BAT EGIN PARTAIDETZA – LABORATEGIAREKIN

martxoa 9, 2018

Lehengo urteko udazkenean, Partaidetzarako Plan Estrategikoa jarri zen abian Eguesibarren. Plan horri esker, ahalduntzea sustatu nahi da, herritarren, taldeen eta Udalaren arteko komunikazioa hobetu eta udal-mailan Gobernantza-esparru berri bat ezarri. Azken batean, udala jasangarriagoa, modernoagoa eta bizitza-kalitate hobekoa izatea lortu nahi da.

Hilabete hauetan zehar, diagnostikoan lan egin da; hau da, jakin nahi izan da partaidetzari dagokionez zer-nolako maila genuen Eguesibarren, gero hurrengo pausoak modu seguru eta egokian emateko.

Oraintxe abiatuko dugu bigarren fasea. Une honetan, jasotako ekarpen guztiak partekatu behar dira, osatu eta, ikuspegi orokor horrekin, modu kolektiboan zehaztu behar da zer bide hartuko dugun udalerri gisa.

Nola har dezaket parte?

Horregatik, egitekoak diren bileretara etortzeko gonbita egin nahi dizuegu. Aste batean zehar izanen dira. Eta bilera batera edo bat baino gehiagotara etor zaitezke.

Gaia Data eta ordua Lekua
1 Identitatea eta kontzejuak Martxoaren 12a, astelehena, 17:30ean. Egues herriko erabilera anitzetarako aretoa.
2 Berdintasuna Martxoaren 13a, asteartea, 17:00etan. Eguesibarko Udalbatzaren Aretoan (Sarriguren)
3 Euskara Martxoaren 14a, asteazkena, 17:00etan.
4 Bizikidetza Martxoaren 15a, osteguna, 17:00etan
5 Bizi-kalitatea Martxoaren 16a, ostirala, 17:00etan.

Herritarrek bileretan errazago parte har dezaten, Udalakhaurtzaindegi-zerbitzua antolatu du. Interesik baduzu, bidal ezazu mezu elektroniko bat participacion.egues@gmail.com helbidera eta adierazi zein bileratan parte hartuko duzun baita haurraren datuak (izena eta adina) ere.

Zure interes nagusia, besteak beste, honako hauetako bada:

  1. Kontzejuen eginkizuna, udalerri konposatua izateak zer esan nahi duen, hiri-landa lurraldearen inguruko ikuspegiak… lehenengo taldera gonbidatzen zaitugu.
  2. Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, emakumeen partaidetza eta ahalduntzea sustatzea, bizikidetza-espazioak egotea… etor zaitez bigarren taldera.
  3. Nola integratu euskara udalaren egunerokoan, partekatzen ditugun bi hizkuntzen arteko oreka, euskarazko kultura-eskaintza… hirugarren taldean aurkituko gaituzu.
  4. Berdinen eta desberdinen arteko bizikidetza, elkartasuna, babesgabeenei ahotsa ematea, familientzako espazioak eta partaidetza… laugarren taldea da zurea.
  5. Adin guztietako aisialdia, kultura-eskaintza, kirola, hezkuntza… etor zaitez bosgarren taldera.

Zure ikuspegiaren eta zure ekarpenen zain gaude.

cartel-egues-sumate


<< atzera