ALKATETZAREN BERRIAK

Ongi etorri Udalaren webgune berrira, arras ezberdina eta garai berriotara egokitua, arinagoa, irisgarriagoa, biziagoa eta eraginkorragoa. Udalerrian diren albiste guztien berri emateko tresna izatea nahi dugu, eta lanabes egokia, halaber, administrazio modernoagoa eta gardenagoa egiteko, herritarrengandik hurbilagokoa.

Inbertsio garrantzitsuak ditugu abian, hala nola Kultur Etxea, kiroldegi publiko berria, haur eskola berria edota mugikortasunaren hobekuntza etengabea, bidegorrien bitartez. Erronkak ere ez dira gutxi; adibidez, ibarraren garapena, turismoa, tokiko merkataritza, Kontzejuen balioa, etab.

Gauzak gero eta hobe egin nahi dugu egunetik egunera, zurekin batera. Hori dela eta, alkatea naizen aldetik, eta zinegotzigo guztien nahiz Udalean ari garen guztion izenean, webgune honetan nabigatzera gonbidatu nahi zaitut, herritar guztiendako zabalik baitago.

AGENDA PUBLIKOA

Alkateak erantzuten du

Alkateari galdera zehatzik egin nahi badiozu, bete galdetegi hau. Zure galdera eta horri emandako erantzuna orrialde honetan argitaratuko dira.
Alkateak eskertu nahi ditu herritarrek atal honetan egindako ekarpen guztiak.