EGUBERRIA 2018-19 EGUESIBARREN

EGUBERRIA 2018-19 EGUESIBARREN

Dagoeneko eskuragai daude argibide guztiak Eguesibarrek antolaturiko egitarauaz (ikastaroak, kanpaldiak, jarduerak…) 2018-19ko Eguberria dela eta. Eguberriak Eguberriak Olatzeko ludotekan

ESKI KANPAINA

ESKI KANPAINA

Zizur Nagusiko Udalak hango Mendigoizale Taldearekin batera eski kanpaina bat antolatu du urtarrilaren 12-13, 19-20 eta 26-27 egunetarako, eta Eguesibarko Udalari eskaini dio Ibarreko auzokideek parte hartzeko aukera, Sarrigurenen autobus geraleku bat jarririk. Kanpaina familiendako eta helduendako antolatu da, eta 2012tik aitzina jaioek izanen dute jardueran parte hartzeko aukera. Hiru egun izanen dira, eta eskia,
irakurri gehiago

TRIATLOIAREN EKITALDIA 2018

TRIATLOIAREN EKITALDIA 2018

Azaroaren 10ean Nafarroako Triatloiaren Ekitaldia izan zen Lizarrako Udal Kiroldegian. Hain zuzen ere, Eguesibarko triatloi kirol klubeko eta eskolako kide batzuek hainbat sari jaso zituzten. Eguesibarko Hiruki Triatloi Klubeko kide hauek jaso zituzten sariak: Nafarroako Kirol Jokoak Duatloia Mutikoen kategoria: 3.a Ibai Azanza Burusco Emakumezko kadeteen kategoria: 2.a Florentxi Anton Cormezana Triatloia Mutikoen kategoria: 3.a
irakurri gehiago

(Castellano) PARTICIPACIÓN DE LA ESCUELA DE TRIATLON EN LA CARRERA CONTRA EL CANCER DE MAMA

(Castellano) PARTICIPACIÓN DE LA ESCUELA DE TRIATLON EN LA CARRERA CONTRA EL CANCER DE MAMA

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

(Castellano) Copa de España de Enduro Infantil

(Castellano) Copa de España de Enduro Infantil

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

KIROLAREN ASTEA

KIROLAREN ASTEA

Irailaren 24tik 30era Eguesibarko Udalak Kirolaren Astea ospatuko du. Zuretzat prestatu ditugun jarduera guztiak ezagutu. kirolaren astea

(Castellano) SEMANA DEL DEPORTE DEL VALLE DE EGÜÉS

(Castellano) SEMANA DEL DEPORTE DEL VALLE DE EGÜÉS

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

2018ko UDAZKENEKO PROGRAMAZIOA

2018ko UDAZKENEKO PROGRAMAZIOA

Ez galdu udazkeneko jarduerak eta ekitaldiak: kultur jarduerak, zinema, kirola… Ondoko esteka honetan programazio guztia duzu: 2018ko udazkeneko programazioa

2018ko IRAILEKO PROGRAMAZIOA

2018ko IRAILEKO PROGRAMAZIOA

2018ko iraileko programazioa

Zure kilometroak eta ekintza fisikoak gure kausaren alde jotzea nahiko zenuke?

Zure kilometroak eta ekintza fisikoak gure kausaren alde jotzea nahiko zenuke?

Zure pausuak behar ditugu 1.000.000 kilometro solidarioak gainditzeko eta horrela zure dohaintza martxan jartzeko Hiru Hamabiren alde. Sartu “reto solidario”-n eta hautatu “Egues te Cuida/Eguesibarrek Zaintzen zaitu” eta zure jarduera Hiru Hamabirendako dohaintzan bihurtuko duzu.

OHARRA: KIROL INSTALAZIOETAN GREBA

OHARRA: KIROL INSTALAZIOETAN GREBA

Ekainaren 21etik, osteguna, 24ra, igandea, kirol kudeaketaren enpresa sektoreak deitutako greba dela eta, Eguesibarko udal-kirol instalazioen funtzionamendua eraginda ikus daiteke. Barkatu eragozpenak.

(Castellano) XIX TRIATLON INFANTIL DE VALLE DE EGUES

(Castellano) XIX TRIATLON INFANTIL DE VALLE DE EGUES

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

(Castellano) APERTURA DE PISCINAS TEMPORADA VERANO

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

IRUÑA MTB PAMPLONA 2018

IRUÑA MTB PAMPLONA 2018

12 IRUÑA MTB PAMPLONA 2018ko ekainaren 17an, igandea, eginen da. Udalak Sarrigurenen dituen kirol instalazioetatik aterako da, 09:00etan. Kea Kirol Taldeak antolatzen du martxa. Martxagatik trafikoa moztuko da noizean behin Sarriguren, Gorraitz eta Badostainen. Parte-hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte: bata luzea (63 km), eta motza bestea (39 km). Ibilbidea irekita dago ibilgailuendako, baina behar bezala
irakurri gehiago

BIZIKLETAREN 18. EGUNA

BIZIKLETAREN 18. EGUNA

2018ko ekainaren 3a, 10:00etan. Olatzeko kiroldegia Izena ematea doan: Olatzeko kiroldegian, Sarrigurengo Kirol Hirian eta irteeran. Ibilbidea: Olatz-Gorratiz-Egues-Gorraitz-Olatz Kamiseta eta jan-edanak opari (agortu arte) Hamaiketakoa eta bizikleta baten zozketa Kaskoa jantzi behar da naitaez. ibilbidea

TXIRRINDULARITZA IBARREAN

TXIRRINDULARITZA IBARREAN

Hilaren 25ean eta 26an, ostirala eta larunbata, Eguesibarren ziklismoa izanen dugu protagonista. Ostiralean Nafarroako Itzuliaren 57. edizioaren 3. etapa helduko da Ibarrera, larunbat goizean Espainiako Emakumezkoen Koparen azken proba izanen dugu, eta arratsaldean Nafarroako Itzuliaren 4. etapa aterako da Eguesibartik. Eguesibarko Udalak lagunduko die bi proba garrantzitsu horiei. Izan ere, Nafarroako Itzulia amateurren egutegiko nagusienetariko
irakurri gehiago

UDALAEN KIROL ESKOLAK 2018-2019

Onartuen behin betiko zerrendak eta itxaron zerrendak argitaratzeko eguna: ekainaren 27a ATLETISMO ADMITIDOS BALONCESTO ADMITIDOS BALONMANO ADMITIDOS FUTBOL ADMITIDOS GIMNASIA ADMITIDOS GOLF ADMITIDOS JUDO ADMITIDOS MOTOCROSS ADMITIDOS TAEKWONDO ADMITIDOS TIRO CON ARCO ADMITIDOS TRIATLON Izena eman dutenen zerrendak argitaratzeko eguna: ekainaren 20a ATLETISMO BALONCESTO SASKIBALOIA BALONMANO ESKUBALOIA FUTBOL FUTBOLA GIMNASIA RITMICA GIMNASIA ERRITMIKOA GOLF JUDO
irakurri gehiago

EGUESIBARKO UDALA TXAPELKETA

EGUESIBARKO UDALA TXAPELKETA

IZENA EMATEAK 948-33.70.73. www.golfgorraiz.com Maiatzaren 5ean

DUATLOIA 2018: TRAFIKO MOZKETAK SARRIGURENEN

DUATLOIA 2018: TRAFIKO MOZKETAK SARRIGURENEN

ERNE!! Apirilaren 7an, larunbata, Duatloia izanen da 16:00etatik 19:00etara. Jorge Oteiza Etorbidea eta NA-2310 errepidea itxitak egongo dira. Sarrigurengo sarrera eta irteera Nafarroako Erresuma etorbidetik. Barkatu eragozpenak.

