%100 negatibo Eguesibarko Udalaren kanpaldietan egindako proben ondoren

 Hemen: Covid19, Udala

Sarriguren, 2020ko abuztuaren 9a.

Egulbati, Covid-19tik salbu. Eguesibarko Udalak joan den ortziralean antolatutako kanpaldietan, %100 negatibo egon dira 26 adingaberi eta 4 begiraleri egindako probetan.

Ortzirale goizean, Osasun Publikoak jakinarazi zion Udalari kanpaldira astelehenean eta asteartean joan ziren adingabeetako bik Covid-19an positibo eman zutela. Asteazkenean, bi adingabeek kanpaldiarekin ez zutela jarraituko jakinarazi zitzaion kanpaldiko zuzendaritzari, inolako arrazoirik zehaztu gabe. Beraz, Kultura alorrak, kanpaldiko antolaketaren arduradunak, ortziralera arte ez zuen arrazoien berri izan.

Halere, Udalak, kanpalekuko zuzendaritzak nahiz Osasun Publikoak izandako erantzun azkar eta kudeaketa eraginkorraren ondorioz, arratsalde horretan bertan eraman ahal izan zituzten parte-hartzaile guztiak Egulbatitik Refenara, han beharrezko probak egiteko.

Kultur alorrekoen iritziz, kanpaldia aire zabalean antolatu izanak eta pandemiaren aurrean ezarritako neurri zehatzak hartu izanak birusa ez zabaltzean eragin du. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak emandako oharrekin batera, Eguesibarko Udalak erabaki du falta diren kanpaldiko bi txandekin jarraitzea; izan ere, ingurune segurua dela egiaztatu da, egungo egoera zein den kontuan hartzen bada.