Kide anitzeko organoak

Kide anitzeko organoak


Udalaren erabaki politiko asko kide anitzeko organoetan hartzen dira.

Osoko Bilkura goreneko organoa da. 17 hautetsik osaturik, hilean behin elkartzen da, hilaren lehenbiziko astearte baliodunean, alegia. Hona hemen kide anitzeko beste organo batzuk: Gobernu Batzarra, Bozeramaileen Batzarra eta Informazio Batzordeak

Gobernu Batzarrak alkateari dagokion zuzendaritza politikoan laguntzen du, eta hark ordeztu dituen eginkizun betearazle eta administratiboetan aritzen da. Alkateak eta 5 zinegotzik osaturik, hamabostean behin biltzen da.

Sei udal taldeetako bozeramaileek osatzen dute Bozeramaileen Batzarra. Aholkuak ematekoa da, eta alkateak zuzendurik elkartzen da.

Azkenik, Informazio Batzordeak ebazteko eskumenik gabeko organoak dira, eta haien eginkizuna da Osoko Bilkuran ebatzi behar diren gaiak aztertzea, informatzea edo horien gaineko aholkuak ematea.

Bukatzeko, eta Eguesibarko udal politikan izan duen garrantzia kontutan hartuta, atal berria gehitu dugu non 2011-2017ko legealdiko Ikerketa Batzordearen akta guztiak daude eskuragarri.