2021eko Aste Santuko informazioa Ludotekan (Olatz), FAZ-en (Sarriguren) eta Familia Atsedenean

 Hemen: FAZ, Ludoteka, Udala

ASTE SANTUA LUDOTEKAN (OLATZ) ETA FAZ-EN (SARRIGUREN)

Norentzat: 3 eta 12 urte bitartekoentzat.

Datak: apirilaren 6tik 9ra.

Ordutegia: 08:00etatik 15:00etara (egunean 5 ordu gehienez).

Hizkuntza: elebiduna

Plazak: 20 (ludoteka) 27 (FAZ)

Prezioa: 

Erroldatuak: 20 €/asteko.

Erroldatutako familia ugaria: 10 €/asteko

Erroldatu gabea: 40 €/asteko.

Izen-ematea:

Martxoaren 22an eta 23an, 012 Infolocal zerbitzuaren bidez. Martxoaren 25ean zozketa egingo da. SMS bat bidaliko da, martxoaren 29an eta 30ean ordainketa egiteko plazen behin betiko esleipena jakinarazteko.

Adierazitako egunetan ordaintzen ez bada, plaza bertan behera geratuko da. Plaza erreserbatu ondoren, zenbatekoa ez da itzuliko (behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik).

Guraso biak lanean dituzten adin txikikoek izango dute lehentasuna. Horretarako, martxoaren 23an, beranduenez, egoera hori egiaztatzen duen enpresaren egiaztagiria aurkeztu beharko dute ludotekan edo helbide elektroniko honetan: ludoteca-ludoteka@egues.es 

 

FAMILIEN ATSEDENA ASTE SANTUAN 

Norentzat: 1 eta 6 urte bitarteko haur ibiltariak.

Datak: apirilaren 6tik 9ra.

Ordutegia: 09:15etatik 13:15etara. Zerbitzua orduka kontratatzen da.

Prezioa: 2€/orduko

Izen-ematea: : Izen-emate bakarra egingo da Astesantu guztirako.

– Plaza eskaera: martxoaren 22, 23 eta 24an, Familia Arretaren telefonora deituz (686 299139).

– Plazen zozketa familia-unitate bakoitzeko eta familiei jakinaraztea: martxoaren 25ean. 

– Ordainketak: martxoaren 26 eta 29an. 

– Kontsultatu libre dauden plazak: martxoaren 31tik aurrera.

ayuntamiento-sarriguren-19-eguesimg_2574