Auzo konpostajea

Compostaje comunitario

compostero p. viejo (1,04MB)AUZO KONPOSTAREN ARRAKASTA SARRIGURENEN

2012ko azaroan Eguesibarko Udalak, Iruñerriko Mankomunitatearekin lankidetzan, auzo konposta egiteko kanpaina jarri zuen martxan Sarrigurenen.

Hasiera batean, konpostatzeko 4 gune jarri ziren, eta haietako bakoitzean 800 litroko edukiontzi bana. Baina ordutik hona 100 familiak baino gehiagok eman dute izena herria garbiagoa eta iraunkorragoa bihurtzearen aldeko ekimen honetan, eta jada 2013ko martxorako, konposta egiteko guneetako 800 litroko 3 edukiontzi ia erabat beteta zeuden.

Hori dela eta, konposta egiteko ontzien edukiera handitu beharra ikusi zen, eta, hala, apirilean, 800 litroko edukiontzi gehienak kendu eta horien ordez 1050 litrokoak jarri ziren.

Beraz, esan dezakegu Sarrigurengo familiei esker esperientzia arrakastatsua izaten ari dela. Izan ere, egunero-egunero materia organikoa bereizi eta auzo konposta egiteko guneetara eramateko duten konpromiso horrek egiten du posible hondakinak murriztea eta sorburutik bereiztea. Horregatik, familia horiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta era berean, jakinarazi nahi diegu konpostatze prozesua ongi burutzen ari dela: nahasketak konposizio egokia du eta konposta egiteko behar den tenperatura altua lortzen du. Bi hilabeteko epean gune hauetan egindako lehenengo konposta familia horien artean banatzen hasteko moduan egongo dela espero dugu.

Ezin ahaz dezakegu familia bakoitzak urtean 250 kilo hondakin organiko inguru sortzen dituela. Bada, ekimen honen bidez, hondakin horien 25 Tm aprobetxatzen ari gara Sarrigurenen bertan, eta, gainera, hondakin horietatik produktu ekologiko bat sortzen ari gara. Horrexegatik, konposta egiteko gune horiek erabiltzen segi dezazuen animatzen zaituztegu; eta oraindik egiten ez duzuen horiei, berriz, proiektu honekin bat egitera deitzen zaituztegu.

Alabaina, honezkero ohartuko zineten fruta-eulia edo ozpin-eulia izugarri ugaldu dela gune jakin batzuetan bereziki. Egia da euli horrek ez duela inolako kalterik eragiten; are gehiago, ingurumen baldintza arruntetan ohikoa da intsektu mota hau konpost ontzietan ikustea, hondakin organiko freskoek erakarrita. Azken hilabeteotan, ordea, fenomeno hau areagotu egin da, euriteen eta tenperatura epelen ondorioz. Arazo txiki honi modu eraginkorrean aurre egiteko nahikoa da sukaldeko hondakin organikoak material egituratzailearekin estaltzea (inauste hondakin birrinduei esaten zaie material egituratzailea, eta kutxa grisetan gorde ohi da). Lorezaintza zerbitzua arduratzen da aldian-aldian lan hori egiteaz, baina plubiometriaren ondorioz frakzio hori segituan umeltzen da. Euri gutxiagoko eta epeltasun handiagoko sasoiak etorri ahala, arazo horrek behera egingo du modu naturalean ziur aski. Esan bezala, intsektu honek inolako kalterik eragiten ez badu ere haren ugalketak enbarazu handiak sortzen dituenez, euli honen presentzia murrizteko beharrezko neurriak hartzen ari gara. Horregatik, une honetan konpostatze guneetako erabiltzaileen kontzientzia ekologikoa are gehiago eskertu nahi dugu, baita momentu jakin batzuetan fenomeno honen eragina jasan dutenena ere.

Era berean, gogorarazi nahi dizuegu poltsa konpostagarriak eskura dituzuela Eguesibarko Udalean (Garajonai kalea, 1). Edozein zalantza edo galdera izanez gero, zuen herrian konpostaz arduratzen den pertsonarengana jo dezakezue edo Iruñerriko Mankomunitatearenagana.

Bestalde, honen bitartez, jakinarazi nahi dizuegu dagoeneko martxan dela etxeko konposta egiteko zortzigarren kanpaina, eta bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Ondoko baldintzak betetzen dituzten Eguesibarko biztanleek izena eman dezakete bertan: ohiko etxebizitza izanik 50 m2-ko lorategia dutenek. Izena emateko jo www.mcp.es webgunera edo deitu 948 42 32 42 telefono zenbakira, eta etxean konposta egiteko materialak emango dizkizuete.

EGUESIBARKO UDALA

Nota prensa SARRIGUREN AMPLIA CON DOS NUEVAS ZONAS EL COMPOSTAJE COMUNITARIO (31,9 kb)

mapa 2 nuevas zonas (750 kb)

Mikel Etxarte Azkarate (Ingurumen Saileko zinegotzi ordezkaria)

Juantxo Yoldi (Lorezaintza Zerbitzuko Teknikari arduraduna)