SARRIGURENEN BARATZEKO LURSAILA ESKATZEKO EPEA IREKI DA

abendua 5, 2018

Abenduaren 4tik aurrera, Sarrigurenen (Ripagainaren zatia barne) eta Gorraitzen erroldatuta dauden bizilagunei epea zabalduko zaie baratzeko partzela bat eskatzeko, Sarrigurenen (Maristas atzean).

 

Eskaera epea: 2018ko abenduaren 4tik abenduaren 21era (biak barne).

Ordutegia: goizeko 8:30etatik 14:30etara.

Lekua: herritarren arretarako bulegoa (HAB) Eguesibarko Udaletxean.

 

Aurkezteko dokumentazioa:

-Udal Instantzia

-NANaren fotokopia edo dokumentu baliokidea

-2017ko errenta aitorpena

– Langabezi egoeran dagoen famili unitateko edozein kideren           langabetuentzako txartela.

-Banku-kontuaren zenbakiaren fotokopia

 

80 lursail daude

 

Etxebizitza bakoitzeko eskaera bakarrik onartzen da (errolda-orria kontuan hartuta). Bat baino gehiago egonez gero, erregistroan aurkeztutako lehenengoa onartuko da.

Baratzea eskatzen duen instantziaren erregistroaren kodea zozketarako langile-zenbakia izango da.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gero, urtarrilaren 11n behin-behineko zerrenda bat argitaratuko da, onartutako eskabideekin, erregistro-kode bidez, eta urtarrilaren 18ra arte egongo da zabalik dauden erreklamazioei erantzuteko epea.

Behin betiko zerrenda urtarrilaren 25ean argitaratuko da eta zozketa urtarrilaren 28an egingo da, 11:00etan, Udaletxeko Udal Osoko Aretoan, aplikazio informatikoaren bidez.


<< atzera