AZAROAK 25, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA EZABATZEKO EGUNA

 Hemen: Berdintasuna, Udala

Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa larrilarria da, bai eta indarrean dagoen sistema baten adierazpenik krudelena ere. Sistema horrek, izan ere, normaldu eta ikusezin bihurtzen du bai desberdintasuna, bai gizonek emakumeen gainean ezarritako nagusitasuna, eta horren ondorioz, emakumeek ezin dute gozatu askatasunez bizitza duina eta autonomoa.

Indarkeria hori unibertsala da eta mota asko ditu: indarkeria bikote barnean edo indarkeria bikote ohiaren aldetik, indarkeria sexuala, feminizidioa, emakumeen eta neskatoen salerosketa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, gazteegitan ezkontzea, ezkontza hitzartua edo behartua, genitalen mutilazioa.

Krisi-egoera guztietan bezalaxe, erdi-erditik jo gaituen pandemiak are arrisku handiagoa eragin du emakumeentzat. Hori dela eta, bat egin dugu mundu zabaleko milioika emakume indarkeria horren aurka batera egiten ari diren lanarekin, mobilizioarekin eta abian jarri duten erantzunarekin.

Información 25N Valle de Egüés
Tamaño : 170.3 kB Formato : PDF