Familian Euskara Transmititzeko Programa

Familian Euskara Transmititzeko Programa

ERA plataforma

Iragarkia 18x5-001

Nafarroako toki-entitateetako 28 euskara zerbitzuek sortu dute era.eus webgunea euskaraz ikasten duten haurren gurasoei laguntza eta baliabideak eskaintzeko eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko. Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte, baina euskarak gizartean duen presentzia desorekatua kontuan hartuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da, esaterako, etxean, kultur jardueretan edo eskolaz kanpoko jardueretan.

ERA plataforma web

Bestalde, Eguesibarko Euskara Zerbitzuak hiru programa bultzatzen ditu familian euskara transmititzeko:

  • 1. Duzun onena: gida horren helburua da gurasoei hainbat informazio eta aholku ematea familian euskara barneratzeko eta transmititzeko.Esteka
  • 2. Jolastuko gara?: urtebetetik gorako haurrak dituzten familiendako eskuliburua da. Haurraren garapenean eta euskara barneratzean jolasak duen garrantzia nabarmentzen du. Jarraibide batzuk ematen dizkie gurasoei haurtzaroan jolasa nola erabili behar den jakin dezaten.Esteka
  • 3. Bakoitzari berea: seme-alabak euskaraz eskolatu dituzten gurasoendako egina da. Liburuxkak hainbat gomendio jasotzen ditu familian euskara nola erabili behar den jakiteko. Era berean, euskara berezko komunikazio tresna gisa barneratzeko, haurra nola motibatu behar dugun azaltzen du.
    Xaldun Kortin liburua-CD-DVD erabiltzea gomendatzen da. Nafarroako euskarazko ondaretik hartutako kanta eta jolas bilduma da hura, formatu atsegin eta praktikoan inprimatua eta grabatua.Esteka

Gurasoendako prestakuntza

Familian euskararen transmisioa bultzatzeko programaren barnean Euskara Zerbitzuak hainbat gairi buruzko jarduerak eta hitzaldiak antolatzen ditu:

Gurasonedako hitzaldien datak zenbait tokitan iragartzen dira aldez aurretik: Udal webgunean, ClikcEguesibar plataforman, ikastetxe publikoan, gizarte sareetan eta karteletan.

Euskarazko produktuen katalogoa haur eta gazteendako

katalogoa_faldoia

Katalogoa urtero argitaratzen da, eta euskarazko kultur produktuak jasotzen ditu haur eta gazteendako (0 eta 16 urte bitartekoak). musika, filmak, informatika, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailuak eta gurasoendako materialak.

Hezkuntza alorrean euskarazko kultur produktuek aukera anitz eskaintzen dituzte haurrek eta gazteek euskara hobeki ikasi eta erabil dezaten eta familian komunikaziorako tresna izan dadin.

Euskarazko Produktuen Katalogoaren webgunea

2018ko udalekuak

Laster iritsiko dira udako oporrak eta hilabete horietan planak egiteko garaia da. Uda, sasoi aproposa da, gainera, kalean jostatzeko eta aisialdiaz gozatzeko, antolatutako jarduera eskaintza zabala baitago. Aukeratzerakoan kontuan hartu behar da umeek udan 9 aste inguru pasatzen dituztela eskolatik kanpo, eta askok euskararekin kontaktu gutxiago izanen dutela, alegia, opor garaian hainbat familiek aukera gutxiago edo batere ez dutela euskaraz aritzeko. Informazio guztia eskura jarri dute Nafarroako hainbat toki entitatetako Euskara Zerbitzuek, honako bi foiletoetan: Lehen Hezkuntza (1 or. 2 or.) eta Bigarren Hezkuntza (1. or. 2. or.)

Poster LH-1 LH_EXT_POSTER
Poster DBH-1 DBH_EXT_POSTER

Baratze Baserri Eskola www.baratze.com
Baztan Bidasoa Turismoa www.euskarazblaiudalekuak.com
Bertsozale Elkartea www.bertsozale.eus
BKZ www.navarraaventura.com
DINDAIA www.dindaia.eus
Euskal Udalekuak www.udalekuak.eus
Ikastolen Elkartea www.aisialdia.eus
Irrisarri Land www.irrisarriland.es/
Sastarrain www.sastarrain.com
Txatxilipurdi Elkartea www.txatxilipurdi.com
Txiribuelta Elkartea www.txiribuelta.org
Urtxintxa www.urtxintxa.eus
AEK www.aek.eus

D eredua sustatzeko kanpaina

D ereduan ikasleak euskara, gaztelania eta ingelesa ikasten dituenez, hiru hizkuntza horiek aukera paregabea emanen diote lan, kultura eta bizikidetzaren alorretan. Era berean, D ereduak aspaldiko ibilbidea du egina, eta eskarmentu horrek erabateko bermea ematen dio pedagogia eta hezkuntza alorretan.

D eredua bideoa

Eskuorria

CARTELMODELODB

“Joakin Lizarraga Elkanokoa” Narrazio Laburren lehiaketa 2017

Joakin Lizarraga Saria 2017 kartela

Joakin Lizarraga Saria 2017 oinarriak

2017ko sariak

3 maila 1 saria Ainara Tejera Oroz

3 maila 2 saria Marco Casali Jauregi

4 maila 1 saria Ibai Garrido Muñoz

4 maila 2 saria Aler Díez Bonillo

5 maila 1 saria Aroa Mina Rodriguez

5 maila 2 saria Alexandra Pempko Runtov

6 maila 1 saria Jone Paz Iribarren

6 maila 2 saria Julen Riu Estremad