Gardentasuna eta Parte Hartzea

Gardentasuna eta Parte-Hartzea

Gardentasun eta Parte-hartze Alorra berria da Eguesibarko Udalean. Horren helburua da sistema batzuk sortzea Eguesibarko auzokideen hainbat eskubide bermatzeko: informazioa jasotzea, gardentasuna ziurtatzea eta Udalaren bizitza politikoan parte hartzea.

Bere eskumenak eta gardentasunaren nondik norakoak kontuan harturik, helburua da Gardentasunari buruzko 19/2013 Legeak xedatutakoak bermatzea, hau da, informazioa jasotzea eta gobernantza egokia, Ibarreko auzokideendako interesgarriak diren gainerako guztiak ahantzi gabe.

Herritarren Parte-hartze Alorraren asmoa da Eguesibarko herritarrei udalaren gaietan parte hartzeko eskubidea bermatzea, gaur egungo baliabideen bidez eta, nola ez, beste berri batzuk jarriz, antzematen diren uneko beharretara egokituak.

Gardentasun eta Herritarren Parte-hartze Alorreko zinegotzia:
Amaia Etxarte Iturralde.

HARREMANETAN JARTZEKO

Telefonoa: 948 33 16 11
Helbidea:
Eguesibarko Udala
Garajonay, 1
31621 SARRIGUREN

Posta: participacion.egues@gmail.com