Hainbat  jarduera antolatzen dira, hala nola tailerrak, ikastaroak eta hitzaldiak emakumeen ahalduntzea sustatzeko, eta ibarreko biztanleek bestelako maskulinitate-eredu bat aintzat hartzeko eta zilegitasuna emateko, hau da, genero-berdintasunarekin eta balio patriarkalak eraldatzearekin konprometituagoa dagoen eredu batez ari gara.

Jarduerak doan eskaintzen dira eta haurtzaindegi zerbitzua dago.

TAILERRAK

BARATZE EKOLOGIKOEN TAILERRA

Emakumeendako dira eta bi aldiz egin da; 2016an eta 2017an, hain zuzen, Sarrigurengo udal baratzeetan eta udaletxean. Emakumeak baratze ekologikoaren bidez ahalduntzeko tailerra da eta hiru ardatz ditu oinarri:

  • Nekazaritza ekologikoa.
  • Elikadura-burujabetza.
  • Ekofeminismoa.

Ildo ekofeministen arabera, emakumeak gizonen menpean egotea eta natura ustiatzea txanpon bereko bi aurpegiak dira, eta logika berdinari erantzuten diote: hots, bizitzaren logika dago bai menperatzearen logikaren mendean bai metaketaren logikaren mendean.

Ekofeminismo konstruktibistaren abiaburuko ideia da gu izaki ekomenpekoak eta elkarrekiko menpekoak garela, eta bizitzaren beharrak erdigunean jartzea proposatzen dute. Bestalde, elikadura-burujabetzak eta nekazaritza ekologikoak, ekofeminismoarekin batera, emakumeak ahalduntzeko tresnak proposatzen dituzte, emakumeek erabakiak eta baliabideak hartzen diren guneetan gehiago parte har dezaten.

Ikuspegi horrekin bat, talde lanean landutako baratze ekologikoa, elikagai osasungarrien iturri izateaz gain, eta lurra errespetuz lantzeko modu bat izateaz gain, emakumeak ahalduntzeko eta gizartea eraldatzeko tresna bat ere bada, eta haren bidez, autoestimua, lankidetza eta elkarrekiko laguntza lantzen dira.

igualdad7-egues

HELBURUAK

  • Emakumeen ahalduntzea sustatzea, autokontsumorako baratze ekologiko bat eginez eta kudeatuz. Betiere, nekazaritza ekologikoan eta molde ekologistan oinarriturik.
  • Emakumeen  autoestimua  lantzea, hasieratik bukaeraraino baratze bat sortuz.
  • Sare lana eta elkarlana bultzatzea.
  • Elkarte-mugimendua sustatu eta indartzea, bai eta emakumeen arteko lan-sareen sorrera ere, baratzea tresnatzat erabiliz.
  • Emakume parte-hartzaileei behar diren ezagutza teorikoak eta praktikoak ematea, baratze ekologikoa era buruaskian kudeatzeko.
  • Gizartea eraldatzeko prozesu bat hastea gutako bakoitzetik denok elkarrekin jarduteraino

Eta zehatzago

  • Baratze ekologiko komunitario bat abian jartzea
  • Talde-lanerako eta bateratze-lanerako guneak sortzea.
  • Emakumeek gizartea eraldatzeko prozesuetan izaniko esperientzia produktiboak ezagutzera ematea.
  • Sare-laneko egiazko esperientziak ezagutzera ematea; hala nola kontsumo ekologikoko taldeak.
  • Ekofeminismoaren, nekazaritza ekologikoaren eta elikadura-burujabetzaren oinarriak erraz irakastea, egunerokotasunetik Nekazaritza-elikagaien Sistema Globalizatuari aurre eginez.

METODOLOGIA

Tailerraren metodologia saio teoriko eta praktikoetan oinarritzen da, partaidetza ardatz hartuta. Tailerra bi lan-moldetan oinarriturik egituratua dago:

  • Talde lan tutorizatua; formatzaileak gidatutako saio praktikoak eta teorikoak dira.
  • Talde lana eta banako lan autonomoa: hau da, parte-hartzaileak bere kasa antolatzen dira koordinazio eta gauzapen lanez arduratzeko, lan horiek beharrezkoak baitira baratzea zaintzeko eta mantentzeko.

