UDALAREN OSOKO BILKURA

Hauteskunde Araubide Orokorra arautzen duen Lege Organikoaren 179.1 artikuluarekin bat, eta 20.000 biztanletik gorako udalerriei dagokien bezala, Eguesibarko Udalaren Osoko Bilkurak 21 zinegotzi ditu, alkatea barne. Alkatea bilkurako burua da.

Hilean behin biltzen da bilkura arruntean, baina osoko bilkura bereziak eta osoko bilkura berezi premiazkoak ere egin ditzake.

Udalaren gobernu-organo guztiak fiskalizatu eta kontrolatu behar ditu, eta era berean, udal taldeek beren mozioak aurkezteko lekua da. Bestelako eginkizunak ere baditu, hala nola gobernu-taldeak aurkezten dituen aurrekontuak onestea, udal zerbitzuen kudeaketa finkatzea, etab.