eta froga hori gainditu ezean sarrera debekatzeko gai izango dira.