2019KO KIROL SAIAK HAUTATZEKO PROPOSAMENEN BOZKETARAKO EPEA IREKI DA

 Hemen: Kirola

Hautagaiak otsailaren 13ra arte bozkatzen ahalko dira

2019ko KIROL SARIETARAKO proposamenak aurkezteko epea bukaturik, horiek bozkatzeko epea ireki da.

Eguesibarren erroldaturik dauden 16 urtetiko gorako auzokideek gogokoen duten aukera bozkatzen ahalko dute. Erroldatuek boto bana ematen ahalko dute soilik.
Otsailaren 13ra arteraino irekita egonen da epea.

Esteka honetan ematen ahal duzu botoa

Hona hemen proposatutako pertsona eta entitateak:

 

EGUESIBARKO EMAKUMEZKO KIROLARIRIK ONENA.

Helburua: 2019an zehar, bai Estatuan bai nazioartean, gehien nabarmendu den Eguesibarko emakumezko kirolaria saritzea.

1.-AINTZANE OLAIZOLA (GIMNASIA ERRITMIKOA)

Lorpenak. Taldean honako hauek lortu dituzte:

  • Nafarroako txapeldunordea
  • Brontzezko domina Izar Leku Txapelketan
  • Txapeldunordea Xixilik Txapelketan
  • Brontzezko domina Utebo Txapelketan
  • Seigarren postua Espainiako Kopan.
  • Txapelduna Euskalgym Txapelketan
  • Nafarroako txapeldunordea

2.-AZAHARA TRETO VENTURA (TAEKWONDOA)

Lorpenak:

  • Urrezko domina Nafarroako Kirol Jokoetan
  • Brontzezko domina Espainiako G1 VilaReal Txapelketan
  • Urrezko domina Arrigorriagako Txapelketan
  • Brontzezko domina Espainiako Txapelketan(Valladolid).
  • Urrezko domina Logroñoko Mahats-bilketa Open Txapelketan
  • Urrezko domina Miranda de Ebro Open Txapelketan
  • Brontzezko domina Espainiako Kluben arteko Txapelketan (Alacant)

EGUESIBARKO KIROL TALDERIK ONENA.

Helburua: 2019an zehar, bai Estatuan bai nazioartean, gehien nabarmendu den Eguesibarko taldea saritzea.

 

1.- EGUESIBARKO ALAIA SENIOR TALDEA (GIMNASIA ERRITMIKOA)

(Lucía Alcalde, Aintzane Olaizola, Amaya Villanueva, Naroa Idoate, Sara Garcia)

2019ko lorpenak:

  • Nafarroako txapeldunordeak
  • Brontzezko domina Izar Leku Txapelketan
  • Nafarroako txapeldunordeak
  • Nafarroako txapeldunordeak
  • Txapeldunordeak Xixilik Txapelketan
  • Brontzezko domina Utebo Txapelketan
  • Seigarren postua Espainiako Kopan.
  • Txapeldunak Euskalgym Txapelketan

2.- EGUESIBARKO ALAIA HAUR TALDEA (GIMNASIA ERRITMIKOA)

(Saioa Goñi, Sofia Sabalza, Alba Esparza, Maialen Saez, Nerea Urrastabaso, Valeria Fanlo)

2019ko lorpenak:

  • Nafarroako txapeldunordeak
  • Zilarrezko domina Espainiako Kopan eta urrezko domina erkidegoetan
  • Hamabigarren postua Espainiako Txapelketan

3.- EGUESIBARKO ALAIA JUNIOR TALDEA (GIMNASIA ERRITMIKOA)

(Marina Jimenez, Itxaso Arregui, Leire San Martin, Laura Navarro, Nagore Vazquez)

2019ko lorpenak:

  • Nafarroako txapeldunordea
  • Brontzezko domina Espainiako Kopan.

 

Sarrigurenen, 2020koko urtarrilaren 27an