EGUESIBARKO XIX. DUATLOIA

EGUESIBARKO XIX. DUATLOIA

Apirilaren 7an, larunbata, 16:00etan aterako da Eguesibarko XIX. Duatloia Jorge Oteiza etorbidetik. Probarengatik trafikoa moztuko da Europar Batasuna etorbidetik Sarrigurendik ateratzeko bidean. Horregatik, hain zuzen, 15:30etik 20:00etara beste bide batzuk erabiltzea gomendatzen da. Eguesibarko Hiruki Klubak antolatzen du proba, Eguesibarko Udalak lagundurik. Taldekako duatloia izanen da, eta aurten ere, Nafarroako Taldekako Duatloi Txapelketa izanen da.Halere,
irakurri gehiago

EURIA EGIN BAZUEN ERE, HIRU HAMABIREN ALDEKO SARRIGURENGO LASTERKETA SOLIDARIOAK ARRAKASTA HANDIA IZAN ZUEN

EURIA EGIN BAZUEN ERE, HIRU HAMABIREN ALDEKO SARRIGURENGO LASTERKETA SOLIDARIOAK ARRAKASTA HANDIA IZAN ZUEN

2015az geroztik Sarriguren Elkarte Solidarioak Sarrigurengo Lasterketa Solidarioa antolatu du, eta hasiera-hasieratik Eguesibarko Udalaren laguntza izan du. Aurtengo edizioa Udalak berak antolatu du, beti bezala elkartasuna helburu izanik. Lasterketan izanen diren diru-sarrera guztiak Hiru Hamabi Elkarteari eman zaizkio. Kirol proban bi kategoria txiki eta absolutua egon dira, eta guztira 766 pertsonak eman dute izena. Adingabeei
irakurri gehiago

OTSAILAREN 26AN, ASTELEHENA, IREKIKO DA  SARRIGURENEN IZANEN DEN MARXOAREN 18KO LASTERKETA SOLIDARIOAN IZENA EMATEKO EPEA

OTSAILAREN 26AN, ASTELEHENA, IREKIKO DA SARRIGURENEN IZANEN DEN MARXOAREN 18KO LASTERKETA SOLIDARIOAN IZENA EMATEKO EPEA

Otsailaren 26tik martxoaren 14ra irekita egonen da izena emateko epea.Aurten honen bidez eginen da probaren izen-ematea eta ordainketa:https://www.rockthesport.com/es/evento/solidaria-sarriguren-hiruhamabi , haurrek 1 € ordainduko dute, eta helduek 3€. Bilduko den diru guztia haurren kalte zerebralaren Hiru Hamabi Elkarteari emanen zaio. Korrika egin ez, baina lagundu nahi duten ororendako, 0. zenbakia egonen da, Asoziazioari dirua emateko. Internetera
irakurri gehiago

KIROL CAMPUSAK ASTE SANTUAN

KIROL CAMPUSAK ASTE SANTUAN

Familiaren kontziliazioa errazteko eta kirol jarduera bultzatzeko, Eguesibarko kirol klubek hainbat kanpaldi antolatu dituzte Aste Santuko eskola oporretan: GIMNASTIKA ERRITMIKOKO CAMPUSA Norendako: 5 eta 12 urte bitarteko haurrak. Data:apirilaren 3, 4, 5 eta 6a Ordua:09:00etatik 14:00etara (haurtzaindegia: 08:30-09:00) Lekua:Sarrigurengo Kirol Hiria Prezioa:  60 €.Ibarrean erroldatuak / Abonatuak / Gimnasiako kirol eskolak. Beste inon erroldatuak: 75
irakurri gehiago

EGUESIBARKO HIRUKI TALDEA ESPAINIAKO NEGUKO TRIATLOI TXAPELDUNA DA

EGUESIBARKO HIRUKI TALDEA ESPAINIAKO NEGUKO TRIATLOI TXAPELDUNA DA

Xavier Orduna, Javier Ortiz eta Koldo Hualde kirolariek gizonezkoen kategorian irabazi zuten Espainiako Neguko Triatloi Txapelketa EGUESIBARKO HIRUKI TRIATLOIA taldearendako.Proba Anso herrian izan zen (Huesca), 2018ko otsailaren 4an, igandea. Zorionak

EGUESIBARKO UDALAREN KIROL SARIAK EBATZI DIRA

EGUESIBARKO UDALAREN KIROL SARIAK EBATZI DIRA

Sariak martxoaren 2an emanen dira. Ekitaldia 19:00etan izanen da, Eguesibarko Errizar Aretoan Otsailaren 10ean bukatu zen Eguesibarko 2017ko Kirol Sarietarako botoa emateko epea. Guztira 281 boto baliogarri egon dira. Zenbaketa bukaturik, hona hemen emaitza: – Eguesibarko kirolari onena gizonezkoen kategorian:JESUS MARIA OLMO GARCIA (EGUESIBARKO HIRUKI TALDEA) TRIATLOIA – Eguesibarko kirolari onena emakumezkoen kategorian:ELENA ARCAS LOPEZ
irakurri gehiago

FUTBOL 7KO VII.TXAPELKETA

FUTBOL 7KO VII.TXAPELKETA

OSATU TALDEA ETA PARTE HARTU!!! TALDEAK GIZONEZKOAK, EMAKUMEZKOAK EDO MISTOAK IZAN DAITEZKE IZEN-EMATEA OTSAILAREN 26TIK MARTXOAREN 21ERA Baimena IZEN-EMATEKO FITXA KARTELA 2018

PROPOSAMENAK BOZKATZEKO EPEA IREKI DA 2017ko KIROL SARIAK HAUTATZE ALDERA

PROPOSAMENAK BOZKATZEKO EPEA IREKI DA 2017ko KIROL SARIAK HAUTATZE ALDERA

Behin 2017ko KIROL SARIETARAKO proposamenak aurkezteko epea itxita, orain proposamenak bozkatzeko epea ireki da. Eguesibarren erroldaturiko 16 urtetik gorako herritarrek izanen dute botoa emateko eskubidea gehien gustatzen zaien aukerari. Erroldatu bakoitzak boto bakarra eman dezake. Epea otsailaren 10era arte egonen da zabalik. Botoa emateko, sakatu HEMEN Proposatutako kirolariak: KIROL SARIAK 1.-Eguesibarko kirolaririk onena gizonezkoen artean
irakurri gehiago

TANGORRI TALDEAREN AURKEZPENA

TANGORRI TALDEAREN AURKEZPENA

2017-18ko denboraldian Tangorri Atletismo Taldea hasi da bere zereginean. 88 neska-mutikok eta 7 entrenatzailek osaturik, haurrak atletismoan hasteko zereginetan arituko da. Entrenamenduak leku hauetan egiten dituzte: Uriz Pi Ahizpak eskolako gimnasioan; Joakin Lizarraga eskolako kanpoko patioan, eguraldi ona egiten badu; eta Eguesibarko Udalaren Kiroldegiko pista estalian. Hainbat talde daude, adinen eta hizkuntzaren arabera antolatuak, jarduera
irakurri gehiago

EGUES ESKUBALOIA KLUBAREN AURKEZPENA

EGUES ESKUBALOIA KLUBAREN AURKEZPENA

Abenduaren 16an, larunbata, Egues Eskubaloia Klubak bere taldeak aurkeztu zituen. Udaleko Amaia Etxarte egon zen ekitaldian, Parte Hartze, Gardentasun, Kontzeju, Euskara eta Osasun alorren zinegotzia baita. Klubak 3 talde ditu, eta Nafarroako Kirol Jokoetan jokatzen dute eskubaloian. Klubean 29 mutiko eta 9 neska aritzen dira guztira, eta Joakin Lizarraga ikastetxe publikoko pista estalian entrenatu eta
irakurri gehiago

