Diru-laguntzak eta laguntzak

Hitzordua eskatzeko: 948 33 16 50

Diru-laguntzak eta laguntzak

Udalaren laguntza ekonomikoak (gizarte larrialdian dauden familiendako)

Banan-banako laguntza ekonomiko hauek larrialdi sozioekonomikoan dauden familiei ematen zaizkie unez uneko egoerak hobetzeko. Prestazio horren araudia Araudien atalean eta NAOn kontsultatzen ahal dira.

Nola eskatu laguntza?
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan hitzordua eskatu behar da.

“Taxi txartela” zerbitzurako diru-laguntza, Udalak emana

Zerbitzuaren helburua da taxiaren kostuaren zati bat ordaintzea mugikortasun urriko arrazoiengatik garraio kolektiboa edo partikularra erabiltzerik ez duten pertsonei.

Diru-laguntzen deialdia gizarte ekintzaren alorrean proiektuak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde, instituzio, elkarte, talde, kolektibo eta/edo entitateendako.

Duela urte batzuk, Eguesibarko Udalak diruz laguntzen die gizarte ekintzaren alorrean unez uneko jarduerak garatzen dituzten proiektuei edo entitateei, betiere prebentzio, laguntza, gizarteratze eta parte hartzeko jardueren bidez Eguesibarko auzokideen ongizatea bultzatzeko eginak badira, urtean barna eta Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen alorrean.
Helburu nagusia da alor horretan auzokideen ekimenak garatzea.

Eskola Jantokirako Diru-laguntzetarako Deialdia.

Diru-laguntza horien helburua da familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri izan nahi dituzten familiei eskola jantokiaren kostuaren zati bat ordaintzea. Haur Heziketako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. maila arterainoko familiendako egina da. Deialdian irizpideak eta baremo sozioekonomikoak agertzen dira.