Helduak euskalduntzea

Helduak euskalduntzea

Euskara ikasteko bekak

Eguesibarko Udalak diru-laguntzen deialdi bat argitaratu du 2016/2017 ikasturtean euskara ikasten duten helduendako. Deialdia Ibarrean erroldaturik dauden auzokideendako egin da.
2016eko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra arte eginiko ikasketei lagunduko zaie diruz. Bestalde, eskabideak 2017ko irailaren 1etik 29a arteraino aurkeztu beharko dira.

Deialdiaren oinarriak:Esteka (Tamaina 93kb)
Eskabidearen inprimakia: Eskabidea (Tamaina 33kb)

Helduak euskalduntzeko kanpaina

Urtero berariazko kanpaina bat egiten da helduek euskara ikas dezaten. Euskaltegi publikoek eta pribatuek eskaintza zabala egiten dute: ikasgelako ohiko eskolak eta autoikaskuntza modalitatea, helduen beharretara eta ordutegietara egokiturik.

Era berean, Sarriguren IPko Guraso Elkarteak gurasoendako eskolak antolatzen ditu.

Matrikulazio kanpaina 2016/17:

Bideoa: !Disfruta en el euskaltegi! Gozatu euskara!

BANNER INFO-1

Euskara ikasteko laguntzak ematen dituzten Udalak:  Diru-laguntzak 2017

Banner txikia 1

Mintzakide programa

Mintzakide 2004an sortu zen, euskaldun guztiei mintzatzeko aukera eman nahirik. Iruñerrian eta Tafallan ezarri da.

Mintzakide programan talde txikiak sortzen dira, eta astean behin elkartzen dira euskaraz egiteko. Talde bakoitzean 5 edo 6 lagun egoten dira, eta horietariko bat edo bi euskaraz mintzatzen dira modu naturalean, eta beste 3 edo 4en asmoa da, berriz, mintzamena hobetzea.

Matrikulatze epea urriaren erdialdera arteraino egoten da irekita.

Matrikula

Elaide (gizarte sarea)

ZER DA?
Elaide sare soziala da. Kalean eta Interneten euskal hiztun asko dabiltza zaletasunak eta interesak partekatzen, jendea ezagutzen, eguneko gaiak komentatzen, planak egiten, euskara ikasten… Pertsona horientzako bilgunea da Elaide, eta euskara ikasten ari direnen bidelaguna.

ZER ESKAINTZEN DU?
Hitz egiteko eta harremanetarako tokia; planak egiteko agenda; parte-hartzaileen artean edozein gairi buruz kontsultak egiteko lekua; denbora librerako baliabideak; euskarari buruzko galderetarako gunea; euskara lantzeko atariak; blogak elkarrekin egiteko orriak; eta norberaren proiektuak proposatzeko lekua.

ZER EGIN DEZAKEZU?
Hitz egin, hartu eta eman, proposatu… Nahi duzuna. Sare sozial honetan denok daukagu zer eman eta zer jaso, eta trukearen bidez eta auzolanean handitu nahi genuke, sarean eta plazan.

Ikasteko baliabideak

PDF esteka (Ikasbil, EH Irratia, EITB, Euskal Jakintza, egutegiak, Euskalbar, gramatika, Euskaltzaindiaren arauak…)