SAN SILBESTRE

SAN SILBESTRE

Data: 2017ko abenduaren 31 Hasiera ordua: 10:00, beheko kategoriak (0-15); 11:30, helduen kategoriak (16-99). Lekua: Olazko San Sebastian plaza. Norentzat: heldu eta haur federatu eta ez-federatuentzat. Prezioa:Ez-erroldatuak: helduak: 9 €; adingabeak: 3 € Erroldatuak: helduak: 7 €; adingabeak: 2 € Distantziak eta ibilbideak: adingabeek kategoriaren arabera laster eginen dute: Kategoria absolutua: 4.9 km. Izena emateko
irakurri gehiago

EGUBERRIA 2017-18 EGUESIBARREN

EGUBERRIA 2017-18 EGUESIBARREN

Dagoeneko eskuragai daude argibide guztiak Eguesibarrek antolaturiko  egitarauaz (ikastaroak, kanpaldiak, jarduerak…) 2017-18ko Eguberria dela eta. Eguberria 2017-18  Instagramen lehiaketaren oinarriak Kanpaldiak Izen-ematea eta argibidea: Gimnasia Erritmikoa Futbola eta multikirolak Judoa Saskibaloia

HILAREN 25EAN ETA 26AN, LARUNBATA ETA IGANDEA, EGUESIBARKO UDAL KIROLDEGIAN ARKU TIROKO HAINBAT LEHIAKETA IZAN ZIREN

HILAREN 25EAN ETA 26AN, LARUNBATA ETA IGANDEA, EGUESIBARKO UDAL KIROLDEGIAN ARKU TIROKO HAINBAT LEHIAKETA IZAN ZIREN

Larunbat goizean 152 haurrek parte hartu zuten Nafarroako Kirol Jokoen 2. tiroketan. Gazteenek promoziorako 9 diana izan zuten, eta eskolakoek, berriz, 4. Larunbat arratsaldean Eguesibarko Mugaz Gaindiko III. Txapelketa izan zen. Pirinioen bi aldeetako 51 kirolari lehiatu ziren. Proban izan ziren giro ona eta maila handia nabarmendu behar dira. Azkenik, igande goizean goiko kategoriak lehiatu
irakurri gehiago

EGUESIBARKO KIROL INSTALAZIOEN ERABILTZAILEENTZAKO OHARRA

EGUESIBARKO KIROL INSTALAZIOEN ERABILTZAILEENTZAKO OHARRA

Eguesibar Udal kiroldegiko (Olatz) igerilekuko aire-girogailua matxuratu da, horregatik Olatzeko igerileku estalia itxita egongo da gaurtik, azaroaren 29tik, aurrera. Konpontzeko materiala hornitu arte itxita egongo da, beraz itxiera hainbat egunetarako izango dela aurreikusten da. Matxura konpondu arte Olatzeko abonatu GUZTIEK Sarriguren Kirol Hiriko igerilekua erabili ahal izango dute. Barkatu eragozpenak.

EGUESIBARKO ALAIA KLUBAK BRONTZE BAT LORTU ZUEN ESPAINIAKO TALDE TXAPELKETAN

EGUESIBARKO ALAIA KLUBAK BRONTZE BAT LORTU ZUEN ESPAINIAKO TALDE TXAPELKETAN

Iragan asteburuan Ibarreko gimnasia erritmika klubeko kategoria guztiak lehiatu ziren Espainiako Talde Txapelketan. Lehiaketa Alacanten izan zen.Talde guztiekin joateko aukera izatea lorpen handia izan zen klubarendako, honako hauek parte hartu baitzuten: kimuak, haurrak, juniorrak, seniorrak eta lehenbiziko kategoriakoak. Emaitzek taldeen akatsak zigortu zituzten, lehenbiziko kategoriak brontze bakarra lortu baitzuen. Gainerako kategorietan honako lorpen hauek izan
irakurri gehiago

Korrikatzen duten emakumeak

Korrikatzen duten emakumeak

Azaroaren 25ean, larunbata, “Korrika egiten duten emakumeak” izeneko ikastaroa egin zen. Zortzi emakumek eman zuten izena ikastaroan. Ana Casaresek bidatu behar zuen jarduera, baina, azkenean, Eugenio Torranok, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatuak, eman zuen. Parte-hartzaileek korrika egiteko oinarrizko argibideak jaso zituzten jardueran.

Gordexolak itxi zuen Espainiako Haurren Enduro Txapelketa

Gordexolak itxi zuen Espainiako Haurren Enduro Txapelketa

Nafarroako Elena Arcasek iraupen lasterketa batean irabazi zuen. Gordexola lehiatu zen txapelketan, eta sari horrekin bukatu egin zen 2017ko denboraldia. Lasterketa gogorra izan zen, lokatz zaila baitzen. Halere, pilotu horiek dena eman zuten, eta antolatzaileek prestatutako ibilbidea bukatzea lortu zuten. Tarte batzuk 2016ko Munduko Enduro Test probakoak izan ziren. Sarrigurengo gure auzokide Elena Arcasek lur
irakurri gehiago

SARRIGURENGO KIROL HIRIKO BERDEGUNEA ZABALDUKO DA

SARRIGURENGO KIROL HIRIKO BERDEGUNEA ZABALDUKO DA

Atzo, azaroak 21 hasi ziren Sarrigurengo Kirol Hiriaren kanpoaldeko berdegunea zabaltzeko obrak. Hiru lan eginen dira: tenis hiru pistetariko bi kendu, horien itxitura eta lurzorua kendu eta, egungo kirol zoladuraren ordez lur begetala jarriko da. Era berean, ureztatze sistema jarri, eta soropila landatuko da. Obrak abenduan bukatzea aurreikusi da, eta helburua da heldu den urteko
irakurri gehiago

2017KO KIROL SARIAK EGUESIBARREN ETA KIROLARI OSPETSUEN GALERIA EGUESIBARREN

2017KO KIROL SARIAK EGUESIBARREN ETA KIROLARI OSPETSUEN GALERIA EGUESIBARREN

2017KO KIROL SARIAK EGUESIBARREN ZER DIRA? Kirol Saria urtero ematen da, eta horren helburua da kirol txapelketetan Eguesibarko pertsona fisiko edo juridikoek izan dituzten jarduketa nabarmenak edo kirol lorpenak aitortzea. KATEGORIAK 1.- Eguesibarko kirolaririk onena gizonezkoen artean 2017. 2.- Eguesibarko kirolaririk onena emakumenzkoen artean 2017. 3.- Eguesibarko kirol talderik onena 2017. 4. Eguesibarko kirol teknikaririk
irakurri gehiago

Nafarroako XXXI. Kirol Jokoen lehenbiziko krosa

Azaroaren 4an Nafarroako XXXI. Kirol Jokoen lehenbiziko krosa izan zen Sarrigurenen, eta jende anitzek parte hartu zuen. 580 atleta gaztek gurutzatu zuten helmuga programatu ziren 10 lasterketetan. Era berean, nabarmendu behar da Eguesibarko Tangorri A.T. taldearen estreinaldia izan zela. Taldeak, proba antolatzeaz gain, 50 lasterketari ekarri zuen lasterketara. Eguraldi ederra egin zuen, eta denetik egon
irakurri gehiago

TRIATLOI ESKOLAK HALLOWEEN FESTA OSPATU ZUEN

TRIATLOI ESKOLAK HALLOWEEN FESTA OSPATU ZUEN

Urriaren 25ean, asteazkena, Eguesibakro Hiruki Triatloi Klubak Halloween festaren saio berezi bat ospatu zuen. Nahi izan zuten ikasleak mozorroturik agertu ziren. Irriz eta gozamenez betetako eguna izan zen, eta atletismo teknikako ariketak egin ziren (irteerak, zubiak, tartekoak…) Baina, hori bai, mozorroen gai desberdinak kontuan harturik. Talde bakoitza banatu zen: hezurdurak, sorginak, aztiak, banpiroak, eta anitzak
irakurri gehiago

