Kultur ekintza

Kultur ekintza

Kultur ekintzen alorrean Ibarreko programak eta jarduerak koordinatzen dira, honako hauen bidez:

  • Ikastaroak: hizkuntzak ikasteko eta gizarte eta kultur ikastaroak, haur eta helduendako. Iraupenari dagokionez, urteko ikastaroak edo tailer azkarrak izaten ahal dira.
  • Arte eszenikoen egitarauak: antzerki zikloa, ipuin-kontalariak, dantza lehiaketa, musika kontzertuak, etab.
  • Udako zinema zikloa: uztailean eta abuztuan egiten da Ibarreko herrietan.
  • Herrietako festen koordinazioa: alorrak zuzenki koordinatzen ditu Gorraitz eta Sarrigurengo festak, betiere hango parte-hartzaileekin batera. Era berean, diruz laguntzen zaie kontzejuek antolatzen dituzten festei.
  • Garaiko kanpainak: Eguberriak, Ingurumen Astea, Liburuaren Astea, Halloween, etab.
  • Erakusketak eta hitzaldiak.
  • Azokak.
  • Asoziazioek eta taldeek bultzatutako ekitaldiendako laguntza.
  • Diru-laguntzak bideratzea.