Hiri baratze ekologikoak

Hiri baratze ekologikoak

saskia ARAUAK
PRESTAKUNTZA

Aurkezpena

Sarriguren benetako ekohiri bat bihur dadin hainbat urrats egin behar dira oraindik ere. Bada, hain zuzen ere, xede hori oinarri hartuta sortu da ekimen hau; alegia, ekohiriaren alde egiteko eta aldi berean gure ibarrean ekimen berritzaile bat abiatzeko asmoz.

Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko bi premisa hauetatik abiatuko gara:

  1. Produktu ekologikoen kontsumoa sustatzea da proiektu honen lehendabiziko helburua. Herritarrak euren kabuz ekiten has daitezen animatu nahi ditugu, euren baratze ekologiko propioak landuz. Jarduera honen bidez, gainera, ingurumen hezkuntza eta ingurumenarekiko errespetua ere jorratuko dugu.
  2. Jarduera hau interes jakin batzuk dituzten pertsonen elkargune bihurtzea da proiektuaren bigarren helburua; zehazki, baratzezaintzarekiko eta ingurua errespetatzen duten ekintzen dinamizazioarekiko interesa adierazten duten pertsonena.
Baratze ekologikoaFormula honen aldeko apustua egin dugu, sinetsita baikaude ekohiri bat izanik garrantzitsua dela beste herri batzuentzako eredu gisa jardutea. Eta hain zuzen ere, ekimen honen bidez ingurumen hezkuntza eta pedagogia lantzen dugu, batetik, eta bestetik, ingurumenarekiko praktika onak sustatzen ditugu.

Lursailen kontrol ekologikoa bermatze aldera, Udalak aldian-aldian ausazko kontrolak egingo ditu baratzeetan.

Ezinbestekoa izango da erabiltzaile guztiek egun bateko ikastaroa egitea baratzezaintza ekologikoaren nondik norakoak ezagutzeko. Aurrerago, jarduera garatuz doan heinean sortzen diren bestelako alderdiei buruzkoak ere egitea espero dugu.

Oinarri arautzaileak

Baratzeak esleitzen dira Udalbatzak onartutako oinarri arautzaile batzuen arabera. Oinarri arautzaile horiek, hain zuzen, behean aipatzen den loturan kontsultatu ahal dira, eta bai haien erabilera erregelamenduan ere.

Adierazitako alderdien artean, esleipendunak Sarrigurengo herritarrak izango dira, barnean hartuta Erripagaña eta Gorraitz, zozketa egin aurretik, hilabete lehenago erroldatuta daudenak. Eskaera bakarra onartuko da errolda orri bakoitzeko (etxebizitza berean erroldatutako pertsonak).

Oinarri horiek eskeren puntu kopuruak ere adierazten dituzte, baliabide ekonomiko gutxien duten pertsonek elikagai osasungarriak eta kalitatekoak izan ditzaten eskura. Lursailak baremoaren bidez banatuko dira. Puntu kopuruak emateko, irizpide hauek hartuko dira aintzat:

  1. Errenta mailaren arabera, gehienez ere 70 puntu.
  2. 10 puntu, familia-nukleoko kide bat edo gehiago langabezian badago edo badaude.
  3. 20 puntu, familia-nukleoko kide bat edo gehiago iraupen luzeko langabezian badago edo badaude (urtebete baino gehiago).

Errentaren baremoaren puntu kopuruak hauek izango dira, eta per capita errentaren arabera emango dira, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren barnean hobarietarako aplikatzen den moduan:

PCEa: 15.000 eta 20.000 euro artean (10 puntu)

PCEa: 7.500 eta 14.999 euro artean (30 puntu)

PCEa: 5.000 eta 7.499 euro artean (50 puntu)

PCEa: 5.000 eurotik beherakoa (70 puntu)

70 puntu edo gehiago dituzten pertsonek lursail bat izango dute esleituta behin-behinean. 80 eskaera baino gehiago badaude, zozketa egingo da haien artean. Ez badira betetzen 80 lursailak, gainerakoak zozkatu egingo dira 70eko puntu kopurura iritsi ez diren eskaeren artean. Udalak adierazten du 70 puntuen kopurua esleipen mota bat eta bestea bereizten dituen marra dela, baina puntu kopuruak ez duela inola ere esleipenaren hurrenkera markatuko, baizik eta zozketak.

Lursailaren kostua

Herritarrentzat diren lursailek hilean 10 euroko kanona izango dute. Nolanahi ere, errentaren arabera, deskontu baliokideak aplikatuko zaizkio tarifa horri, Eguesibarko Udalaren gainerako deialdietan bezala.

PCEa: 15.000 eta 20.000 euro artean (tarifaren %85)

PCEa: 7.500 eta 14.999 euro artean (tarifaren %75)

PCEa: 5.000 eta 7.499 euro artean (tarifaren %60)

PCEa: 5.000 eurotik beherakoa (tarifaren %50)

Kanon horren barnean daude ureztatzeko uraren gastuak. Urasken bidez egingo da ureztatze hori.

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK 10 BARATZE KUDEATUKO DITU

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 10 baratze kudeatuko ditu, lanbideko, prestakuntzako eta heziketako programak aplikatu ahal izateko.

Baratzeen azpiegiturak

Sarrigurengo hiri baratze ekologikoek eraikin erabileraniztun bat izango dute, 150 metro ingurukoa2. Bi modulutan bereizita egongo da eta bioeraikuntzaren irizpideen arabera eraikita. Modulu bat aldageletarako izango da, eta bertan erabiltzaile bakoitzak bere armairua izango du laneko tresnak eta arropak gordetzeko.

Beste moduluan, erabiltzaileen arretarako bulegoa egongo da, aholkularitzarako, eta gela handiago bat, ikastaroak, hitzaldiak eta tailerrak egiteko.

Emakume eta gizonentzako komun bereiziak egongo dira.

Proiektua eta obren zuzendaritza esleituta eta ia-ia amaituta daude, eta espero da azaroan lanak esleitzeko prozesua egitea. Lanak 2015eko otsailerako gauzatuta egotea espero da eta erabiltzaileak erabiltzen hasi ahal izatea.

Era berean, 2015ean mintegi bat egingo da (hori ere bioeraikuntzaren irizpideen arabera), Lorategietako Zerbitzuak erabiltzeko. Bioeraikuntzako tailer baten bidez egingo da, hain zuzen.

Baratzeen esparruaren barnean, mahaiak eta bankuak kokatuko dira, aisiarako.