Nafarroako XXXI. Kirol Jokoen garaiko lehenbiziko krossa

Nafarroako XXXI. Kirol Jokoen garaiko lehenbiziko krossa

Azaroaren 4an, larunbata, Nafarroako XXXI. Kirol Jokoen garaiko lehenbiziko krossa izanen da, atletismo modalitatean. Sarrigurengo Erdiguneko Parkean eginen da. 6 eta 17 urte bitarteko 500 neska-mutikok baino gehiagok parte hartuko dutela espero da. Nafarroako atletismo klub guztietatik etorriko dira kirolariak. Lasterketa izanen da gure Ibarreko Tangorri Atletismo Taldea klub berriaren estrainaldia. Tangorri A.T. taldeak berak
irakurri gehiago

“Elkartasuna agertzen duen Tumascotaren II. Canicrossak” parte-hartzea handia lortu zuen Minbizia duten Nafarroako Haurrei Laguntzeko Elkartearen alde (ADANO)

“Elkartasuna agertzen duen Tumascotaren II. Canicrossak” parte-hartzea handia lortu zuen Minbizia duten Nafarroako Haurrei Laguntzeko Elkartearen alde (ADANO)

Sara Aguirre, lehenbizikoa; Sara Vicente, bigarrena; eta Ainhoa Parra, hirugarrena izan ziren emakumezkoen kategoria absolutuan. Gizonezkoen kategorian Ekaitz Erausquin gailendu zen, bigarrena Andrés Alcocer izan zen, eta hirugarrena, David Meira. Haurren kategorian, lehenbizikoa, bigarrena eta higugarrena Iosu Ezcaray, Ander Ezcaray eta Lander Erausquin izan ziren, hurrenez hurren. GORRAITZ: Gorraiz Natur eremuko instalazioetan eta inguruan, kirolari
irakurri gehiago

VIRGEN DEL PILAR XIX. TXAPELKETAN MAILA ALTUA EGON ZEN

VIRGEN DEL PILAR XIX. TXAPELKETAN MAILA ALTUA EGON ZEN

Eguesibarko Alaia Kluba txapelduna izan zen taldeen ikastaroa irekitzen duen lehiaketan. Bostehun bat gimnasta biltzen dira hartan. 1999az geroztik, gimnasia erritmikoko Club Deportivo Zaragozano taldeak Zaragozako santu zaindariaren izena duen taldeendako txapelketa antolatzen du, eta Pilarreko Festen programaren barnean dago. Kategoria guztietako bostehun gimnasta inguru elkartu ziren, guztira 32 klub, 8 erkidegotakoak: Aragoi, Katalunia, Valentziako
irakurri gehiago

Eguesibarko Lakarri Klubeko arkulari gazteak nazioko arku tiroko kirolari onenekin elkartu dira

Eguesibarko Lakarri Klubeko arkulari gazteak nazioko arku tiroko kirolari onenekin elkartu dira

Eguesibarko Lakarri Klubeko arkulari gazteak nazioko arku tiroko kirolari onenekin elkartu dira Urriaren 13a eta 15a artean Madrilgo Goi Errendimenduko Zentroan izan da Espainiako Arku Tiroko Errege Federazioak antolatutako elkarretaratze bat. Bertan parte hartu dute Eguesibarko Lakarri Klubeko bi arkularik, 14 urtetik beherakoen kategorian: Mirari Zurbano eta Jorge Dabán. Kadete kategoriako Jorge Castañok arkularia heldu
irakurri gehiago

CANICROSS 2017

CANICROSS 2017

II CANICROSS TUMASCOTA GORRAITZ URRIAK 22     12:00

NOLA EGIN BEHAR DA KORRIKA

NOLA EGIN BEHAR DA KORRIKA

Urriaren 28an, larunbata EGITARAUA 10.00h Ongi Etorria eta hitzaldia: Zergatik eta zertarako korrika egin? 11.00h Lesioak aurrez ikusteko indar ohiturak. 11.30h Korrika dibertigarria: teknica, jarrera eta korrika egiteko arnasketa. 12.45h Tenkadak, jarreraren lanak eta agurra. IZENA EMAN DOHAIN: URRIAREN 25a BAINO LEHEN SARRIGURENGO KIROL HIRIAN EDOTA deportesegues@gmail.com ANA CASARES-Ek EMANGO DU ANTOLATZEN DU – Eguesibarko
irakurri gehiago

9 EMAKUMEK ETA 12 GIZONEK PARTE HARTU DUTE KORRIKA BEHAR BEZALA EGITEKO IKASTAROAN

9 EMAKUMEK ETA 12 GIZONEK PARTE HARTU DUTE KORRIKA BEHAR BEZALA EGITEKO IKASTAROAN

Jarduera irailaren 30ean, larunbata, egin zen 10:00etatik 13:00etara. Sarrigurengo Kirol Hirian eta inguruan izan zen. Jarduera praktikoa izan zen batez ere. Azalpen teknikoez gain, prestakuntza fisikorako eta luzapenetarako ariketak eta korrika egiteko irteera bat ere antolatu ziren. Ikastaroa sartu da AC Running Klubaren eta Eguesibarko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren barruan. Urriaren 28an, larunbata, ikastaroaren beste
irakurri gehiago

Eguesibarren izanen da Nafarroako Saskibaloi Koparen finala gizonezkoendako, irailaren 29tik urriaren 1era

Eguesibarren izanen da Nafarroako Saskibaloi Koparen finala gizonezkoendako, irailaren 29tik urriaren 1era

Eguesibarren izanen da Nafarroako Saskibaloiaren Koparen finala gizonezkoendako, irailaren 29tik, ostirala, urriaren 1era, igandea. Finalean EBA ligan jokatzen duten bi taldeek (Eguesibar eta Megacalzado Ardoi) eta aste honetan jokatu den lehenbiziko fasearen irabazleak. Izan ere, fase horretan Gizonezkoendako Lehen Mailako Nazionalean lehian aritzen diren hiru taldeek parte hartu dute: Avia Zizur Ardoi, San Cernin eta
irakurri gehiago

EGUESIBARKO UDALEAN AURKEZTU DA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ERREMONTE PROMOZIORAKO I. TXAPELKETA-MAGNA 2017 SARI HANDIA

EGUESIBARKO UDALEAN AURKEZTU DA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ERREMONTE PROMOZIORAKO I. TXAPELKETA-MAGNA 2017 SARI HANDIA

Txapelketa Donezteben, Olatzen, Agoitzen eta Lekunberrin aurkeztuko da Irailaren 30ean Eguesibarko Udalaren osoko bilkuren aretoan aurkeztu da Nafarroako Foru Komunitateko Erremonte Promoziorako I. Txapelketa-Magna 2017 Sari Handia. Honako hauek parte hartu dute aurkezpenean: Alfonso Etxeberria Goñi jauna, Eguesibarko Udaleko alkatea; Primitivo Sanchez jauna, Kirol eta Gazteria Nafar Institutuko zuzendariordea; Natalia Azcona Mendia andrea, Lekunberriko alkatea;
irakurri gehiago

Nola egin behar da korrika

Nola egin behar da korrika

Datorren irailaren 30a ospatuko da NOLA EGIN KORRIKA mintegia. Jardunaldi honetan kirol honetaz gozatzeko teknikak azalduko dira. Izen ematea deportesegues@gmail.com helbide elektronikoan egin behar da irailaren 26a baino lehen.

