Ingurumeneko boluntarioak

INGURUMENEKO BOLUNTARIOAK

Udalaren kezketariko bat da ingurumena zaintzea eta hobetzea. Boluntarioen programa, Elia eta Egulbatiko naturguneak hobetzekoa, helburu horren barnean dago, eta, aldi berean, auzokideei aukera eskaintzen die ingurunea zaintzeko lanetan parte hartzeko.
Xedea da Eliako Paisaia Babestuan eta Egulbatik jarduketak gauzatzea, betiere hango planean badaude eta prestakuntzarik gabeko jendeak egiteko modukoak badira.

BOLUNTARIOEN PROGRAMA

Eguesibarko Udaleko Boluntarioen Programaren helburua da boluntario sare egonkorra bultzatzea, Elia eta Egulbatiko naturguneak kudeatzeko planetan jasotzen diren jarduketak egiteko. Betiere kontuan hartzen da prestakuntzarik gabeko pertsonek egiteko moduko lanak hautatzen direla.
Horren bidez, hainbat balio transmititzen zaizkie auzokideei: ingurumenarekiko kezka, Eguesibarko natur balioak, eta gune horiek zaintzeko ardura bultzatzea.

Hona hemen Boluntarioen Programaren helburu zehatzak:

    • • Ibarreko naturguneen ingurumen balioen gaineko ardura bultzatzea.
    • • Herritarren parte-hartzea bultzatzea, naturguneak zaintzeko eta hobetzeko.
    • • Ibarreko naturguneak, Elia eta Egulbati, zaintzea eta hobetzea.

Boluntarioak Eguesibarko naturguneetan aritzen dira soilik, hau da, Eliako Kontzejuan eta Egulbatiko jaurerrian.

Ingurumeneko boluntario aritzeko oinarriak