EDUKIAK

Edukietanbaratze ekologiko bat gobernatzeko behar diren gaiak lantzen dira. Oro har, hauek dira:

  • Nekazaritza ekologikoaren  zergatia.
  • Biodibertsitatearen garrantzia. Tokiko haziak eta barietateak.
  • Lurzorua.
  • Plangintza. Txandaketak, elkarketak.
  • Urtaroetako laborantzak.
  • Baratzea lantzeko tresnak eta metodoak.
  • Izurriteak eta gaitzak. Prestakinak.
  • Merkaturatze bide laburrak.
  • Elikaduraren autokudeaketa.

Halaber, ekofeminismorantz hurbilduko gara bizipenean oinarrituriko ikuspegitik, bizitzaren premiak erdigunean jarrita; horrek esan nahi du elkarrekin eztabaidatu behar dela zer den hobeki bizitzea, zer bizitzari eusten diegun gizarte gisa; zer bizitzak merezi duten haiei eustea; zer premia diren eta nola eutsi geure bizitzei. Honako gai hauek izaten dira aztergai:

  • Feminismoaren oinarriak: arlo pertsonala politikoa da.
  • Ekofeminismoa: ekomendekotasuna eta elkarrekiko mendekotasuna.
  • Ongi bizitzea eta premiak.
  • Emakumeak, bizitzaren euskarri.
  • Zainketen eta elkarri laguntzeko sareen garrantzia.
  • Emakume ekoizleak: emakume eta erakunde sareak.
  • Nekazaritza ekologikoa, elikadura-burujabetza, eta ekofeminismoa, gizartea eraldatzeko ardatz.
  • Emakumeek abiarazitako ekintzailetza-esperientziak: gizabanakoaren arlotik arlo kolektibora.

Bi edizioetan ateak zabaltzeko saio bat antolatu zen, parte-hartzaileek tailerrean egindako lana eta ikasitakoa ibarreko auzokideei azaltzeko. Horrekin batera, askaria egin zen baratzeko produktuen bidez.

AUTOESTIMUA ETA NORBERAREN EZAGUTZA GARATZEKO IKASTAROAK

Emakumeei zuzendurik eta hainbat gairen inguruan antolaturik:

NEURE BURUA ZAINTZEN: GEURE BURUA EZAGUTZEKO ETA SORMENERAKO GUNEA

2016an jarri zen abian eta gaur egun ere eskaintzen da.

Emakume guztiendako topagunea da, edozein arrazoi edo inguruabar dela eta, nork bere burua ezagutzeko eta emakume izateko aukera berriak lantzeko asmoa dutenei zuzendua. Norbanakoaren nahiz taldearen esperientziak partekatzeko gune segurua eta konfiantzazkoa da, emakume bakoitzak emakume gisa dituen bizipenak azaltzeko.

Laguntza-gune bat eskaini eta sortu nahi du, esperientzian oinarriturik emakumeak kontzientzia har dezan, bai gorputzez, bai maila emozionalean nahiz kognitiboan, bere burua hobeki ezagutu dezan, are gehiago ahaldundu dadin, eta egunerokoan eskuratutako jarreren eta ekintzen ardura handiagoa har dezan.

Horrez gain, honatx helburuak:

  •  Gure bizitzetan zehar irentsitako mezuakzalantzan jartzea, geure mezu funtzional eta elikagarriak geure buruarentzat sortzeko.
  • Geure buruarekin eta ingurunearekin harremanetan sartzeko behar den auto-laguntzari eusteko baliabideak berreskuratu eta sortzea.
  • Gure bizitzetan zehar eskuratutako guneetan erantzunezko baliabideak esperimentatu ahal izateko guneak sortzea, bai geure buruarenganako, bai ingurunearekiko.
  • Nork bere baliabide eta potentzialtasunen gaineko ontzientzia hartzea, eta horiek oro indartzea.
  • Babes eta laguntza faktore pertsonalak eta sozialak indartzea geure buruarenganako, erresilientzia sustatze aldera.
  • Adierazpena lantzea,  bai gorputzezkoa, bai emozionala, bai kognitiboa, sormena sustatuz eta indartuz.