Kirol eskoletan onartuen behin betiko zerrendak eta itxaron zerrendak argitaratzeko eguna: ekainaren 27a

Kirol eskoletan onartuen behin betiko zerrendak eta itxaron zerrendak argitaratzeko eguna: ekainaren 27a

Ordainagiria aurkezteko data: ekainaren 27tik uztailaren 5era Lekua behin betiko lortzeko, hura ordaindu beharko da. Ezarritako epean ordainagiria aurkeztu ezean, lekua galduko da, eta itxaron-zerrendan dagoen hurrengoari emanen zaio. Ordainagiria Udalaren kirol instalazioetan edo posta helbide honetan aurkeztu beharko da: deportesegues@gmail.com Hura jaso dela egiaztatzen duen ziurtagiri bat emanen zaio, egin nahi den edozein erreklamaziotan
irakurri gehiago

Elena Arcas, Sarrigurengo auzokidea, Haurrendako Enduro Espainiako Txapelketan aurrendari

Elena Arcas, Sarrigurengo auzokidea, Haurrendako Enduro Espainiako Txapelketan aurrendari

Joan den larunbatean Haurrendako Enduro Bigarren Txapelketa izan zen Gironan.40 pilotu inguru egon ziren Tossa de Mar herriko txapelketan, bost kategoriatan banaturik:50cc, 65ccc, 85cc, 125cc eta emakumezkoak. Lasterketa gogorra izan zen, eta bi kronoak bereiziak zeuden.Bata motza eta teknikoa zen, eta bestea luzeagoa eta gurpil-markak zituen. Nafarroako Elena Arcasak jakin zuen ibilbide osoan behar bezala
irakurri gehiago

MENDIRAKO BI ATERALDI FAMILIENDAKO

MENDIRAKO BI ATERALDI FAMILIENDAKO

Udaleko kirol instalazioek ekainaren 18an, igandea, eta 24an, larunbata, bi ateraldi antolatuko dituzte mendira, zailtasun errazekoak, Eguesibarko familiendako. Ekainaren 18an, igandea, irteera Uztarrotzetik aterako gara. 10-12 kilometro eginen dira eta altuera desberdintasuna +600/-600koa izanen da. 3-4 orduko ateraldia izanen da. Uztarrotzetik abiatuko gara 09:30ean, eta ibilbide gidatua izanen da. Horregatik, ekainaren 15a baino lehen eman
irakurri gehiago

XI. IRUÑA MTB PAMPLONA 2017

11 IRUÑA MTB PAMPLONA 2017ko ekainaren 18an, igandea, eginen da. Udalak Sarrigurenen dituen kirol instalazioetatik aterako da, 09:00etan. Kea Kirol Taldeak antolatzen du martxa. Martxagatik trafikoa moztuko da noizean behin Sarriguren, Uztarrotz eta Badostainen. On line ematen ahal da izena www.keamtb.com webgunean, ekainaren 13a arteraino. Parte-hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte: bata luzea (61 km/ 1450+),
irakurri gehiago

EGUESIBARKO XVII. BIZIKLETA TXAPELKETA

EGUESIBARKO XVII. BIZIKLETA TXAPELKETA

Ekainaren 17an, larunbata, Eguesen izanen da Eguesibarko XVII. Bizikleta Txapelketa. Egues herrian trafiko moztuko da Loreen pasealekuan, Tangori Mendia kalean eta Kontzejuak kalean. Ibilbidea Bi proba mota eginen dira: Gynkana:Kategoria hauetarako: promesak, hasiberriak, kimuak eta haurrak Lerroa:Kategoriak: promesak, 1. eta 2. urteko hasiberriak, 1. eta 2. urteko kimunak eta 1. eta 2. urteko haurrak (1
irakurri gehiago

EGUESIBARKO XVIII. TRIATLOIA

EGUESIBARKO XVIII. TRIATLOIA

Ekainaren 17an, larunbata, 10:00etan Haurrendako XVII. Triatloia eginen da Eguesibarko Udal Kiroldegian (Olatz) eta inguruan. Noizean behin zirkulazioa moztuko da 10:00etatik 14:00etara Triatloi honek haurren kategoriak hartzen ditu: Nafarroako Kirol Jolasetan parte hartzen duten aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak eta juniorrak. Kategoriek distantzia desberdinak egin beharko dituzte parte-hartzaileen adinaren arabera. Kategoriak (gizonezkoak eta emakumezkoak): adina
irakurri gehiago

2017-2018KO NEGUKO KIROL JARDUERETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA

2017-2018KO NEGUKO KIROL JARDUERETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA

Ekainaren 1a eta 16a bitartean, kirol eskola hauetan izena emateko epea irekita egonen da: atletismoa, sasikibaloia, eskubaloia, futbola, gimnasia erritmikoa, golfa, judoa, enduro/motokrosa, taekwondoa, arku tiroa eta triatloia. Izen-emateari buruzko informazioa Taldeei eta ordutegiei buruzko informazioa Leku librei buruzko informazioa On line izena emateko sarbidea Ekainaren 12tik aurrera hasiko da honako kirol hauetan izena emateko
irakurri gehiago

(Castellano) Buscamos empresas que corran

(Castellano) Buscamos empresas que corran

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

BIZIKLETAREN EGUNEAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA

BIZIKLETAREN EGUNEAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA

Ekainaren 4an Bizikletaren Egunaren XVII. edizioa izanen da, Eguesibarko Bizikleta Klubak antolaturik eta Eguesibarko Udalak babesturik. Aurtengo edizioa Eguesibarko Udal Kiroldegitik aterako da (Olatz), eta Gorraitz eta Egues herriak gurutzatuko ditu. Sarrigurengo auzokide anitz Olatzera joanen direnez, Eguesibarko Udalak hainbat lan eginen ditu Sarriguren eta Gorraiz Natur aldera sartzeko biribilgunea lotzen dituen bidea egokitzeko. Sarrigurengo
irakurri gehiago

(Castellano) Copa España de Enduro Infantil

(Castellano) Copa España de Enduro Infantil

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

SARRIGURENEK GIMNASIA ERRITMIKOKO ALAIA KLUBARI EMAN DIO TXUPINAZOA JAURTITZEKO OHOREA

SARRIGURENEK GIMNASIA ERRITMIKOKO ALAIA KLUBARI EMAN DIO TXUPINAZOA JAURTITZEKO OHOREA

Alfonso Etxeberria Goñi alkate jaunaren ordezkari eta Udalaren izenean, Joseba Orduña Navarro Kultur zinegotziak dekretu baten bidez Eguesibarko Alaia Erritmikoa Klubari ohorea eman dio Sarrigurengo festetako suziria jaurtitzeko, ekainaren 9an, 19:00etan, festak hasiko baitira. Hartaz, erantzuna eman zaio iragan apirilean hasi eta atzo bukatu zen partaidetzazko prozesuaren bidez herritarrek egin duten eskaerari. Izan ere, herrian
irakurri gehiago

KIROL ESKOLETAKO IZEN-EMATEA BERRITZEKO ZERRENDA

KIROL ESKOLETAKO IZEN-EMATEA BERRITZEKO ZERRENDA

Maiatzaren 23an argitaratuko da Kirol Eskoletan lekua berritzearen bidez onartu direnen behin betiko zerrenda. Izen-ematea behar bezala berritu ezean, ekainaren 1etik 16ra ematen ahalko duzu izena Eguesibarko auzokide guztiendako irekitzen den prozesuan. BEHIN BETIKO ZERRENDA GIMNASIA REN ZERRENDA JUDOAREN ZERRENDA MOTOCROSSAREN ZERRENDA taekwondoaren zerrenda ARKU TIROAREN ZERRENDA TRIATLONAREN ZERRENDA ATLETISMOAREN ZERRENDA SASKIBALOIAREN ZERRENDA ESKUBALOIAREN ZERRENDA
irakurri gehiago

