Ingurumena

Aurkezpena


Udalaren arlo honetan, ingurumenarekin zerikusia duten eta Eguesibarri dagozkion kontu guztiak kudeatzen dira.

Arlo honetan bultzatzen diren ekintzek eta/edo proiektuek ibarreko ingurumen kalitatea hobetzea dute helburu, hauen bidez:

  • - Kontzientzia harrarazteko eta ingurumen heziketako ekintzak.
  • - Paisaia naturala babestea eta hobetzea sustatzea.
  • - Basoen kudeaketarako tresnak ezartzea.
  • - Biodibertsitatearen aldeko proiektuak bultzatzea.
  • - Hiriko ingurumena hobetzean lan egitea.

Arlo honen barnean, Lorategietako Zerbitzua dago. Zerbitzu hori, hain zuzen, ingurumenarekiko errespetuzkoak diren tekniken eta prozesuen bidez, ibarreko hiriko eta aldirietako berdegune guztiak hobetzeaz arduratzen da, herritarrek gozatzeko modua izan dezaten eta haien bizi-kalitatea hobetu dadin.

Era berean, ibarreko landa eta natura guneetan ESP-Ingurumeneko taldeak gauzatzen dituen ingurumen jarduketak antolatu eta koordinatzen dira arlo honetan.

Halaber, Eguesibarko Ibilbideen Sarearen barnean sartuta dauden bideetan eta bidexketan mantentze-lanak egiteaz arduratzen da. Ibilbideen sare horrek aukera ematen du udal lurralde osoan ibiltzeko oinez, bizikletaz edo zaldiz eta, horrenbestez, txoko guztiak ezagutzeko.

HARREMANAK

Arduraduna: Juantxo Yoldi Jiménez

Telefonoa: 948 33 32 12

Helbidea: Eguesibarko industrialdea, Kale Nagusia, 22

Helbide elektronikoa: jyoldi@egues.es

metxarte@egues.es

Ingurumen arloko teknikaria

Juantxo Yoldi Jiménez

Ingurumeneko zinegotzia

Mikel Etxarte Azkarate