INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEA, EGUESEKO KONTZEJUKO JAIETAN

INDARKERIA SEXISTARIK GABEKO GUNEA, EGUESEKO KONTZEJUKO JAIETAN

Indarkeria sexistarik gabeko gunea Egueseko Kontzejuko jaietan jarriko dugu, larunbatean, ekainaren 16an, 18:00etatik 21:00etara.   Gunea 12 urtetik gorakoentzakoei zuzenduta dago. Adin txikikoek, aita, ama edo arduradun heldu batekin egon beharko dute. Informazio gunearen helburuak hauexek dira: –       Emakumeak, eta herritarrak oro har, indarkeri sexistaren gaiaz kontzientziatzea. –       Emakumeek jaietan indarkeri sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi
irakurri gehiago

EGUESIBARKO JAIETAKO ERASO SEXISTEN AURREKO KOORDINAZIO MAHAIA OSATU DA

EGUESIBARKO JAIETAKO ERASO SEXISTEN AURREKO KOORDINAZIO MAHAIA OSATU DA

Eguesibarko Udalbatzak, Jaietako Eguesibarko eraso sexisten aurreko Koordinazio Mahaia sortzea onartu du 2018ko ekainaren 5eko Osoko Bilkuran. Honen helburu nagusia da jaietan egon litezkeen indarkeria sexista egoerei erantzun bateratua eta koordinatua ematea, gizartearen inplikazioa eta laguntza izanik. Horrekin batera, helburua da gizartearen kontzientziazioa handitzea, emakumeenganako indarkeriak orokorrean gaitzesteko, jaietan eta bestelako ospakizunetan ematen diren eraso
irakurri gehiago

Eguesibarko Udalak Sarrigurengo Felix Garrido eta Lizarrako Ordoiz RPZko emakume eta gizonei harrera egin die

Eguesibarko Udalak Sarrigurengo Felix Garrido eta Lizarrako Ordoiz RPZko emakume eta gizonei harrera egin die

Gaur, maiatzak 31, Sarrigurengo Felix Garrido eta Lizarrako Ordoiz RPZko emakume eta gizonek Udaletxera etorri zaizkigu, egindako esku gorriko pinak eta txapak ekartzera. Esku gorriak indarkeria matxistaren kontrako aldarria irudikatzen du. Alfonso Etxeberria Goñik eta Joseba Orduña Navarrok, Alkatea eta  Emakumea eta Genero Berdintasun Zinegotzi Ordezkaria hurrenez hurren, harrera egin diete. Jarduera hau, Eguesibarko Udalak,
irakurri gehiago

“ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDE” EGUESIBARKO UDALAREN SENTIBERATZE KANPAINA 2018

“ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDE” EGUESIBARKO UDALAREN SENTIBERATZE KANPAINA 2018

Eguesibarko Udalak herritarrei zuzendutako sentiberatze kanpaina abian jarri du aurten ere, Ibarreko  jaiak direla eta. Kanpainaren helburuak: Herritarrak, eta gazteak bereziki, sentiberatzea, emakumeenganako indarkeria mota guztiak arbuiaturik, jokaera matxisten aurrean jarrera aktiboa har dezaten. Gai honetan Udalaren eta gizartearen konpromisoa zabaltzea, indarkeria gizartearen arazoa dela, eta ez pribatua, ikustarazteko. Kanpainaren jarduerak: Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NBI)
irakurri gehiago

ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDE: “ONGI PASA, PASATU GABE”

ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDE: “ONGI PASA, PASATU GABE”

16 eta 30 urte bitarteko neska-mutikoendako tailerrak. Izena emanez gero, neskek autodefentsa feministari buruzko tailerrean eta mistoan parte hartuko dute, eta mutilek, berriz, ligoteo osasungarriari buruzkoan eta mistoan. Datak eta ordutegia: Maiatzaren 25a, ostirala, 16:00etatik 20:00etara. Autodefentsa feministari buruzko tailerra neskendako. Ligoteo osasungarriari buruzko tailerra, mutilendako. Ekainaren 1a, ostirala, 16:00etatik 20:00etara. Tailer mistoa, saio bereizietan
irakurri gehiago

MAIATZAK 22, HITZALDIA: “MIKROMATXISMOAK, SEXISMO IKUSTEZINA?

