2018 AURREKONTU PARTEHARTZAILEAK

Azken urte hauetan bezala, Eguesibarko Udalak 60.000 €-ko kontu-sail bat jarriko du Ibarreko auzokideen eskura, zertan erabili erabaki dezaten. Kontu-sail hura non inbertituko den ebazteko, auzokide batek proiektua aurkeztu beharko du lehenik. Jarraian, Ibarreko auzokide guztien artean bozka eginik, irabazlea hautatuko da.

  1. fasea – Proposamenen aurkezpena

Eguesibarko bizilagunek nahi dituzten proposamenak aurkeztu ahal izanen dituzte. Aurkezteko epea maiatzaren 11tik 25ra artekoa izanen da. Hemen dituzue prozesuan parte hartzeko oinarriak eta proposamenak aurkezteko ereduak deskargatu ahal izateko.

Proposamena nola aurkeztu: azpian dagoen eredua bete ondoren, Udal Erregistroan (fisikoan edo elektronikoan) edota posta elektroniko honen bidez participacion.egues@gmail.com aurkeztu. Zalantzarik izanez gero, jo Udalera posta elektroniko horren bidez.

BASEAK

AURKEZPEN EREDUA

  1. fasea –Proposamenen hautaketa

Proposamenen Balorazioa Batzordeak ikertuko ditu proposamen guztiak, eta oniritzia emango die. Batzorde hau udal langileek osatuko dute. Ondoren, Proposamenen Hautaketarako Mahaiak 5 proposamen aukeratuko ditu, ekainaren 8an publikoki aurkeztuko direnak. Mahaiak kopurua handitu ahalko du horietako hainbatek oinarrietan azalduriko betekizunak betetzen badituzte. Hautaketan honetan baloratuko diren irizpideak hauek dira:

-          Herri bat baino gehiago lotzen dituzten proposamenak.

-          Proposamen kolaboratiboak, hau da, eragile edo pertsona talde bat baino gehiago lotzen dituztenak.

-          Pertsona gehienei zerbitzua ematen dietenak.

  1. fasea – Bozketa

Ekainaren 12tik eta 27a bitarte, aurkeztu eta onartutako proposamen guztiak bozkatu ahal izanen dira. Erroldatuta dauden 16 urtetik gorako bizilagun guztiek bozketan parte hartzeko aukera izango dute. Gustukoen dituzten proposamenei 3, 2 eta puntu 1eko puntuazioa emango zaie hurrenez hurren. Puntu gehien lortzen duen proposamena gauzatuko da. Partidako 60.000 euroak ez badira egikaritze honekin gastatzen, puntuazioaren eta kostuen arabera burutuko dira sailkatutako hurrengo proposamenak.