MOTOZIKLISMOA: Autonomia Erkidegoen arteko Abiadura Txapelketan, (Albacete maiatzaren 6a eta 7a), Nafarroako Eguesibar – Skull taldeak parte-hartze nabarmena izan zuen

Autonomia Erkidegoen arteko Abiadura II. Txapelketa Manchako zirkuituan egin zen, apirilaren hasieran Jerezen egin zen hasierako elkarretaratzea izan ondoren. Nafarroako taldeko pilotuak bi helburu buruan joan ziren Albacetera: Maxi-Clasic kategorian lortutako aitzindaritzari eustea eta Supersport-en laugarren postua hobetzea, podiumera igotzeko saiakera eginez. Larunbatean bi pilotuek lehia latza izan ondoren, Mario Peru bigarrena atera zen Maxi-Clasic
irakurri gehiago

SASKIBALOIKO CAMPUSA

SASKIBALOIKO CAMPUSA

Saskibaloian oinarritutako jolasak eta kirol jarduerak. Antolatzailea: EGUESIBAR SASKIBALOI KLUBA. Taldeen ezaugarriak: 7 eta 16 urte bitartekoak. Datak: ekainaren 26a eta 30a bitartean. Ordutegia: 09:30 -18:30 Lekua: Eguesibarko Udal Kiroldegia (Olatz). Lekuak: 120 leku txanda bakoitzean. Tarifak: Eguesibarren erroldatuak: 120 € Eguesibarren erroldatu gabeak: 135 € Eguesibar Saskibaloi Klubeko kideak: 100 € Bazkaria barne Izena
irakurri gehiago

2017-2018KO NEGUKO KIROL  JARDUERAK

2017-2018KO NEGUKO KIROL JARDUERAK

UDALAREN KIROL ESKOLAK 2017-2018 ATLETISMOA-SASKIBALOIA-ESKUBALOIA-FUTBOLA- GIMNASIA ERRITMIKOA-GOLFA-JUDOA-ENDUROA/ MOTOKROSA/TAEKWONDOA-ARKU-TIROA-TRIATLOIA Ikasle berriek aldez aurretik izena ematea: ekainaren 1etik 16ra Lekua: Udalaren kirol instalazioak/online Izena emateko prozedurari eta araudiari buruzko informazio gehiago 2017-2018 eskola kirolak   NEGUKO IKASTAROAK KIROL INSTALAZIOETAN: Abonatuak: ekainaren 12tik 21era Ibarrean erroldatuak: ekainaren 26tik 28ra Orokorra: uztailaren 3tik 4ra Informazio gehiago: www.ciudaddeportivasarriguren.es, www.polideportivomunicipalolaz.es

TRIATLOI KANPALDIA

TRIATLOI KANPALDIA

Modalitate honen oinarriko kontzeptuak eta kirol jarduera landuko dira. Antolatzailea: Eguesibarko Hiruki Kluba Taldeen ezaugarriak: Adina: 6 eta 17 urte bitarteko haurrak Hiruki udako eskola antolatzen da kirol horretan hasi edo jarraitu nahi duten haurrendako. Gure helburua da udan haur eta gaztetxoen artean gorputz jarduera bultzatzea eta sustatzea. Horretarako, kirol horrek eskaintzen dizkigun balioak lantzen
irakurri gehiago

GIMNASIA ERRITMIKOKO CAMPUSA

GIMNASIA ERRITMIKOKO CAMPUSA

Gimnasiako tresna desberdinak, gorputz adierazpena, dantza klasikoa eta dantza garaikidea lantzeaz gain, di­daktika eta hezkuntza izaerako beste jarduera osagarri batzuk ere egonen dira. Antolatzailea: Eguesibarko Gimnasia Erritmikoko Alaia Klu­ba Taldeen ezaugarriak: 5 eta 12 urte bitarteko haurrak. Datak: 1.txanda: ekainaren 26a eta 30a bitartean 2.txanda: uztailaren 24a eta 28a bitartean 3.txanda: uztailaren 31 eta abuztuaren
irakurri gehiago

TENIS / PADEL KANPALDIA

TENIS / PADEL KANPALDIA

Padel eta tenisen hasteko edo maila hobetzeko jarduerak dira, jolas osagarriak eta uretako jolasak ere egonen dira igerilekuan gozatzeko. Antolatzailea: Sarrigurengo Kirol Hiria. Taldeen ezaugarriak: 5 eta 16 urte bitartekoak. Datak: 1. astea: ekainaren 19a eta 23a bitartean 2. astea: ekainaren 26a eta 30a bitartean 3. astea: uztailaren 17a eta 21a bitartean 4. astea: uztailaren
irakurri gehiago

KIROL ANITZETAKO KANPALDIA

KIROL ANITZETAKO KANPALDIA

Era anitzetako kirol jolasak eta jarduerak, taldeko kiroletan oinarriturik, eta uretako jolasak igerilekuan gozatzeko. Antolatzailea: Sarrigurengo Kirol Hiria. Taldeen ezaugarriak: adina 5 eta 16 urte bitarteko haurrak Datak: 1. astea: ekainaren 26a eta 30a bitartean 2. astea: uztailaren 17a eta 21a bitartean 3. astea: uztailaren 31 eta abuztuaren 4a bitartean Ordutegia: 8:45 – 14:00 Lekuak:
irakurri gehiago

GOLF ETA KIROL ANITZETAKO KANPALDIA

GOLF ETA KIROL ANITZETAKO KANPALDIA

Gehienbat golfa oinarri duten kirol jokoak eta jarduerak lantzeaz gain, tenisa, padela, kirol anitza eta igerilekuko jarduerak ere egonen dira. Antolatzailea: Golf Gorraiz S.A. Taldeen ezaugarriak: 3 eta 18 urte bitartekoak. Datak: 1. TXANDA : ekainaren 19a eta 23a bitartean 2. TXANDA: ekainaren 26a eta 30a bitartean 3. TXANDA: uztailaren 3a eta 7a bitartean 4.
irakurri gehiago

2017KO UDAKO KIROL  JARDUERETAN IZENA EMATEA

2017KO UDAKO KIROL JARDUERETAN IZENA EMATEA

UDAKO IKASTAROAK Igeriketa / Padela / Tenisa Txandak: uztailaren 17tik 28ra uztailaren 31tik abuztuaren 11ra abuztuaren 14tik 25era Izen-ematea: Abonatuak: maiatzaren 22tik 25era Ibarrean erroldatuak: maiatzaren 29tik 30era Orokorra: ekainaren 2a UDAKO ABONAMENDU AKTIBOA Uztailaren 17tik irailaren 1era Izen-ematea: ekainaren 22tik aurrera. Abonatuak soi­lik. Informazio gehiago: EKAINEKO IKASTARO INTENSIBOAK 2017 UZTAIL-ABUZTUKO IKASTARO INTENSIBOAK 2017 www.ciudaddeportivasarriguren.es
irakurri gehiago

FUTBOL CAMPUSA

FUTBOL CAMPUSA

Era anitzetako kirol jolasak eta jarduerak, futbolean oina­rrituak; uretako jolasak; eta igerilekuan gozatzeko denbo­ra. Antolatzailea: Eguesibarko Asdefor Kluba. Taldeen ezaugarriak: 5 eta 16 urte bitarteko haurrak Datak: 1. astea: EKAINAREN 19A ETA 23A BITARTEAN 2. astea: EKAINAREN 26A ETA 30A BITARTEAN 3. astea: UZTAILAREN 24A ETA 28A BITARTEAN 4. astea: UTZAILAREN 31 ETA ABUZTUAREN 4A
irakurri gehiago