MAIATZAK 22, HITZALDIA: “MIKROMATXISMOAK, SEXISMO IKUSTEZINA?

Jabi Arakama Urtiagak emana. NORENTZAT: helduentzat. NON: Oihanburu aretoan (Sarriguren) 18:00etatik 19:30era. Haurtzaindegia egonen da, 1 eta 10 urte bitarteko haurrentzat, FAZen 17:45-19:45). Behar izanez gero, 012 – 948012012ra deitu, maiatzaren 9a eta 15a bitartean. Plaza kopurua: gutxienez 4, gehienez 15. Kartela hemen

APIRILAREN 24AN, HITZALDIA: “LAS SIN SOMBRERO, LAS MUJERES OLVIDADAS DEL 27”

APIRILAREN 24AN, HITZALDIA: “LAS SIN SOMBRERO, LAS MUJERES OLVIDADAS DEL 27”

Ana Liyuk emana. NORENTZAT: helduentzat. NON: Oihanburu aretoan (Sarriguren) 18:00etatik 19:30era. Haurtzaindegia: 1 eta 10 urte bitarteko haur ibiltarientzat. Behar izanez gero deitu, 012 / 948012012ra apirilaren 10 eta 17 bitartean (zerbitzua FAZen izanen da, 17:45etatik 19:45era). Plaza kopurua: gutxienez 4, gehienez 15. Kartela HEMEN

PROGRAMA: BERDINTASUNEAN HEZTEN 2017-2018

PROGRAMA: BERDINTASUNEAN HEZTEN 2017-2018

“Educación en Igualdad / Berdintasunean Hezten 2017-2018” programaren informazio-buletina. boletina_hezkide 2018

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA: “DENBORA BIZITZA BADA, EGUNERO ZENBAT BIZI ZARA?”

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA: “DENBORA BIZITZA BADA, EGUNERO ZENBAT BIZI ZARA?”

Berdintasun Teknikarien Sarearekin koordinaturik, Eguesibarko Udalak, Nafarroako beste 18 Toki Entitaterekin batera, sentiberatze kanpaina bat abian jarri du eguna ospatzeko. Aurtengo lema “DENBORA BIZITZA BADA, EGUNERO ZENBAT BIZI ZARA?” da. Izan ere, kanpainaren helburua da sexuaren arabera lana banatzeak emakumeengan sortzen dituen ondorioak eta eraginak agerian uztea eta dimentsionatzea. 19 Toki Entitateek irudi eta lelo
irakurri gehiago

HITZALDIA, OTSAILAREN 28AN: BERDINTASUNERAKO BIDEAN… GIZONOK ZER?

HITZALDIA, OTSAILAREN 28AN: BERDINTASUNERAKO BIDEAN… GIZONOK ZER?

Otsailaren 28an, asteazkena, 18:00etatik 19:00era, FAZen (Urbasa kalea, 129, Sarriguren). Hitzaldi irekia da. Ohiko maskulinitate ereduari buruzko hausnarketa egin eta eredu horrek emakume eta gizonen arteko berdintasunari nola eragiten dion ezagutzeko interesa dutenendako. Ez da aurretik izena eman behar. Hizlaria: Jabi Arakama Urtiaga. Haurtzaindegia: Aurretik eskatu 012/948 012 012ra deituz, otsailaren 14 eta 21 bitartean
irakurri gehiago

BERDINTASUNERAKO ESKOLA: 2018KO LEHEN LAUHILEKOKO JARDUERAK

BERDINTASUNERAKO ESKOLA: 2018KO LEHEN LAUHILEKOKO JARDUERAK

IKASTAROETAN IZENA EMATEKO: 012ra deitu (948-012012) URTARRILAREN 18TIK 25ERA (biak barne) PREZIOA: DOAN Izena noiz eman, hurrenkera horri jarraikiz esleituko dira lekuak. Eguesibarren erroldatuek eta aurreko ikastaroa egin zutenek   lehentasuna izanen dute Egin beharreko lana nolakoa den kontuan harturik, parte-hartzaileak ikastaroan agertu beharko du nahitaez. Hizkuntza: gaztelania 1. IKASTAROA: NEURE BURUA ZAINTZEN: GEURE BURUA
irakurri gehiago

BERDINTASUNA IKASTEN DA. OPARITU BERDINTASUNA!

