2017 AURREKONTU PARTE HARTZAILEAK

Presupuestos participativos 2017

Azken urte hauetan bezala, Eguesibarko Udalak 60.000 €-ko kontu-sail bat jarriko du Ibarreko auzokideen eskura, zertan erabili erabaki dezaten. Kontu-sail hura non inbertituko den ebazteko, auzokide batek proiektua aurkeztu beharko du lehenik. Jarraian, Ibarreko auzokide guztien artean bozka eginik, irabazlea hautatuko da.

Hona hemen PROZESUAREN urratsik garrantzitsuenak:

a.- Proposamenak aurkeztea: 2017/04/24a eta 2017/05/14a bitartean.

Proposamena nola aurkeztu: atxikirik dagoen eredua bete ondoren, Udal Erregistroan (fisikoan edo elektronikoan) edota posta elektroniko honen bidez participacion.egues@gmail.com aurkeztu. Zalantzarik izanez gero, jo Udalera posta elektroniko horren bidez.

b.- Proposamenak baloratzea: 2017/05/15a eta 2017/05/26a bitartean.

Udaleko teknikariek baloratuko dituzte aurkeztutako proposamen guztien bideragarritasun tekniko, legal eta ekonomikoa, eta txosten bana eginen dute. Txostenak jasoko du proposamenen bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta legala. Proposamena bideragarria ez den kasuetan, baztertuak izateko arrazoiak azalduko ditu txostenak.

c.- Proposamenak jendaurrean aurkeztea: maiatzaren 29a eta 31 bitartean.

Onartutako proposamenak JENDAURREKO ENTZUNALDIAN azalduko dira. Proiektua aurkeztu duena Udaletxean agertu beharko da, proposamena zergatik aurkeztu duen auzokideei azaltzeko: zertarako balio duen, nola gauzatu behar den eta zertarako. Komunitateari zer onura ekartzen dion azaldu beharko du.  Gainera, galderak egiteko txanda irekiko da, auzokideek aukera izan dezaten proposamen bakoitzaren gaineko zalantzak galdetzeko. Auzokideren batek bere proposamena defendatzen ez badu, Udaleko arduradunek irakurriko dute, baina ez da galderak egiteko txandarik izanen.

d.- Proposamenak bozkatzea: 2017/06/01a eta 2017/06/16a bitartean.

16 urtetik gorako erroldatu guztiek bozkatzen ahalko dute, eta 3, 2 eta 1 puntu ematen ahalko dituzte, gogokoen zein duten kontuan harturik.  Bozketan puntu gehien lortzen duen proposamena aterako da garaile.  Irabazten duen proposamena ekainaren 19a eta 23a bitartean aurkeztuko da.

e.- Betetze-maila.

Irabazten duen proposamena aurkezturik, behar diren urratsak eginik gauzatuko da: proiektua edo txostena egitea, obrak kontratatzea eta burutzea. Obra egin ondoren, eta kontu-sailean diru soberan egonen balitz, botoetan bigarrena izan den proiektua eginen da, baldin eta horren kostua soberakina erabiliz estaltzen ahal bada.

KONTU-SAILA: 60.000€

Udaleko Osoko Bilkurak 2017ko apirilaren 4ko batzarrean onartu zituen oinarriak

Hemen ikusi dezakezu onartutako proposamenak, eta aurkeztutako guztiak.