Genero Berdintasuna

Aurkezpena


Genero Berdintasun Alorra Emakume eta Genero Berdintasunerako Zinegotzigoaren barnean dago. Genero berdintasun teknikariak bertan lan egiten du, eta Nafarroako Gobernuak hura kontratatzeko diru-laguntza ematen du, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez. Alorraren eginkizunak hauexek dira:

  • Eguesibarko berdintasunerako udal politikak bultzatzea, kudeatzea eta ebaluatzea.
  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean gizartea sentsibilizatzea: udala, herritarrak, elkarteak eta eragileak. Berdintasunaren gaineko informazioa eta aholkuak ematea Udalaren barnean (Udaleko langileak) eta kanpoan (herritarrak, elkarteak eta taldeak).

NOLA LANTZEN DUGU GAIA?

  • Alde batetik, “barrura begira” egiten dugu lan, Udalaren barnean berdintasunaren alde jardunez, Udala berdintasunaren eredu izan dadin.
  • Bestalde, “kanpora begira” egiten dugu lan, Eguesibarren berdintasunaren alde jardunez.

ESKU-HARTZE ARLOAK:

  1. Toki gobernantza eta genero-zeharkakotasuna
  2. Emakumeen aurkako indarkeria
  3. Zaintza, erantzukizun partekatua eta eginkizunak bateratzea
  4. Emakumeak ahalduntzea, parte-hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa
Emakume eta Genero Berdintasuneko zinegotzi ordezkaria:
Joseba Orduña Navarro.
Genero berdintasun teknikaria:
Jaione Iraola Rozas.

HARREMANETARAKO:

Telefonoa: 948 33 16 11
E-posta: igualdadberdintasuna
@egues.es

Helbidea:
Eguesibarko Udala
Garajonay, 1
31621 SARRIGUREN