Eguesibarko Udalaren GOLF Txapelketa

Ordutegiak: Lehenego irtenaldia: 9:00etan Azken irtenaldia: 15:00etan Jokuaren amaiera: 20:00etan Sari banaketa: 20:30ean

3Dance Koreografia Lehiaketa: Dantza hiri-paisaian

3Dance Koreografia Lehiaketa: Dantza hiri-paisaian

Uharte, Atarrabia eta Eguesibarko Udalen sareekimena. Lehiaketaren oinarriak 1.- 3dance Jaialdia, dantza hiri-paisaian, Uharte-Huarte, Villaba-Atarrabia eta Eguesibarko Udalek sarean sortutako ekimena da, Dantza Jaialdi bat eta Lehiaketa koreografiko bat antolatzea helburu dituenak. Jaialdiaren antolatzaileek 3dance II. Lehiaketa Koreografikorako deialdia egiten dute, bi sari izango dituenak, 1.000€tako saria, epaimahaiak emango duena eta 500€tako saria, publikoak emango
irakurri gehiago

MENDI PROIEKZIOAK

MENDI PROIEKZIOAK

LEKUA: UDALETXEKO OSOKO BILKUREN ARETOA DOAKO SARRERA MAIATZAK 5, 20:00 ZIGOR ITURRIETA: GR11. 11 egun Pirineoetan zehar. Pirinioak zeharkatuz Mediterraneo eta Kantauri itsakoak elkartuz MAIATZAk 11, 19:45 TXISPI BERMEJO: KOSKULAK, zetako bidea Zetako bidearen irudiekin nahasten den 7.000 metroko igoera MAIATZAK 18, 19:45 : SPANTIK-a, 7027 Pakistan K-2ren lehenengo igoeraren 25. urteurrena ospatzeko espedizio nafarra

XVI PALACIO GORRAIZ SARIA

Apirilak 23 10:00 h kategoriak: OPEN MASTER (30,40,50,60), ÉLITE Y ÉLITE FEMENINO Antolatzailea:CD SARRIBIKES KE Ibilbidea: https://www.rockthesport.com/evento/xvi-trofeo-palacio-castillo-de-gorraiz/informacion-general Izen ematea: https://www.rockthesport.com/evento/xvi-trofeo-palacio-castillo-de-gorraiz/inscripcion/cuestionario

UDALAREN KIROL ESKOLETAN IZAN EMATEA BERRITZEA 2017-2018

UDALAREN KIROL ESKOLETAN IZAN EMATEA BERRITZEA 2017-2018

2017-2018ko denboraldia bukatzen ari denez, 2017-2018ko denboraldian izena berriz emateko epea irekiko da. Epe hura 2017ko apirilaren 24tik maiatzaren 10era bitartekoa izanen da. Epe horretan berritu ezean, aukera izanen duzu 2017ko ekainaren 1etik 16ra egiteko, Eguesibarko gainerako herritarrekin batera. Kasu horretan gainerako herritarrek dituzten baldintza berberak izanen dituzu Udalaren Kirol Eskoletan leku bat izateko. IZENA
irakurri gehiago

EGUESIBARKO XVIII. DUATLOIA

EGUESIBARKO XVIII. DUATLOIA

EGUESIBARKO HIRUKI KLUBAK ANTOLATUA LAGUNTZAILEA: EGUESIBARKO UDALA Apirilaren 8an, 16:00etan DISTANTZIAK Lehenbiziko sektorea: Lasterketa oinez, 5 km. 2,5 kilometroko zirkuitu batean bi buelta, Sarrigurengo karrika eta lorategietan barna Bigarren sektorea: Bizikleta, 24 km. Bi buelta zirkuitu batean, Sarrigurengo Kirol Hiritik Arangureneraino, Arangurengo NA-2310 errepidean barna Hirugarren sektorea: Oinezko lasterketa, 2’5 km. 2,5 kilometroko zirkuitu batean
irakurri gehiago

Sarrigurengo zaletuen erantzuna paregabea izan zen 2017ko Itzuliaren lehenbiziko etaparen helmugan

Sarrigurengo zaletuen erantzuna paregabea izan zen 2017ko Itzuliaren lehenbiziko etaparen helmugan

Lehenbiziko etapa honek 153,2 kilometro izan zituen, eta Nafarroako hiriburuko leku nabarmenenetik atera zen, Gazteluko Plazatik, hain zuzen. Jarraian, Erro eta Mezkirizko gainak iragan ondotik, gure ibarrera sartu zen. Azkenik, Michael Matthews (Sunweb) lasterkariak sprintean irabazi zuen Sarrigurengo helmugan. Udaberriko eguraldi atsegina lagun, Sarrigurengo auzokide eta kanpotik etorritako bisitari anitz elkartu ziren helmugan, lasterketaren bukaera
irakurri gehiago

(Castellano) Crónica 2ª Tirada Liga Nacional de Campo 26 de marzo de 2017

(Castellano) Crónica 2ª Tirada Liga Nacional de Campo 26 de marzo de 2017

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

UDALAK GOGORARAZTEN DU!!!: Datorren astelehenean, 2017ko apirilaren 3an, 57. Euskal Herriko Itzulia Eguesibartik pasako da

UDALAK GOGORARAZTEN DU!!!: Datorren astelehenean, 2017ko apirilaren 3an, 57. Euskal Herriko Itzulia Eguesibartik pasako da

Datorren astelehenean, 2017ko apirilaren 3an, hasiko da 57. Euskal Herriko Itzuliko ibilbidea, Euskadi Txirrindulari Antolakuntzaren eskutik, eta Udal honek bere laguntza eta babesa eskainiko ditu ibarretik pasatzen denean. Udalak gomendatu nahi du, datorren apirilaren 3an, astelehena, Euskal Herriko Itzulia dela eta, ahal den neurrian autoa ez erabiltzea arratsaldean. trafiko etenaldiak rutometro BANDOA Euskalherriko itzuliaren datuak

SOROPIL ARTIFIZIALA ZOZKETA EPEAREN HASIERA

SOROPIL ARTIFIZIALA ZOZKETA EPEAREN HASIERA

Martxoaren 29tik aitzina bigarren eskuko soropil artifizialaren loteak zozketa epea irekiko da. Lotearen ezaugarria: soropil artifiziala, 2 metro zabal eta 20 metro luze. Lotean kolore desberdinak agertzen ahal dira (futbol-zelaiko joko-marrak. Eskatzeko epea: 2017ko martxoaren 29tik apirilaren 21era. Orduak: goizeko 08:30etik 14:30ak arte. Lekua: Herritarrei arreta egiteko bulegoa, Eguesibarko udaletxea (Sarriguren). Aukeztu beharreko dokumentazioa: Erosteko
irakurri gehiago

Aste Santutarako Eguesibarko kirol-klubek antolatutako kanpamentuak

Aste Santutarako Eguesibarko kirol-klubek antolatutako kanpamentuak

Futbola eta multikirola Gimnastika Erritmikoa

SARRIGURENGO III LASTERKETA SOLIDARIOA

SARRIGURENGO III LASTERKETA SOLIDARIOA

Sarriguren Solidaria elkartea da Sarrigurengo III. Lasterketa solidarioaren antolatzailea. Proba 2017ko martxoaren 26an eginen da, 12:00etan Inskripzioak 2017ko martxoaren 4tik hasita 2017ko 19ra arte egin ahal izanen dira. Inskripzioa dohainik da, eta honako lotura honetan egin behar da: https://carrerasolidariasarriguren.wordpress.com Zenbakia martxoaren 25ean jaso behar da (larunbata), 11:30 – 13:30 ordu-tartean edo martxoaren 26an, 9 –
irakurri gehiago

