Udako sarrera bereziak eskuratzeko deialdia

apirila 10, 2018

Eguesibarko Udalak 2018ko udarako pase bereziak esleitzeko deialdiaren arau edo oinarriak onetsi ditu, honakoontzat hain zuzen:

  • Elkartea eta taldeak.
  • Adin txikikoen harrera helburu duten elkarte eta taldeak.
  • Eguesibarren erroldatuta egonik, baldintza hauek betetzen dituztenek jasotzen ahalko dituzte txartelak:
  • 2016/04/01etik aurrera etenik egin gabe edo jaiotzez geroztik Eguesibarren erroldatuta egotea.
  • 18 urtetik gorakoa izatea, norbanakoaren izenean eskaera egiteko.
  • Eguesibarko Udalarekin ordainketak egunean izatea, dokumentazioa aurkezten den egunean.
  • Udalaren kirol instalazioekin ordainketak egunean izatea, dokumentazioa aurkezten den egunean.

Maiatzaren 23an txartela eskatu dutenen zerrendak argitaratuko dira

EZ ONARTUAK

ONARTUAK

Maiatzaren 24an eta 25ean, onartuen zerrendari buruzko erreklamazioak aurkezten ahalko dira.
Maiatzaren 28an, txartelen zozketa eginen da jendaurrean. Eguesibarko Udaletxean izanen da.
Maiatzaren 30ean, txartela lortu dutenen zerrendak argitaratuko dira.

UDAKO SARRERA BEREZIEN ZOZKETA 2018

Errenta

Erroldatuta

bakarreko familiak:8000 €-tik beherako errenta konputagarria

2 kidetako familiak:11000 €-tik beherako errenta konputagarria

3 kidetako familiak:15000 €-tik beherako errenta konputagarria

4 kidetako familiak:20000 €-tik beherako errenta konputagarria

65 urtetik gorako pertsonak, Ibarrean erroldatuak; erretiro, umezurtz, alargun eta elbarritasun pentsioak jasotzen dituzten onuradunak; %33ko minusbaliotasuna edo handik gorakoa duten pertsonak, Ibarrean erroldatuak. 8000 €-tik beherako per capita errenta

Familia ugariko pertsonak, Ibarrean erroldatuak.: 5000 €-tik beherako per capita errenta

Deialdiaren oinarriak eta eskabideak udalaren webgunean kontsultatzen ahal dira, eta bertatik hartu), edo Eguesibarko Udalaren Erregistro Orokorrean (Garajonay kalea, 1, Sarriguren).

Udako sarrera bereziak eskuratzeko deialdia

1. ERANSKINA TALDEAK ETA ELKARTEAK

2. ERANSKINA HELBURUA ADINGABEAK ETXEAN HARTZEA DUTEN TALDE ETA ELKARTEAK

3. ERANSKINA NORBANAKOAK ETA FAMILIAK


<< atzera