BERDINTASUNA IKASTEN DA. OPARITU BERDINTASUNA!

Eguesibarko UdalAK, ko Genero Berdintasunerako Alorrak Berdintasuna ikasten da. Oparitu berdintasuna! kanpaina abiatu du, bigarren urtez. Kanpaina, alde batetik irudia eta lema duen kartela, hainbat euskarrietan erabiliko dena, eta bestetik, jolas, jostailu eta ipuin ez sexistak aukeratzeko aholkuak ematen digun gida osatzen dute. Gida udal egoitzetan, saltoki eta etxeetan banatuko eta udal web gunean zintzilikatuko
irakurri gehiago

AZAROAK 25  IV. ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

AZAROAK 25 IV. ARGAZKI LEHIAKETAREN IRABAZLEAK

1. ARGAZKIA IRABAZLEA: Es cosa de dos Egilea : Auxiliadora Enríquez Torralba 2. ARGAZKI IRABAZLEA: El alma no tiene género. Egilea: Kiara Cabanillas Hernández

AZAROAK 25, TESTU LABURREN I. SARIKETAREN IRABAZLEA

AZAROAK 25, TESTU LABURREN I. SARIKETAREN IRABAZLEA

JUANY VILLAPLANA MERINO, “Te quiero” idazlanarengatik. irabazlea

Ordoiz eta Felix Garrido Zentruek Azaroaren 25eko kanpainan, Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, laguntza eman digute.

Ordoiz eta Felix Garrido Zentruek Azaroaren 25eko kanpainan, Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, laguntza eman digute.

Gaur, azaroaren 16an, Felix Garrido eta Ordoizeko emakume eta gizonek Udaletxera etorri zaizkigu egin dituzten esku moretxoak ekartzera. Harrera, Joseba Orduña Navarrok, Emakumea eta Genero Berdintasun Zinegotzia, eta Amaia Etxarte Iturraldek, Herritarren Parte Hartzerako Zinegotzia, egin diete. Azaroaren 25eko kanpainaren ekimen honetan, udalak 1.500 pin egin ditu. Pinak kanpainako datorren asteko jardueretan banatuko ditugu, bai
irakurri gehiago

AZARORAREN 25 EGUNERAKO BANDOA

AZARORAREN 25 EGUNERAKO BANDOA

Azaroaren 25en ondoirioz Eguesibarko Udalak onartutako Adireazpen Instituzionala duzue hemen: Handitzeko, sakatu irudian

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori dela eta,  aurten ere Egusibarko Udalak sentsibilizazio kanpaina abian jarri du  eta hainbat jarduera antolatu ditu. Jardueren egitaraua hementxe ikus dezakezu. Egitarauaren esteka “Azaroak 25” Textu laburren I Sariketaren oinarrien esteka 2017ko azaroaren 25a Eguesibar Gazte Zerbitzuko laugarren argazki lehiaketa 2017 Argazki lehiaketaren oinarriak Koktelak
irakurri gehiago

Koktelak egiteko tailerra

Koktelak egiteko tailerra

Maitasunezko harremanak eta sexualitatea landuko ditugu, koktelak egiten ditugun bitartean. koktekak egiteko tailerra

1.EGUESIBARKO GAZTEENTZAKO FILM LABURREN LEHIAKETA

1.EGUESIBARKO GAZTEENTZAKO FILM LABURREN LEHIAKETA

Eguesibarko Udalaren Gazte Zerbitzuak Film Laburren I. Lehiaketa antolatu du Ibarreko gazteendako, Gazteriaren Astea 2017ko urriaren 16tik 21era izanen baita. Lehiaketaren helburua da Ibarreko gazteei aukera ematea beren egoera eta nahiak azalaraziko dituen film labur bat egiteko. FILM LABURREN LEHIAKETAREN OINARRIAK

