Musika eskola

Aurkezpena


Eguesibarko Udalaren Musika Eskola Olatzen dago, eta Eguesibarko Udalak 2000. urtean sortutako musika heziketarako gune bat da. Zehazki, hiru urtetik aurrerako haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat da.
Udalaren Musika Eskola eskola publiko eta kalitatekoa da, eta musika heziketa integralean oinarritutako proiektu pedagogikoa eskaintzen du. Ikasleei prestakuntza onena eta musika jarduera profesionala edo amateurra izateko beharrezkoak diren gaitasunak ematen dizkie.

Espezialitateak:

  • – Musikaren hastapenak (3 eta 6 urte artekoentzat).
  • – Musika-hizkuntza
  • – Pianoa
  • – Gitarra klasikoa
  • – Gitarra elektrikoa
  • – Biolina
  • – Biolontxeloa
  • – Zeharkako txirula
  • – Saxofoia
  • – Korua
  • – Kantua
  • – Perkusioa
  • – Orkestra
  • – Harmonia
  • – Akordeoia
  • – Klarinetea
  • – Tronboia
  • – Inprobisazioa
  • – Musika-estiloak
  • – Tronpeta

HARREMANETARAKO

Helbidea: Olazko Parkea kalea, 31620 PK, Olatz (NAFARROA)
Telefonoa: 948 33 79 76
Faxa: 948 33 78 36
Helbide elektronikoa:
escuelamusica@egues.es
Sare sozialak:
FACEBOOK

Kalitateko irakaskuntza eta irakasleak

  • – Goi mailako tituluak dituzten irakasleak, musikaren eta pedagogiaren arloetan prestakuntza zabala dutenak.
  • – Bakarkako eskolak eta talde txikiak.
  • – Heziketako edukien plangintza zehatza.
  • – Metodologiak egokitzea ikasleen adin desberdinetara.
  • – Musika heziketa integral edo osoa, esperientzia eszenikoak bultzatuta ikasketetako lehen pausoetatik bertatik.
  • – Eskolaren beraren material didaktikoak sortzea: partiturak, CDak, etab..
  • – Irakasleek ikerketa eta heziketa berrikuntzako lan handia egiten dute.
  • – Arretazko antolaketa akademikoa.
  • – Musikari eta pedagogiari aplikatutako teknologia berriak erabiltzea.

Abangoardiako instalazioak

    • – Musika heziketarako berariaz sortutako eraikina, ongi aztertua, eta xehetasun guztiak dituena alderdi funtzionalari, estetikoari eta arkitektonikoari dagokionez.
    • – Ikasgelen isolamendu akustikoa ezin hobea da.
    • – Ikasgelak zabalak eta argitsuak dira: 30 metro koadro pianoko ikasgeletarako, 20 metro koadro musika-tresnak lantzeko gainerako ikasgeletarako, 45 metro koadro musika-hizkuntza, musikaren hastapen eta harmoniako ikasgeletarako. etc.
    • – Gela osagarriak: probasaioetarako gela, konposizio eta sorkuntza gela, grabazio estudioa, bileretarako gela, bulegoak, administrazio gunea, atarte zabala eta argitsua, etab..
    • – Barneko patio beiraztatua. Eraikinari giro nasaia ematen dio, eta atarteari eta korridoreei, argitasun handia.

  • – Teknologia berriak aplikatzea (aplikazio ugari dituen ordenagailua, bai komunikaziokoak, bai berariaz musikakoak direnak ere, soinu tresneria, grabazio tresneria, etab.).