EGUESIBARKO UDALAREN HIRIGINTZA PLANAREN BERRAZTERKETA ABIATU DA

otsaila 1, 2019

EGUESIBARKO UDALAK Udalaren Hirigintza Planaren berrazterketa abiatu du.  Joan den ostegunean izan zen Jarraipen Batzordean lehenbiziko bilera. Jarraitu beharreko urratsei buruz hitz egin zen bileran. Era berean, lehenbiziko neurria hartu zen: Ingurumen Departamentuari eta Nafarroako Gobernuko departamentu guztiei eskatuko zaie Ibarrari buruzko informazio guztia. Era berean, bilerak hilabetearen azken ostiraletan, 11:00etan, izanen direla adostu zen.

Honako hauek parte hartzen dute bileretan: Alfonso Etxeberria  Goñi, Eguesibarko alkatea; Mikel Etxarte Azkarate, Ingurumeneko zinegotzia; Yuliana Anchundia, UPNko zinegotzia Txus Erburu, udal idazkaria; Victoria Goñi, udal arkitektoa; Estitxu Lopez, partaidetza teknikaria; eta Landa Garapeneko Departamentuko hiru ordezkari. Era berean, Alejandro Fuertes, udal arkitektoa; eta Patxi Francés eta Gabriel  Ros, esleipena lortu duen idazketa taldekoak.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuarekin hitzarmen bat sinatu zen plana berraztertzeko. Udalak aurrekontuaren %20 finantzatuko du, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, %80.

Betearazteko epea 36 hilabetekoa izanen da.


<< atzera