2017KO AZAROAREN 25A EGUESIBAR GAZTE ZERBITZUKO LAUGARREN ARGAZKI LEHIAKETA

2017KO AZAROAREN 25A EGUESIBAR GAZTE ZERBITZUKO LAUGARREN ARGAZKI LEHIAKETA

Eguesibarko Gazte Zerbitzuak, Berdintasun Zerbitzuak lagunduta 2017ko Azaroaren 25a, Genero Indarkeriaren egunaren oroitzapenezko 4. argazki lehiaketa aurkezten du. Helburua, ospakizun honekin bat egitea da, genero indarkeriaren egoera argazkien bidez erakusten. 2017 Argazki lehiaketaren oinarriak

BARATZE EKOLOGIKOEN TAILERREAN ARITUTAKO EMAKUMEEN LANA EZAGUTZEN

BARATZE EKOLOGIKOEN TAILERREAN ARITUTAKO EMAKUMEEN LANA EZAGUTZEN

Joan den ostegunean, hilaren 21ean, emakumeen ahalduntzea baratze ekologikoaren bitartez bultzatzeko antolatu den tailerraren ate irekien eguna egin genuen, Sarrigurengo udal baratzeetan. Tailerra otsailean bukatuko da, eta ostegunean martxotik hona egindako lana erakutsi ziguten. Euren bizipenetik abiatuta, baratzea modu ekologikoan lantzen ikasteaz gain, elkar ezagutzeko topagunea ere izan dela azaldu digute. Era berean, aukera izan
irakurri gehiago

BERDINTASUNERAKO ESKOLA: UDAZKENEKO IKASTAROAK 2017

BERDINTASUNERAKO ESKOLA: UDAZKENEKO IKASTAROAK 2017

IZEN-EMATEA: 012ra deituz (948-012012) Irailaren 27tik urriaren 5era (biak barne) PREZIOA: DOAN Izena noiz eman, orden horri jarraikiz esleituko dira lekuak. Eguesibarren erroldatuek lehentasuna izanen dute. “Neure burua zaintzen”: erroldatuek eta aurreko tailerra egin zutenek lehentasuna izanen dute. 1. IKASTAROA: NEURE BURUA ZAINTZEN: GEURE BURUA EZAGUTZEKO ETA SORMENERAKO GUNEA Emakumeen topagunea da, hainbat arrazoirengatik nork
irakurri gehiago

BARATZE EKOLOGIKOEN TAILERRA: ATE IREKIEN EGUNA,  IRAILAREN 21ean.

BARATZE EKOLOGIKOEN TAILERRA: ATE IREKIEN EGUNA, IRAILAREN 21ean.

Datorren ostegunean,  irailaren 21ean, ate irekien eguna ospatuko dugu emakumeei zuzendutako baratze ekologikoen tailerrean. Hitzordua Sarrigurengo udal baratzeetan izanen da, 17:00etatik  18:30era. Tailerrari  martxoan eman zioten hasiera, eta ordutik egundaino egindako lana ezagutzeko aukera izanen dugu, partaideekin merendu bat partekatuz. Kartela

ELKARRETARATZEA BIHAR, OSTEGUNA, EKAINAREN 29AN, 19.00ETAN UDALETXEAN

ELKARRETARATZEA BIHAR, OSTEGUNA, EKAINAREN 29AN, 19.00ETAN UDALETXEAN

Ibarreko emakume batek, Noainen, ekainaren 24an,  pairatu zuen sexu-erasoa dela eta,  Eguesibarko Udaleko Bozeramaileen Batzarrak  adierazpen instituzionala onetsi du  gure auzokidearekin bat egiteko eta gertaera mota horiek gaitzezteko  eta elkarretaratze baterako deia zabaltzen du, bihar osteguna, ekainaren 29an, 19.00etan, udaletxeko atarian. Adierazpen instituzionala

ENPRESEI ZUZENDUTAKO NBIren DIRULAGUNTZA

ENPRESEI ZUZENDUTAKO NBIren DIRULAGUNTZA

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntza deialdia, Nafarroako Foru Komunitatean diharduten enpresei zuzenduta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako planak lehendabizikoz abian jartzeko edo lehendik zituztenak berriro abian jartzeko. Deialdiaren esteka

