Familien Arretarako Zentroa zentroko jardueretan parte hartzen duten familiendako da.  Zehazki, gai zehatzak lantzen dira berdintasunaren, erantzunkidetasunaren eta indarkeriaren prebentzioaren inguruan.

Programa hau Zentroarekin elkarlanean garatzen da. 2016an jarri zen abian eta indarrean dirau.

HELBURUAK

Programa honek familiak sentsibilizatu nahi ditu hainbat balioren inguruan: genero-berdintasuna; zainketaren etika, gizarte balio gisa; kontziliazio erantzunkidea eta indarkeriaren prebentzioa.

igualdad-egues

METODOLOGIA

Metodologia  partaidetzan datza, eta saioa txertatzen den jarduerak ere partaidetza du oinarri. Azken buruan, gune bat sortu nahi da elkarrekin aztertu, hausnartu eta eztabaidatzeko.

EDUKIAK

Saioetakoedukiak askotarikoak dira, saioa txertatzen den jardueraren edukiaren arabera.

Orain arte, saioak honako tailerretan txertatu dira:

  • 0-1 urte, 1-2 urte eta 2-3 urteko haurrak dituzten familiendako gunea.
  • Familiendako eskola (3-7 urte, 4-12 urte eta 12 urtetik gorakoendako tarteak)
  • Haurraren hazkuntzan bikote-harremana zaintzea, etab.

Honatx zer eduki izan diren aztergai:

  • Nola eraikitzen dugun geure burua emakume eta gizon gisa: genero-sozializazio ezberdindua. Haurrak berdintasunean hezteko jarraibideak.
  • Harreman afektibo-sexualak nerabeen artean, genero-ikuspegitik.
  • Berdintasuna jokoan dago: ikasi bidenabar ongi pasatu.
  • Bikote-gunea: harreman osasungarri eta aberasgarrirantz, harreman aske eta berdinzaleen ezaugarriak berrikusiz eta, molde horrekin bat, harremanak egitearen onurak berraztertuz.

JARDUERAK

  • TALLER DE CUENTOS IGUALITARIOS -IPUIN PAREKIDEEN TAILERRA
    Tailer egokia da ipuin parekideen garrantziaz kontzientziatzeko, eta ipuin sexista eta ez-sexista bereizteko bitartekoak ikusteko. Hizkuntzaren, marrazkien eta abarren erabilera garrantzi handikoak dira balioak transmititzeko.
  • Urteroko BERARIAZKO PROGRAMAZIOA
    Martxoaren 8aren karira (Emakumeen Nazioarteko Eguna) eta Azaroaren 25a dela eta Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko Nazioarteko Eguna).