Udal Hirigintza Plan Orokorraren Berrikusketaren aurretiko Parte-hartze Prozesua

Parte-hartze prozesu honek, ibarreko hurrengo Udal Hirigintza Plan Orokorraren Berrikusketan garatuko den hirigintza ereduaren inguruan populazioak dituen kezkak bildu nahi ditu.

Captura cartelArbunies eta Lekunberri Elkartuak kontsultari espezializatuak diseinatutako eta kudeatutako prozesu honek, datorren udalaren eredu urbanistikoaren berrikusketarako herritarren parte-hartzearen abiapuntu eta oinarri nahi du izan. Hiru fasetan antolatzen da.

PROZEDURAREN AURKEZPENA: ATALAK

ETORKIZUN HANDIKO HASIERA: LEHENENGO FASEAREN GARAPENA

¿ETA ORAIN? Hasi da parte hartzeko prozesuaren bigarren fasea, Eguesibarrek sustatutako hirigintzako udal-plan orokorra berraztertu aurretik.

Une honetan, bigarren fasea abiarazten ari da, eta Sarrigurengo biztanleak izanen dira haren protagonistak, haurrak eta familiak bereziki, baita ibarreko kolektibo antolatuak ere.

Ikasleak gonbidatuko dira udalerriaren irudi ideala islatzera, eta familiak, bestalde, beren ikuspegia eta beharrak zehaztera; hori guztia Joakin Lizarraga eta Hermanas Uriz ikastetxeetan hurrenez hurren eginen diren erakusketa batean.

Gainera, kontaktu espezifikoak eginen dira udalerriko kolektiboekin, haien behar espezifikoekin egindako lana osatze aldera.

Azkenik, galdetegi hau dugu prest edozein bizilagunek osatzeko eta bere iritzia helarazteko aukera izan dezan. Animatu, eta konta iezaguzu!!!

Material hau irakurtzea lagungarria izango duzu, galdetegia bete baino lehen.

Zonaldeko Bileretarako aurkezpena

Prozesuraren arduradunak: Arbuniés y Lekunberri Asociados

Kontaktua: Lupe Lecumberri – Telefono zenbakia: 948 210131 – Posta elektronikoa: lupe.lecumberri@arbuleku.com