EGUESIBARKO UDALEKO “ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDEKO” KANPAINA

EGUESIBARKO UDALEKO “ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDEKO” KANPAINA

Kanpainaren helburuak: Herritarrak eta gazteak bereziki sentsibilizatzea, emakumeenganako indarkeria mota guztiak arbuiatu ditzaten, eta jokaera matxisten aurrean jarrera aktiboa bultzatzea. Gai honetan Udalaren eta gizartearen konpromisoa ikusaraztea, helburua baita gizartearen arazoa dela azaltzea, eta ez pribatua. Kanpainaren jarduerak: Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren, NBIren, “ETA JAIETAN… ZER? Jaietan berdintasunaren aldeko Udalak” kanpainari atxikimendua ematea. Kanpaina horren irudia
irakurri gehiago

Eguesibarko Udalak Sarrigurengo Felix Garrido eta Lizarrako Ordoiz RPZko emakume eta gizonei harrera egin die

Eguesibarko Udalak Sarrigurengo Felix Garrido eta Lizarrako Ordoiz RPZko emakume eta gizonei harrera egin die

Gaur, maiatzak 23, Sarrigurengo Felix Garrido eta Lizarrako Ordoiz RPZko emakume eta gizonek Udaletxera etorri zaizkigu, egindako esku-gorriko 3.000 pinak eta txapak ekartzera. Esku gorriak indarkeria matxistaren kontrako aldarria irudikatzen du. Ekimen hau, jaiak direla eta, Udalak ibarrean abiarazi duen eraso sexistarik gabeko jaien aldeko kanpainaren barne kokatzen da. Harrera Joseba Orduña Navarrok, Emakumea eta
irakurri gehiago

HITZALDIA : “HAUR TRANSEXUALITATEA: ULERTU LAGUNDU AHAL IZATEKO”

HITZALDIA : “HAUR TRANSEXUALITATEA: ULERTU LAGUNDU AHAL IZATEKO”

Noiz: Maiatzak 24, 17.00etatik-19.00etara. Non: HLHIP HERMANAS URIZ PI (Sarriguren) Hizlariak: Iñaki Goñi, sexologoa. CHRYSALLIS ELKARTEA. SARRERA LIBREA. Haurtzaindegia beharrez gero, izena eman hemen: apymauriz.com/guarderia maiatzaren 22a arte. Antolatzaileak: Hermanas Uriz Pi-ko Guraso Elkartea eta Eguesibarko Udala Hitzaldia transexualitatea

NBIren DIRULAGUNTZA ELKARTEENTZAKO

NBIren DIRULAGUNTZA ELKARTEENTZAKO

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateei diru-laguntzak emateko deialdia Deialdiaren esteka

Eskubide Sozialetako Departamentuaren kontziliaziorako diru-laguntzak, behar espezifikoak dituzten familiendako

Zenbatekoa: 500 edo800 euro, familia-unitatearen per capita errentaren arabera Epea: 2017/04/04-2017/11/02 Onuradunak: Seme-alaba adingabe baten edo harrerapean dagoen adingabe baten ardura guztia beren gain duten helduak. Senar-emazteak edo bikote egonkorrak, baldin eta bietako bat, lana dela medio, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo bizitzera behartua izan bada (edo behartuta egoten bada) 240 egunez edo gehiago etengabe 2017an,
irakurri gehiago

AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA

AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA

13-30 urte bitarteko emakumeentzako. Egunak: maiatzaren 5, 12 eta 19a, 17:30etik 20:00etara, FAZen. Irakasleak: Felicidad Muñoz Ruete, Psikologoa eta Terapeuta sexuala. Marta Garín Irigoyen, Karate Irakaslea eta Berdintasun Sustatzailea. HELBURUAK: – Egiturazko indarkeria zer den, nola bizitzen dugun eta nola eragiten gaituen gaineko hausnarketa egin. – Emakumeek indarkeriari aurre egiteko ditugun bai norbanako naiz taldeko ahuleziak
irakurri gehiago

