ESKI KANPAINA

azaroa 29, 2018

Zizur Nagusiko Udalak hango Mendigoizale Taldearekin batera eski kanpaina bat antolatu du urtarrilaren 12-13, 19-20 eta 26-27 egunetarako, eta Eguesibarko Udalari eskaini dio Ibarreko auzokideek parte hartzeko aukera, Sarrigurenen autobus geraleku bat jarririk.

Kanpaina familiendako eta helduendako antolatu da, eta 2012tik aitzina jaioek izanen dute jardueran parte hartzeko aukera.

Hiru egun izanen dira, eta eskia, skatinga edota erraketak hautatzen ahalko dira. Era berean, jarduerarako beharko den materiala alokatzeko aukera eskainiko da.

Behar adinako lagun kopururik ez badago, irteera igandean eginen da soilik.

Ikastaroak gaztelaniaz zein euskaraz izaten ahalko dira.

Interesdunek abenduaren 11n ematen ahalko dute izena, 17:00etatik 20:00etara, Zizur Nagusiko Udalaren Kiroldegian (Kirolaldea pasealekua, 2).

PREZIOAK

IPAR ESKIA

3,5 orduko ikastaroa + eskiak alokatzea + pista + autobusa 160 €
3,5 orduko ikastaroa + pista + autobusa 130 €
(skatinga + 5€) + eskiak alokatzea + pista + autobusa 100 €
pista + autobusa 70 €
autobusa 50 €

 

skatingA (beste materialik gabe)

2 orduko ikastaroa + eskiak alokatzea + pista + autobusa 145 €
2 orduko ikastaroa + pista + autobusa 115 €

 

ERRAKETAK

2 orduko ibilaldia + erraketak alokatzea + autobusa 130 €
2 orduko ibilaldia + autobusa 100 €

folleto ski


<< atzera