Indarreko deialdiak

200. ALDIZKARIA – 2018ko urriaren 16a

Deialdia, Gazteriako teknikari lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko izangaien zerrendak osatzekoa

Deialdi honen helburua da Gazteriako teknikari lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzea, Eguesibarko Udalean sortzen diren beharrak aldi baterako betetzeko.

Lanpostuaren ordainsaria B mailakoaren baliokidea izanen da, %15eko lanpostuko osagarriarekin (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan eta indarrean dagoen araudian ezarritakoen gainekoa) eta lanaldiaren proportzioan.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau iragartzen duen aipamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdiaren eta haren oinarrien testu osoa eskura egonen da udal web-orrian (www.valledeegues.com/eu/inicio/), baita Eguesibarko Udaleko Herritarrei Arreta egiteko Bulegoan ere (Garajonay kalea 1, Sarriguren, Eguesibar).

Bases de la convocatoria (Tamaño 130kb)

A N E X O I (Tamaño 20 kb)

El plazo termina el día 5 de noviembre a las 14:30 horas