PROGRAMA: BERDINTASUNEAN HEZTEN 2017

PROGRAMA: BERDINTASUNEAN HEZTEN 2017

Eguesibarko Udalak Berdintasunean Hezten programa abiatu du, Berdintasun Arloaren bitartez, Hermanas Úriz Pi eta Joakin Lizarrraga ikastetxeetan jorratzeko. Programa 4. eta 6. mailako ikasleei zuzentzen zaie berdintasuna eta bizikidetza gaietan sentsibilizatu eta hezitzeko xedearekin, bai eta maila horietako irakasle eta familiei ere. 2017ko martxoa eta maiatza bitartean ikasleek gai hauei buruz hausnartuko dute 8 saioetan,
irakurri gehiago

TAILERRA: EMAKUMEEN KONFIANTZA ETA SEGURTASUNA SAREAN

TAILERRA: EMAKUMEEN KONFIANTZA ETA SEGURTASUNA SAREAN

Eguesibarko Udalak, Emakumearen eta Aukera Berdintasunerako Institutuak eskeinitako tailer hau antolatzen du, Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin laguntzarekin. Atenea Programan kokatzen da. – Izen   ­ematea: 012ra deituz, martxoaren 15etik 30era, biak barne – Tailerra: apirilaren 7an, 9:30etik 13:30era, Eguesibarko Udalean (Garajonay kalea, Sarriguren) – Prezioa: doan. – Norentzat: informatikan oinarrizko ezagutza duten emakumeak (18 urtetik gorakoak eta ibarrekoak
irakurri gehiago

BARATZE EKOLOGIKOEN TAILERRA, EMAKUMEENTZAKO

BARATZE EKOLOGIKOEN TAILERRA, EMAKUMEENTZAKO

Genero Berdintasun Alorrak baratze ekologikoen tailerra antolatu du. Baratze ekologikoa lantzeko interesa duten 18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago. Izen-ematea: martxoaren 6tik 16ra, biak barne, 012ra deituz. Aurreko tailerra egin zutenek lehentasuna izanen dute. Norentzat: baratze ekologikoa lantzeko interesa duten 18 urtetik gorako Ibarreko emakumeak. Plazak: gutxienez 8, gehienez 15. Prezioa: Doan. Egunak: Hasiera: 2017ko
irakurri gehiago

MARTXOAK 9: “EN TRÁNSITO”  DOKUMENTALAREN EMANALDIA ETA SOLASALDIA “BIDEZ BIDE ELKARTEA”REKIN

MARTXOAK 9: “EN TRÁNSITO” DOKUMENTALAREN EMANALDIA ETA SOLASALDIA “BIDEZ BIDE ELKARTEA”REKIN

Zuzendaria: Oskar Tejedor. Sinopsia: Euren familien ongizatearen arduraduntzat Europara migratutako milaka emakume latinoamerikarren errealitateaz ari da dokumentala. Zehazki migratutako emakumeek jatorrizko herrialdeetan beste emakume batzuen zaintzapean uzten dituzten seme-alabekin ezartzen duten harreman transnazionala erretratatzen da. Iraupena 87 minutukoa da. NORENTZAT: helduentzat. NON: FAZen, 17:30etik 19:30era. Haurtzaindegia badago, 1-10 urte bitarteko haurrentzako. Behar izanez gero, 012ra
irakurri gehiago

MARTXOAK 6 ETA 7: BERDINTASUNAREN ALDEKO IPUINAK

MARTXOAK 6 ETA 7: BERDINTASUNAREN ALDEKO IPUINAK

Izaskun Mujikaren eskutik. NORENTZAT: 5-10 urteko haurrentzat. Martxoak 6 , astelehena: “Cuentos del ombligo” gazteleraz. Martxoak 7, asteartea: “Gorputz osoko ipuinak” euskaraz. NON: Olazeko liburutegian, 18:00etan. Iraupena: 55 min. KARTEL_ipuinak

