Liburutegiaren zerbitzuak

Liburutegiaren zerbitzuak

    • - Liburutegian kontsultatzeko eta maileguz emateko liburu bilduma
    • - Maileguz emateko DVD eta CD bilduma
    • - Wi-fi eremua
    • - Irakurketa gela
    • - Liburutegian irakurtzeko eta maileguz emateko liburu bilduma
    • - Karneta eskatzea:

Irakurle txartela nahitaezko dokumentua da liburutegiaren zerbitzuak erabili ahal izateko. Doakoa da, eta hura eskatzeko karnet tamainako bi argazki eta dokumentu ofizial bat (NAN, pasaportea, etab.) aurkeztu behar dira. Liburutegian berean inprimaki bat bete behar da, eskatzailearen izen-abizenak, jaiotze data, helbidea eta telefonoa idaztekoa. 24 orduko epean hartzen ahal da txartela.

    • - Mailegu politika:

Mailegu zerbitzua erabili ahal izateko irakurle txartela aurkeztu behar da
Gehienez eta aldi berean 7 dokumentu hartzen ahal dira maileguz. Dokumentuak honela emanen dira:
-3 liburu 21 eguneko epean, eta denboraldi berean 2 aldiz berritzen ahalko dira gehienez, baldin eta beste erabiltzaile batek eskatu ez baditu.
-2 aldizkari (sekula ez azken alea) 7 eguneko epean. 2 aldiz berritzen ahalko dira gehienez, baldin eta beste erabiltzaile batek eskatu ez baditu.
-2 bideo, CD-ROM, DVD, CD, etab., 7 eguneko epean.