Lana bizipenezko ikuspegitik dago gehienbat bideratua, eta estereotipo femeninoen bidez gizartean hartu dugun geure karga esperimentatzea proposatzen du. Gure haurtzaroan zehar, mezu asko barneratu ditugu, esplizituak eta inplizituak, eta ikasten dugu guk nolakoak izan behar dugun gure familiako, eskolako edo munduko partaide izateko. Bizirik irauteko egokitzapen-erreflexu hutsa da.

Proposamenak aukera eman nahi dio emakumeari identifikatu ditzan zein diren bete-betean bizitzea eragozten dioten estereotipo femeninoak; ikusi, haietariko zein dituen barneratuak, eta aukera ere, sormenezko irteera bat aurkitu dezan, bere-berea den funtsezko erantzuna esperimentatu dezan, betiere bere buruarekiko duintasunezko eta errespetuzko sentimendu batek lagundurik.

DANZAR-ME: DANTZA INTEGRALA ETA AHALDUNTZEA
igualdad2-egues

2017an jarri zen abian eta gaur egun ere eskaintzen da.

Geure barne izakiarekin, intuizioarekin, sormenarekin eta samurtasunarekin bat egiteko gunea sortu nahi dugu, gorputzaren eta mugimenduaren bitartez geure burua entzuten ikasiz eta geure denborak eta erritmoak errespetatuz: “nire gorputza, nire espazioa, nire mundua munduan”. Emakumeak ahalduntzea, gorputzaren eta haren mugimenduaren bidez.

Gorputz bizidun bat, gorputz kontziente bat, gorputz entzuna eta errespetatua gorputz alaia da, gorputz laguna, gorputz ahaldundua. Geure burua zaintzeko eta maitatzeko gunea da, geure burua entzunez eta zainduz: “nire burua maite dut, nire burua zaintzen dut”.

Gorputzak ahalduntzeko eta sormenerako ematen dizkigun aukerak elkarrekin partekatzeko gunea da, ezagutzeko eta gozatzeko: “ahalmenerako plazera”.

Ikastaroarenhelburu nagusia ahalduntzeada, hau da, gorputzaren eta haren mugimenduaren bidez, geure burua zaintzea eta ezagutzea.

Sormenezko Dantza Integral eta Kontzientea erabiltzen dugu. Sormenezko Dantza Integral eta Kontzientea María Fuxen Dantza Sormenezkoan eta Terapeutikoan datza, betiere hazkuntza pertsonalaren prozesuaren ikuspegi humanista batekin osatua dago, ikuspen holistiko eta integratzaile batekin bat.

Dantza eta sormenezko prozesua tresna egokiak dira bai geure burua nolakoa den jakiteko, bai adierazteko, bai eta geure buruan eta besteekin zer gertatzen den sentitzeko ere, elkarri entzuten ikasiz eta geure erritmoak errespetatuz. Bakoitzak bere izaerak aurki ditzake dantzaren eta mugimenduaren bidez, izaera horiek ezagutzeko, aztertzeko eta bizitzeko, eta horrela, sormenaren bidez taldeak eutsitako aldaketak eragiteko.

EDUKIAK

  • Hazia, nire potentzialtasunarekin konektatzen
  • Gorputz-mapa, nire mapa sentsoriala eta funtzionala
  • Gorputza-lurraldea, nire gorputza, nire espazioa, nire lurraldea, nire mundua munduan.
  • Nik eusten diot, nire bulkadari eusteko laguntza aurkituz.
  • Krisalida/Tximeleta, mugimendua, zikloa, aldaketa, eraldakuntza.
  • Sustraia/Aztarnak, sustrairik gabe ez dago hegalik. Ez gabiltza gu bakarrik, beste batzuk lehenago etorri ziren; beste batzuk gero etorriko dira. Nire lekua topatuko dut.
  • Ni, nire izatearen onena, autoestimua autozainketarekin lotua, maitasunezko begirada bat nire dohain eta zailtasunetarantz, nire burua pixka bat gehiago maitatuz: “nire burua maite dut, nire burua zaintzen dut”.
  • Emakumezkotasuna sendatzea, lurra sendatzea, emakumezkotasunaren zapalkuntza gugan sendatuz; horrela, lur, natura eta natur zikloekiko lotura berreskuratzeko; eta berreskuratzeko, halaber, bai gure gorputzak bai planetari lotzen gaituen senezko bizitza.
  • Sortzen duzun hori sortzen duzu ibilbidea txertatuz, begirada aldatzea, sinesmena aldatzea.
IKASTAROA: EMAKUMEEN SEXUALITATEA