MARTXOAK 11: ANTZERKIA: “ZAPATILA GORRIDUN MUTIKOA” MARISTASEN, 17:30EAN

MARTXOAK 11: ANTZERKIA: “ZAPATILA GORRIDUN MUTIKOA” MARISTASEN, 17:30EAN

Konpainia: Ados Teatroa. Zuzendaria: Garbi Losada Antzezleak: Ion Barbarin, Txori Garcia Uriz, Montse Zabalza Sinopsia: antzerki gestuala, testutik gabekoa, maskara lanetan oinarritzen dena. Sexu-aniztasunaren aldeko errespetua lantzen duen umorezko ikuskizuna dugu. Haurrek berdintasuna jorratzen duten istorioak ezagutu behar dituztela irudikatu nahi duena. NORENTZAT: publiko familarra, 4 urtetik aitzin. NON: Maristasen, 17:30ean. Iraupena: 60 min.  Sarrera librea,
irakurri gehiago

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA: Hitzak ala ekintzak? Oraindik ere ez dago BERDINTASUNIK: FEMINISMOA da bidea

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA: Hitzak ala ekintzak? Oraindik ere ez dago BERDINTASUNIK: FEMINISMOA da bidea

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Eguesibarko UdalakNafarroako 17 toki entitatek bultzatu duten sentsibilizazio kanpainarekin bat egin du. Kanpaina bateratuaren elementuak irudi eta lelo bakarra dira, bai eta adostutako adierazpen instituzionala ere, udaletako osoko bilkuretan aurkeztuko dena onartua izan dadin. Aurtengo leloa, hauxe: Hitzak ala ekintzak? Oraindik ere ez dago BERDINTASUNIK: FEMINISMOA da bidea.  Kanpaina
irakurri gehiago

#eguesmartxoak8demarzo2017 ARGAZKILARITZA II. LEHIAKETA INSTAGRAMEN, gazteentzat

#eguesmartxoak8demarzo2017 ARGAZKILARITZA II. LEHIAKETA INSTAGRAMEN, gazteentzat

14 eta 30 urte bitarteko adina baduzu, bidali zure argazkia #eguesmartxoak8demarzo2017 hastaga eta izenburua jarrita, otsailaren 8tik martxoaren 8 bitartean. Lehiaketaren oinarriak HEMEN ikusi

Emakumeenganako indarkeriaren diagnosia

Emakumeenganako indarkeriaren diagnosia

Eguesibarko Udalak, Emakume eta Genero Berdintasun Alorraren bitartez, EGUESIBARKO EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN INGURUAN EMATEN DEN JARDUKETA INSTITUZIONALAREN DIAGNOSTIKOA martxan jarri du. Horretarako, EQUALA INICIATIVAS SL.-ren laguntza teknikoa jasoko du. Diagnostikoa tokiko I Berdintasun planean (2015-2018) kokatzen da eta 2016ko lan plangintzaren baitan onartu da. Honen helburuen artean, emakumeen kontrako indarkeriak ibarrean duen eragina ezagutu eta
irakurri gehiago

ELKARRETARATZEA BIHAR, ABENDUAREN 29A, 12:00ETAN

ELKARRETARATZEA BIHAR, ABENDUAREN 29A, 12:00ETAN

Sarrigurengo kiroldegian gertatu diren sexu abusuengandik aurkeztutako salaketa dela eta, Eguesibarko Udalak ADIERAZI NAHI DU: Gertatu denaren gaineko erabateko arbuioa bai eta emakumeenganako edozein indarkeria motaren gainekoa ere eta indarkeria eragiten dutenen gaitzespena. Erasotua izan den emakumeari bere laguntza eskaini eta dagozkion udal baliabideak bere esku jarriko dituela. Honekin batera, Eguesibarko Udalak argi utzi nahi
irakurri gehiago

EGUBERRIETAN, OPARITU BERDINTASUNA!”

EGUBERRIETAN, OPARITU BERDINTASUNA!”

