HAB- Herritarrei Arreta egiteko Bulegoa

ZER DA HAB?

Herritarrei arreta emateko sortutako bulego bat da. Gure kasuan, Eguesibarko biztanleen eskaerei ahalik eta modurik eraginkorrenean erantzutea da bulegoaren helburu nagusia. Alegia, zerbitzurik hoberena eskaintzea, informazio eskaerei behar bezala eta azkar erantzutea, proposatutako jardun eta eskaeren inguruko orientazioa ematea, herritarren idazki eta jakinarazpenak erregistratzea, kexa eta iradokizunak jasotzea eta informaziorako eskubidea bermatzea. Eta, hain zuzen ere, behar bezalako arreta hori eskaintze aldera, gure zerbitzuak hiru bide baliatuta eskaintzen ditugu: aurrez aurre (bulegoan bertan), telefonoz eta telematikaz.

 Telefonoz:

Infolocal 012 telefonora edo udaletxera deituta.

012 telefonoan udal zerbitzuen eta zerbitzu orokorren inguruko informazioa ematen zaie herritarrei, eta zenbait izapide egiteko aukera ere badago, besteak beste: mota guztietako ziurtagiriak egin, kexak eta iradokizunak helarazi, eta abar.

 Aurrez aurre:

Aurrez aurreko zerbitzu honen helburu nagusia da herritarrek maizenik eskatzen dituzten zerbitzuak eta informazio eskaerak bildu eta kudeatzea. Izan ere, Administrazioaren modernizatze prozesuaren barruan, ezinbestekoa da herritarrek gestio guztiak leihatila bakar batean egin ahal izatea, eraikin beraren barruan leku batetik bestera ibili beharrik ez izateko.

 Telematikaz:

Maila informatikoari dagokionez, toki erakundeak jada ongi garatua du udaleko administrazio kudeaketa. Hala eta guztiz ere, zerbitzu horietako batzuk bideratu ahal izateko (informaziorako eta datu pertsonaletarako sarbidea, adibidez) kudeaketarako aplikazio batzuk txertatu beharko dira; baita informazio eta transakzioen segurtasunari dagozkion bestelako eskakizun tekniko batzuk ere.

2013ko urriaz geroztik martxan den web orri eguneratu eta modernoago honetan (www.ayuntamientodeegues.com), atal berri batzuk sortu ditugu, besteak beste: “Alkateak erantzuten du”, “Alkateordeek erantzuten dute” eta “Udal taldeek erantzuten dute” izenekoak, herritarrek zuzenean nahi dutena galdetu edo iradoki diezaieten. Bestalde, aipatutako web orrian bertan iradokizunak egiteko postontzi bat dago eta “Egoitza elektronikoa” izeneko atala, edozein izapide mota egiteko.

Horrekin guztiarekin hau lortu nahi da: herritarrek udaleko informazioaren berri izatea etxetik mugitu gabe; alegia, herritarrek “Udala etxean izatea”.

Azken finean, herritarrak administrazioarengandik ahalik eta hurbilen sentitzea nahi dugu.

EGOITZA ELEKTRONIKOA

INSTANTZIA EREDUAK

ZIURTAGIRI EDO BIKOIZTUEN ESKABIDEA