“ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDE” EGUESIBARKO UDALAREN SENTIBERATZE KANPAINA 2018

maiatza 31, 2018

Eguesibarko Udalak herritarrei zuzendutako sentiberatze kanpaina abian jarri du aurten ere, Ibarreko  jaiak direla eta.

Kanpainaren helburuak:

  • Herritarrak, eta gazteak bereziki, sentiberatzea, emakumeenganako indarkeria mota guztiak arbuiaturik, jokaera matxisten aurrean jarrera aktiboa har dezaten.
  • Gai honetan Udalaren eta gizartearen konpromisoa zabaltzea, indarkeria gizartearen arazoa dela, eta ez pribatua, ikustarazteko.

Kanpainaren jarduerak:

  • Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren (NBI) “Jaietan berdintasunaren aldeko Udalak” kanpainari atxikimendua ematea. Kanpaina horren irudia Ibarreko jai guztietara helduko da, hainbat euskarritan.
  • Indarkeria matxista arbuiatzen duen pankarta hainbat tokitan jartzea: Udaletxeko balkoian, Sarrigurengo jaietan eta Ibarreko gainontzeko herrietan, ikusteko moduan egonen den tokietan.
  • Hainbat material egitea eta banatzea: eraso sexistak arbuiatzeko mezua duten aho-zapiak, neska eta mutilendako indarkeria sexistaren aurkako gidak, eraso sexistarik gabeko eta arduraz kontsumitzeko jaien aldeko dekalogoa, indarkeria sexistaren irudia ageri duen esku gorriko pinak eta txapak, Félix Garrido eta Ordoitzeko RPZko emakumeek eta gizonek egindakoak.
  • Udalak antolatutako jaietan indarkeria sexistari buruzko informazio gunea jartzea, eta Kontzejuei hura jartzeko aukera eskaintzea.
  • Jaietarako, Eguesibarko eraso sexisten aurreko Koordinazio Mahaia sortzea. Jaietan egon litezkeen indarkeria sexista egoerei erantzun bateratua eta koordinatua ematea da honen helburu nagusia, gizartearen inplikazioa eta laguntza izanik. Horrekin batera, helburua da gizartearen kontzientziazioa handitzea, emakumeenganako indarkeriak orokorrean gaitzesteko, jaietan eta bestelako ospakizunetan ematen diren eraso sexisten aurrean bereziki. Mahaiaren osaketa ekaineko Osoko Bilkuran onartuko da, eta eratu ondoren, dokumentua udal webgunean eskuragarri jarriko da. Bertan, herritarrendako hainbat jarraibide agertuko dira, eraso sexisten aurrean nola jokatu jakin dezaten. Era berean, kartelen eta bestelako euskarri batzuen bidez zabalduko dira.
  • Sarrigurengo jaietan, telefono bidezko 24 orduko arreta zerbitzua egonen da, eraso sexistei buruzko informazioa eta aholkularitza emateko: 699 24 22 26.

 

Sarrigurengo jaietan esku gorriko pinak eta txapak eta bestelako material batzuk banatuko ditugu txupinazoan, Felix Garridoko emakumeen eta gizonen laguntzaz.

Bestalde, indarkeria sexistari buruzko informazio gunea karpan jarriko dugu, ostiralean, 20:00etatik 24:00etara. Materialak hantxe egonen dira eskuragarri.

Horrez gain, FAZeko Gazte Programako taldekideek larunbatean banatuko dituzte materialak, 12:00etatik 14:00etara, kaldereteak prestatuko dituztenen artean.

DEKALOGOA

GIDA

jarraibideak

Kartela_INAI

cartel_INAI_EGUES_TXIKIA


<< atzera