Eguberriak ate joka ditugula, Eguesibarko Udaleko Genero Berdintasunerako Alorrak Berdintasuna ikasten da. Oparitu berdintasuna! kanpaina abiatu du. Honen bidez herritarrak sentiberatu nahi ditugu alde batetik, jostailu, jolas naiz ipuinek, neska eta mutilen sozializazioan duten eraginean bai eta hauen bitartez berdintasuna irakastsi ahal dugula ere. Eta bestetik, egun hauetan etxeko lanak eta ardurak partekatzeak daukan garrantziaz.
irakurri gehiago

Geure burua ezagutzeko eta garapen pertsonalean aurrera egiteko tailerraren jarraipena. Abenduaren 12an zabaltzen da izena emateko epea

Geure burua ezagutzeko eta garapen pertsonalean aurrera egiteko tailerraren jarraipena. Abenduaren 12an zabaltzen da izena emateko epea

Emakumeen topagunea, kezkak partekatzeko, geure burua ezagutzeko eta elkarrekin ikasi eta hausnartzeko. IZEN-EMATEA: ABENDUAK 12-22 (BIAK BARNE) 012RA DEITUZ Norentzat: 18 urtetik gorako emakumeentzat. Ibarrekoek lehentasuna izanen dute. Aurreko tailerrean parte hartu dutenek lehentasuna izanen dute. Norekin: Renata del Coso Limousinen eskutik. Gestalt terapeuta eta psikologoa, berdintasun agentea. Plazak: 14 talde bakoitzeko (plazak izen emate ordenaren arabera
irakurri gehiago

Azaroak 25, ekimen instituzionala

Azaroak 25, ekimen instituzionala

80 pertsona inguru bertaratu dira A25eko ekimen instituzionalera

Azaroak-25. Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna” III. Gazte Argazki Lehiaketaren irabazleak eta sarien banaketa

Azaroak-25. Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna” III. Gazte Argazki Lehiaketaren irabazleak eta sarien banaketa

1. SARIA: “Tu mente… es la mejor herramienta”.Egilea: Aingeru Donlo Elizondo. 2. SARIA:“Abre los ojos, hay otra realidad”.Egilea: José Javier Gallardo Alves. SARIEN BANAKETA:  azaroaren 25ean, 18:00etan,  FAZen

Ipuin parekideen kontaketa tailerra

Ipuin parekideen kontaketa tailerra

ABENDUAK 15 IPUIN PAREKIDEEN KONTAKETA TAILERRA GAZTELANIAZ Sarrera librea Norendako: 3-12 urte bitarteko haurren gurasoak. Ordua: 17:00-18:30. Lekua: Hermanas Úriz Pi IP Hizkuntza: gaztelania. Haurtzaindegia behar izanez gero, 012ra deitu abenduaren 2tik 12a arte (biak barne). ABENDUAK 21 IPUIN PAREKIDEEN KONTAKETA TAILERRA EUSKARAZ Sarrera librea Norendako: 3-12 urte bitarteko haurren gurasoak. Ordua: 17:00-18:30. Lekua: Joakin
irakurri gehiago

Emakumeenganako indarkeria gaitzesteko bideoa

Emakumeenganako indarkeria gaitzesteko bideoa

Azaroak 25, Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna. Aurtengo kanpainaren leloa HERRITARGO KONPROMETITU BATEN ALDE, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRA da. Hau haintzat hartuz, Egusibarko elkarte, talde eta bestelako eragileek indarkeria gaitzetsi dute bideo honen bidez.

Félix Garrido Zentruak eta Eguesibarko elkarte, talde eta eragileek A25, Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguneko kanpainan parte hartu dute

Félix Garrido Zentruak eta Eguesibarko elkarte, talde eta eragileek A25, Emakumeenganako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguneko kanpainan parte hartu dute

Azaroaren 17an, Felix Garrido RPZan dabiltzaten emakume eta gizonek Udaletxera etorri zaizkigu egin dituzten esku moretxoak ekartzera. Harrera, Alfonso Etxeberria Goñik, Ibarreko Alkatea, Amaia Etxarte Iturraldek, Herritarren Parte Hartzerako Zinegotzia eta Joseba Orduña Navarrok, Emakumea eta Genero Berdintasun Zinegotzia, egin diete. Azaroaren 25eko kanpainaren ekimen honetan, udalak 1.000 pin, 4 esku more handi eta erraldoientzako
irakurri gehiago