2017an antolatu eta gaur egun oraindik ere eskaintzen da.

Gure sexualitatea ezagutzea lagungarria izan daiteke huraxe hobetzeko, areagotzeko, ulertzeko eta osatzeko; beraz, ona ere izan daiteke geure buruarekiko eta besteekiko harremanak hobetzeko.

Emakumezkoen sexualitatean barneratu nahi duten emakumeendako da, bakoitzak berea aurkitu dezan. Bakoitzak bere gorputza eta ziklotasuna berraurkitu ditzala, bere burua ezagutzeko, sendatzeko, ahalduntzeko eta behar diren tresnak eskuratzeko, bakoitzaren bizitzan izan daitezkeen aldaketa eta zailtasunetan laguntze aldera. Hori guztia giro bero eta seguruan, errespetu handiz, maitasunez eta nork bere burua zainduz.

Hona hemen helburuak:

  • Gizakien Sexu Egitatearen teorian oinarritzea. Sexua, sexualitatea, erotika, amatoria. Moduak, ñabardurak eta berezitasunak.
  • Izaki sexudunak garela ohartzea eta geure sexu-biografia aztertzea.
  • Gure gorputzak nola funtzionatzen duen hobeki ezagutzea eta gure burua zaintzeko tresnak eskuratzea.
  • Gure burua ezagutzen, onartzen eta gure erotika era gogobetegarrian adierazten ikastea.
  • Emakumezkotasuna eta Gizonezkotasuna: nigan dauden emakumezkotasuna eta gizonezkotasuna ezagutu eta ulertzea, bi kontzeptuak txertatuta. Intersexualitatea.
  • Taldearen beraren ideiak, kontzeptuak, bizipenak eta beharrak entzun, ezagutu eta partekatzea, erantzunen bilaketa sustatzeko.
  • Emakumeen arteko Laguntza Sare bat sortzea, etorkizunean jarraipena bilatzeko.

Ikastaroak 10 saio inguru ditu, eta edukiek autoezagutza, osasun sexuala, fisikoa, emozionala eta harremanezkoa indartu nahi dituzte, eta era berean, behar diren tresnak jarri nahi dituzte gure eskura, gure ziklo eta etapetako bidea errazte aldera.  Horrez gain, autonomia eta ahalduntze handiagoa ahalbidetzen da emakume parte-hartzaileengan.

Edukien eskema

  • Ongietorria eta aurkezpena
  • Neure emakume-gorputzaz kontzientzia hartzea
  • Ziklikoak eta Anitzak gara
  • Sexua, Sexuazioa, Erotika eta Amatoria
  • Moduak, ñabardurak eta berezitasunak
  • Umetokia, bagina, bulba, klitoria, bularrak
  • Hilekoaren Zikloa eta faseak
  • Emakumezkoen arketipoak eta faseak
  • Emakumearen biziaroak
  • Baliabideak eta tresnak
  • Azken agurra, ebaluazioa eta itxiera

HITZALDIAK

igualdad8-egues

2018an antolatu dira lehen aldiz. Interesa duen edonorentzat dira.

Xedea da ibarreko biztanleek bestelako maskulinitate-eredu bat aintzat hartu eta zilegitasuna ematea, hau da, genero-berdintasunarekin eta balio patriarkalak eraldatzearekin konprometituagoa dagoen eredua

Honatx solasgai izan diren gaiak:

  • Maskulinitate berriak.
  • Mikromatxismoak.
  • Emakumeen ikusgaitasuna literaturan (Sarrigurengo Liburutegiarekin elkarlanean).