Egues Eskubaloia hazten doa

Egues Eskubaloia hazten doa

Egues Eskubaloi Kluba 2015-2016ko denboraldian abiatu zen, eskubaloi eskola bat sorturik. Hastapena ez zen erraza izan, baina, azkenik, aurrekimuen talde bat eratzea lortu zuten, Nafarroako Kirol Jolasen lehiaketa ofizialean entrenatu eta jolastu zuena. Jose Garayoak, Ana Isabel Urdanizek eta Jose Manuel Tinocok proiketu bultzatu zuten, bai eta eginiko saiakeraren emaitza lortu ere: aurten klubak bi
irakurri gehiago

2016KO KIROL SAIAK HAUTATZEKO PROPOSAMENEN BOZKETARAKO EPEA IREKI DA

2016KO KIROL SAIAK HAUTATZEKO PROPOSAMENEN BOZKETARAKO EPEA IREKI DA

2016ko KIROL SARIETARAKO proposamenak aurkezteko epea bukaturik, horiek bozkatzeko epea ireki da. Ibarrean erroldaturik dauden 16 urtetik gorako herritarrek ematen ahalko dute botoa. Erroldatuek boto bana ematen ahalko dute soilik. Otsailaren 13a arteraino irekita egonen da epea. Botoa emateko sakatu HEMEN: https://docs.google.com/forms/d/1StoP5XmEULnqfr6CJsaR_DSEywu-52isx2QfKvWvffw/edit?usp=drive_web AURREKOETAN SARITUAK 2015   1.- Kirolari onena gizonezkoen artean SERGIO MARTINEZ SAINZ 2.-Kirolari
irakurri gehiago

UDALAREN KIROL INSTALAZIOEK HATZ-MARKAREN IRAKURGAILUA EZARRI DUTE

UDALAREN KIROL INSTALAZIOEK HATZ-MARKAREN IRAKURGAILUA EZARRI DUTE

Hatz-markaren irakurgailua ezarri da Sarrigurengo Kirol Hirira eta Olazko Kiroldegira sartzeko. Neurri horren helburua da sarbidea erraztea eta txartela ahazteagatik sortzen diren arazoak saihestea. Abonaturik dauden edo kirol ikastaroetan parte hartzen duten pertsonak instalazioetara sartzen ahalko dira txartelik gabe, atzamarra irakurgailuan jartzea aski izanen baita. Horretarako, hatz-marka erregistratu beharko da programan. Halakorik egin nahi izanez
irakurri gehiago

OSASUNA IKUSTEKO SARRERAK

OSASUNA IKUSTEKO SARRERAK

Osasuna Fundazioak 10 sarrera bikoitza zozketatuko ditu, eguesibarko biztanleen artean, Osasuna – Valenzia partidua ikusi ahal izateko. EL SADAR futbol zelaian jokatuko da partidua, datorren astelehenean, urtarrilak 9a, 20:45etan. Bidali email bat, zure izen eta abizenekin eta telefonoa bienvenidaongietorri@gmail.com helbide elektronikora, datorren asteleheneko goizeko 10ak baino lehen.

EGUBERRIA 2016-17 EGUESIBARREN

EGUBERRIA 2016-17 EGUESIBARREN

Dagoeneko eskuragai daude argibide guztiak Eguesibarrek antolaturiko  egitarauaz, 2016-17ko Eguberriak dela eta. EGUBERRIA 2016-17 EGUESIBARREN ARGAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK 2016 KANPALDIAK SASIBALOIKO CAMPUSA Nori zuzendua: 7 eta 16 urte bitarteko haurrak Data: Abenduak 26, 27, 28 eta 29 Ordutegia: 09:30 – 14:00 Lekua: Eguesibarko Udal Kiroldegia Prezioa: Ibarrean erroldatuak / klubeko kideak / udal instalazioetan abonatuak:
irakurri gehiago

EGUESIBARKO SAN SILVESTRE LASTERKETA

EGUESIBARKO SAN SILVESTRE LASTERKETA

Data: 2016eko abenduaren 31n Hasiera ordua: 10:00etan beheko kategoriak, 11:30ean kategoria absolutuak. Lekua: Olazko San Sebastian plaza. Norendako: Helduak eta haurrak, federatuak eta federatu gabeak. Prezioa: erroldatu gabeak: helduak:9 € / haurrak:2,5 € Ibarrean erroldatuak: helduak:7,20 € / haurrak:2 € Distantziak eta ibilbideak: Adingabeek kategoriaren arabera eginen dute korrika. Kategoria absolutua: 4,9 km. Izena emateko
irakurri gehiago

Korrika egiten duten emakumeen jardunaldiak arrakasta handia izan zuen

Korrika egiten duten emakumeen jardunaldiak arrakasta handia izan zuen

31 emakume elkartu ziren Korrika egiten duten Emakumeen jardunaldian. Eguesibarko Udalak eta ACRunning Klubak antolatu zuten ekimena. Ana Casares Polok zuzendurik, jardunaldia 10:00etan hasi zen, Sarrigurengo Kirol Hirian. Izan ere, “Korrika egin: zergatik eta zertarako?” izenburuko hitzaldiak abiatu zuen eguna. Hitzaldiaren ondotik, indar errutina batzuk azaldu ziren lesioak saihesteko, eta, jarraian, korrika egitera atera ziren
irakurri gehiago

2016ko kirol sariak Eguesibarren eta kirolari ospetsuen galeria Eguesibarren

2016ko kirol sariak Eguesibarren eta kirolari ospetsuen galeria Eguesibarren

2016KO KIROL SARIAK EGUESIBARREN ZER DIRA? Kirol Saria urtero ematen da, eta horren helburua da kirol txapelketetan Eguesibarko pertsona fisiko edo juridikoek izan dituzten jarduketa nabarmenak edo kirol lorpenak aitortzea. KATEGORIAK 1.- Eguesibarko kirolaririk onena gizonezkoen artean 2016. 2.- Eguesibarko kirolaririk onena emakumenzkoen artean 2016. 3.- Eguesibarko kirol talderik onena 2016. 4. Eguesibarko kirol teknikaririk
irakurri gehiago

Nafarroako Kirol Jokoen kroseko lehenbiziko jardunaldia  Sarrigurenen

Nafarroako Kirol Jokoen kroseko lehenbiziko jardunaldia Sarrigurenen

Azaroaren 6an, igandea, Nafarroako Kirol Jokoen kroseko lehenbiziko jardunaldia izan zen Sarrigurenen. 5 eta 16 urte bitarteko 520 atleta gaztek parte hartu zuten, 8 kategoriatan banaturik. Oso lasterketa onak ikusi ziren, Eguesibarko Atletismoa Eskolakoek lehiatutakoak, besteak beste, txikienen eta kimuen kategorietan. Labur erranik, landa modalitateko atletismoa gozatzeko egun paregabea izan zen, ibilbidea gogorra eta ederra
irakurri gehiago

Korrikatzen duten emakumeak

Korrikatzen duten emakumeak

Emakumeentzako Running Jardunaldia AZAROAK 26    10:00-13:00 SARRIGUEN KIROL HIRIA ANA CASARES POLOk emanda  KORRIKA EGITEN DU, KORRIKA EGITEA GUSTATUKO LITZAIZUKE, EDO EZIN IZANGO DUZULA PENTSATZEN DUZUN EMAKUMEA BALDIN BAZARA EGITARAUA 10:00 Ongi Etorria eta hitzaldia Zergatik eta zertarako korrika egin? 11:00 Lesioak aurrez ikusteko indar ohiturak 11:30 Korrika dibertigarria: teknica, jarrera eta korrika egiteko arnasketa.
irakurri gehiago