HEMENDIK AURRERA JOAKIN LIZARRAGA ETA HERMANAS URIZ PI IKASTETXE PUBLIKOEK KALEA GARBITZEKO MAKINA BAT IZANEN DUTE

otsaila 1, 2019

Eguesibarko Udalak kalea garbitzeko makina bat —Smartworker markako SWS modeloa— erosi dio Arrizabal Elkartea S.A. enpresari.

Udalak gur eman dio makina bi zentroetako atezainei. Ekitaldian Alfonso Etxeberria Goñi alkatea eta Arrizabal Elkartea enpresako ordezkari bat egon dira.

Makina erosteko prozedura irekia 2018ko urriaren 29ko Gobernu Batzarrean ebatzi zen, eta inbertsioaren kostua 12.900 eurokoa izan da, BEZ kanpo.

Makinari esker Hermanas Uriz Pi eta Joakin Lizarraga ikastetxeetako patioen garbiketa lanak eraginkorragoak izanen dira, eta zentroetako langileen segurtasuna eta osasuna hobetuko da.


<< atzera